Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/03/17 20:53:41.183 GMT+1

Pierra errepaso txiki bat

Bai, onez gero aspertuta zaudete hainbeste pierra gora eta behera. Azken hilabetetan pierra esan dudan bakoitzean euro bat ordaindu beharko banu...
Halere errepasotxo bat egin nahiko nuke. Bidixo batzuk atara ditxut web-etik.
1go eguneko bat

" title="">

2go egunekua

" title="">

3. egunekua
" title="">


Egunotan sartu ditxuten testuak ez omen dira ikusi, ea orainguan zorte hobia daukaten, 2. eta 3. egunetako testuok berreskuratuko ditxut:
2.go etapa
Hasera atzoko bera zan, baina gaurkuan Arecheseraino bajau gera dana alpinoko pistatik txusian.
Areches herrixa eskixak eskuan gurutzatu eta lehenengo igoera ere berdin in dogu, oinez. Ondoren eskixak jarri tarte batian eta berriz eskuan, pista batian sartu arte. Hemendik aurrera kilometruak itxen hasi gera desnibel gutxikin. Deslizatu deslizatu eta deslizatu.
Arechesetik lehenengo igoera potentia 1000mtakua zan, eta goixan eñaut eta konpañia zaozen. Ez dakizute zelan eskertzen diran animuak. Ondoren hurrengo bailarara bajau eta berriz ere pista batetik deslizatu deslizatu eta deslizatu. Horrela jun dira gaur kilometruak.
Halako batian goruntz hasi gera Pierra Menta, karrerari izena ematen dion mendixan magaleraino.
Pierra Menta Txindoki, Anboto, Midi d'ossau eta abar bezelako mendi malkartsu bat da, mendi magiko bat hemen inguruko jendiantzat.
Parez pare agur in eta bueltan hasi gera. Ordurako irteeratik bi bailara harutzago gaozen. Ondoren parian beste mendi bat in, kresta politx batetik bukatu,dogu beste euskaldun batzun animo artian eta beherako bidia hasi dogu.
Jeisten ere pistetan sartu, lepua bajatu eta segi eta segi, horrelaxe izan da gaurko eguna.
Baina lasai, pierran ohikua dan bezela azken orduan sorpresatxo bat euki dogu. Arechesetik bueltan berriz ere fokak jarri eta Le Planayraino igo bihar izan gera ixa 3kmtako pista batetik, pista amaiezin batetik!!!! pinaritxo batetik bajau (atzokuan aldian lait, baina bazaukan ere beria) eta azkenian helmugan!!!
35bat km, eta ixa 3000m eman dizkio jendiari azkenian. Neri gabian deskuiduan martxan lagatziarren baterixa gabe geratu jata erlojua. Hemen hartu didan zatixa:
 http://connect.garmin.com/activity/26776345
Bueno, hau karrera objetiboki hartuta, eta gu zer?
Ba atzo lehenengo eguna, hasera ez zan oso ona izan. Leok gaba txarra pasau zaban, nerbixuengatik ero ixa lo in gabe. Gero, urten ordurako leori bastoi bat katiau ziuen eskixan, eta lehenengo aldapatxuan azkenak ginan. Hortzak estutzen hasi ginan, eta zati bat remontau genduan baina gogorregi hastiarren segitxuan postuak galtzen hasi ginan.
Lasai hartzia erabaki genduan, etapa hauek guretzat luziak dira eta, ta horrela azkenian lekutxo bat in genduan tablan bukaeran bada ere!
Gaur berriz, gorputzaldi onakin hasi gera. Lehenengo igoeran bukaerarako, baina, jendia pasatzen hasi jaku. Hortzak estutzeko unia, hurrengo igoeretan gogorrago jun gera, eta atzoko aldian gorputzaldi onakin ikusi gera. Azkenengo enboskadan, baina, luze in jaku bukaera.
Postutan atzo bezela geratu gera, baina etapa luziaua izanda aurrekuak gertuago geratu jakuz gaur, eta horrek poza eman digu. Gainera gaur ere beste bost bikote jausi dira, egunero ari da jendia denboraz kanpo edo arazuekin bukatu ezinik, eta guk momentuz aurrera segitzen dogu.
Atzo irabazi izan bagenu bezela iritsi ginan, eta gaur munduko errekorra in izan bagenu bezela. helmugak ikaragarrixak dira!!!
Bixar Grand Monteko egun magikua. Jada mozketek ez digute bildur askorik ematen, eta gainera bixar jendian babes izugarrixa jasoko dogu, baldin eta gu pasatzen geranian oindiok han badaoz, kar kar kar.
Baina bixar bixarkuak, gaur ere ahaztezinezko eguna izan da.
Benetan, mundu guztiari gomendatuko nioke hona etortzeko. Karreran lasai jun leike, eta bestela ikuslien artian ere badago rekorridua aurretik itxen dabanik. Egunero Gorkak (Suitzan bizi dan Oñatiarrak) gurekin bukatzen ditxu etapak.
Besterik gabe besarkada bat Le Chornaisetik

3.eguna

Gaur bukatu eta notizia txar bat jaso dogu, Joseba Ormazabal grand montetik behera erori eta haustura batekin eraman dabe helikopteroz Albertvillera. Azken notizien arabera, tibia eta perone apurtuta, baina ondo omen dago.

ANIMO JOSEBAAAAAAAAAAAAAAAA!!!!

Ta bestela, gu egunetik egunera hobeto ere esan leike!

Gaur egun handixa izango zala eta, atzo bizarra moztu eta guzti in genduan, pentsa!

Etapak lau igoera zauzkan, eta 4 igoeretan zati bat eskiak bizkarrian eraman bihar izan ditxugu. Pixka bat aurrerago ibili gera, eta gainera 4tik bi igoeretan geldik denbora dexente in bihar izan dogu kolan, hoztu ere in gera pixkat.

Gaur testua barik irudi batzuk ekartzeko suertia euki dogu. Irudi hauekin hitzak soberan daoz ez?

Ea Pierraren espiritua pasatzen dizuegun!!!

http://www.flickr.com/photos/pirukeriak/

http://www.youtube.com/pirukeriak

Nork: piru.2010/03/17 20:53:41.183 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/03/14 23:59:08.791 GMT+1

Azken eguna

OEOEOEOE
" title="">

Eta etapa:
http://connect.garmin.com/activity/27022322

Nork: piru.2010/03/14 23:59:08.791 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

2010/03/13 20:54:28.051 GMT+1

3.eguna

Gaur bukatu eta notizia txar bat jaso dogu, Joseba Ormazabal grand montetik behera erori eta haustura batekin eraman dabe helikopteroz Albertvillera. Azken notizien arabera, tibia eta perone apurtuta, baina ondo omen dago.

ANIMO JOSEBAAAAAAAAAAAAAAAA!!!!

Ta bestela, gu egunetik egunera hobeto ere esan leike!

Gaur egun handixa izango zala eta, atzo bizarra moztu eta guzti in genduan, pentsa!

Etapak lau igoera zauzkan, eta 4 igoeretan zati bat eskiak bizkarrian eraman bihar izan ditxugu. Pixka bat aurrerago ibili gera, eta gainera 4tik bi igoeretan geldik denbora dexente in bihar izan dogu kolan, hoztu ere in gera pixkat.

Gaur testua barik irudi batzuk ekartzeko suertia euki dogu. Irudi hauekin hitzak soberan daoz ez?

Ea Pierraren espiritua pasatzen dizuegun!!!

Denborarik ez daukagunez, argazkixak eta bidixuak txikixan daoz. Nahi dabanak gainian klikatu eta handixan ikusi

1579 Urten aurretik

DSC01579


1585 bidian gora

DSC01585


1589 1go korridoria

DSC01589


1590 2.korridoria

DSC01590


1592 Grand Monteko arista famatua

DSC01592


1593 aristara allatzen

DSC01593


1597 zati aereuenan aurrian

DSC01597


1598

DSC01598



1600 hori zan hori girua (bidixuak hemendik aurrera)

Hori zan hori girua



1602

MOV01602.MPG


1606 Arecheseko apaiza

Arecheseko apaiza


1607

MOV01607.MPG


1609 Grand Mont. Animo pilia, eta hori jende asko junda zaola jada! Ardo gehixen eraman dabenak bakarrik geratzen ziran Ehkuekin batera

Grand Mont. Animo pilia, eta hori jende asko junda zaola jada!



1614 Helmugan

DSC01614



Gaurko etapa:

http://connect.garmin.com/activity/26855081



Mont Blanc


Ah, mila esker danori animuengatik, bai hemen egon zeratenori eta baitxa Euskal Herritxik bidali diguzuenori, asko igarri dogu!!!!!


Josebarenan ondoren hemen argi dago helmuga pasa arte ezin dirala eskuak altzatu, baina itxura ona dauka honek

Lariz, jun gabarra ataratzen eta pintatzen, bada ezpada ere....


Nork: piru.2010/03/13 20:54:28.051 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2010/03/12 18:53:18.627 GMT+1

2go etapa

Hasera atzoko bera zan, baina gaurkuan Arecheseraino bajau gera dana alpinoko pistatik.

Areches herrixa eskixak eskuan gurutzatu eta lehenengo igoera ere berdin in dogu, oinez. Ondoren eskixak jarri tarte batian eta berriz eskuan, pista batian sartu arte. Hemendik aurrera kilometruak itxen hasi gera desnibel gutxikin. Deslizatu deslizatu eta deslizatu.

Arechesetik lehenengo igoera potentia 1000mtakua zan, eta goixan eñaut eta konpañia zaozen. Ez dakizute zelan eskertzen diran animuak. Ondoren hurrengo bailarara bajau eta berriz ere pista batetik deslizatu deslizatu eta deslizatu. Horrela jun dira gaur kilometruak.

Halako batian goruntz hasi gera Pierra Menta, karrerari izena ematen dion mendixan magaleraino.

Pierra Menta Txindoki, Anboto, Midi d'ossau eta abar bezelako mendi malkartsu bat da, mendi magiko bat hemen inguruko jendiantzat.

Parez pare agur in eta bueltan hasi gera. Ordurako irteeratik bi bailara harutzago gaozen. Ondoren parian beste mendi bat in, kresta politx batetik bukatu,dogu beste euskaldun batzun animo artian eta beherako bidia hasi dogu.

Jeisten ere pistetan sartu, lepua bajatu eta segi eta segi, horrelaxe izan da gaurko eguna.

Baina lasai, pierran ohikua dan bezela azken orduan sorpresatxo bat euki dogu. Arechesetik bueltan berriz ere fokak jarri eta Le Planayraino igo bihar izan gera ixa 3kmtako pista batetik, pista amaiezin batetik!!!! pinaritxo batetik bajau (atzokuan aldian lait, baina bazaukan ere beria) eta azkenian helmugan!!!

35bat km, eta ixa 3000m eman dizkio jendiari azkenian. Neri gabian deskuiduan martxan lagatziarren baterixa gabe geratu jata erlojua. Hemen hartu didan zatixa:

http://connect.garmin.com/activity/26776345


Bueno, hau karrera objetiboki hartuta, eta gu zer?

Ba atzo lehenengo eguna, hasera ez zan oso ona izan. Leok gaba txarra pasau zaban, nerbixuengatik ero ixa lo in gabe. Gero, urten ordurako leori bastoi bat katiau ziuen eskixan, eta lehenengo aldapatxuan azkenak ginan. Hortzak estutzen hasi ginan, eta zati bat remontau genduan baina gogorregi hastiarren segitxuan postuak galtzen hasi ginan.

Lasai hartzia erabaki genduan, etapa hauek guretzat luziak dira eta, ta horrela azkenian lekutxo bat in genduan tablan bukaeran bada ere!

Gaur berriz, gorputzaldi onakin hasi gera. Lehenengo igoeran bukaerarako, baina, jendia pasatzen hasi jaku. Hortzak estutzeko unia, hurrengo igoeretan gogorrago jun gera, eta atzoko aldian gorputzaldi onakin ikusi gera. Azkenengo enboskadan, baina, luze in jaku bukaera.

Postutan atzo bezela geratu gera, baina etapa luziaua izanda aurrekuak gertuago geratu jakuz gaur, eta horrek poza eman digu. Gainera gaur ere beste bost bikote jausi dira, egunero ari da jendia denboraz kanpo edo arazuekin bukatu ezinik, eta guk momentuz aurrera segitzen dogu.

Atzo irabazi izan bagenu bezela iritsi ginan, eta gaur munduko errekorra in izan bagenu bezela. helmugak ikaragarrixak dira!!!

Bixar Grand Monteko egun magikua. Jada mozketek ez digute bildur askorik ematen, eta gainera bixar jendian babes izugarrixa jasoko dogu, baldin eta gu pasatzen geranian oindiok han badaoz, kar kar kar.

Baina bixar bixarkuak, gaur ere ahaztezinezko eguna izan da.

Benetan, mundu guztiari gomendatuko nioke hona etortzeko. Karreran lasai jun leike, eta bestela ikuslien artian ere badago rekorridua aurretik itxen dabanik. Egunero Gorkak (Suitzan bizi dan Oñatiarrak) gurekin bukatzen ditxu etapak.

Besterik gabe besarkada bat Le Chornaisetik

Nork: piru.2010/03/12 18:53:18.627 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2010/03/11 20:54:05.220 GMT+1

1go etapa

1go eguna

Urduritasunak, ea non egongo garen, bukatuko ote dugu...

goizeko 5etan jaiki eta gosaltzera jun gera. Le chornais hotelean gaude. Gosaldu ondoren azken prestaketak in eta helmugara. Hemendik urteerara 200bat metrotako desnibela daukagu beheruntz. Berriz ia hoteleraino igoera bat in dogu berotze aldera eta irteerako ARVA berifikazioak pasa ostian irteera eman dabe.

Piriniotako laisterketetako irteeren aldian lasaixagua izan da, egixa esan horrelako desnibelik piriniotan ez dogu eukitzen. Gaur papelian 2600mtako laisterketa bat izan bihar zan, baina azkenian 2800etik gorakua izan da eta hogeita piku kilometro luze luuuuuze.

Urteerara itzuliz, goruntz jende pilaketarik ez egoteko, lehenengo 200mtako igoera bat jarri digute (gure hoteleraino) ondoren beste horrenbesteko jeitsiera, ondoren eskixak eskuan hartu eta 5bat minutuko korrikaldixa in dogu.

Pelotoia luzatzen, 500bat metrotako igoera bati aurre in diogu, eta jeitsiera motz baten ostian beste 600 m gora, azken zatixan eskixak bizkarrian hartu eta korredore bat zaukagun.

Tontorra in eta lehenengo jeitsiera potentia in dogu. Hemendik berriz eskixak bizkarrian eta soka jarritxa zaguan jeitsiera bat in dogu elur gogorretan.

Bigarren igoera potentia zatorren ondoren Mirantinera. Fokeatzen zati luze bat, korredore luze bat eta soka jarrita zeukan arista aereo bat etorri dira bata bestian atzetik.

Beste jeitsiera nahiko luze eta elegante baten ondoren, eguneko azken igoera potentiari aurre in diogu grande journera. Hemen ere bukatzeko korridore bat zaguan, eta hau bukatutakuan sorpresa: arista luze luze luze batek azken jeitsieran aurrian jarri gaitxu.

Hau pierra menta da! Makina bat aldiz entzun dogu hemen sorpresak daudela, eta batez ere azken jeitsieran. Lehenengo zatixa nahiko eroso in dogu, baina azken zatixa... ejem... oin ulertzen dogu bajada pierramentera zergaitik esaten daben!!!

Sinistu ezinezko jeitsiera bat sartu digute. Piñari batian, entresaka itxera guazela ematen zaban. Hori esplikatzerik eztao, bertan ikusi bihar da sinisteko nundik sartu gaitxuen.

Ta gure zalantza zan, hemen lehenak nola jeitsiko ote dira segunduak jokatzen?

Jeitsiera horren ostian Eñaut eta konpañia zain genitxuan, 5 bat minutuko azken igoeratxuari aurre in, eta azken jeitsieratxuan ostian lehenengo pierran lehenengo eguna poltsikora.

Baloraziua: ibilbidia 10, elurra 10, egualdixa 10!!!! hau da hau laisterketa. Gainera baldintza ezin hobietan tokau jauk

Ia bixarko eguna nola datorren. Aurrikusita 2700mtako etapa luze bat da, baina esan dabenez, 3200m erraz eukiko ditxu bixarko etapak eta 30km inguru, baina hori bixako kontua izango da.


Hemen gaurko ibilbidia erlojuan arabera:

http://connect.garmin.com/activity/26716972

Inork etapak segitzerik nahi baditxu helbide hauetan daude denborak, bidixuak eta argazkixak

http://www.pierramenta.com/

http://www.skimountaineering.org/


Nork: piru.2010/03/11 20:54:05.220 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2010/03/10 20:46:52.135 GMT+1

Pierran aurreko eguna

Arechesetik:

Gaur bueltatxo bat eman dogu, pixkat hankak soltau eta ingurua ezagutze aldera.
Honek nola funtzionatzen daban ikasi nahixan, kasualidadez euskaldunekin topo in dogu, eta lehenengo "bajada pierramentera" in ahal izan dogu.
Hemen ikusi leike gaurko bueltatxua
http://connect.garmin.com/activity/26634779

Eta argazki batzuk


1542 helmutatik urtetzen

helmutatik urtetzen by you.


1554 grand montekin atzian

grand montekin atzian by you.


1557 Bixarko eguna atzeko mendixetan

DSC01557 by you.

1564 Euskaldunekin jeitsiera

DSC01564 by you.


1574 Dorsalak hartuta nerbixuak hasten dira

DSC01574 by you.


Nerbixo pixkatekin guaz ohera ia bixar zelan urtetzen dan lehenengo eguna. Gorantziak danori Arechesetik




Nork: piru.2010/03/10 20:46:52.135 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

2010/03/07 23:53:08.082 GMT+1

Suitza errioxarra

Perun egon ginanian nun nahi topatzen genduan “La suiza peruana” idatzitxa. Esaldi harekin goguan, aste bukaera honetan Errioxako suitzan egon gera, Valdepiedran hain zuzen. Ezcaray herritxik igotzen dago Valdezcaray estaziua, mundu osuan ezaguna bertan egoten dan elur gogorragatik. Horregatik bataiatu zuten valdepiedra.

Etxetik gertuen egongo dan estaziua izango da seguruenik, eta egun bateko buelta itxeko noizipeñetan hara juten gera. Sekretu askorik ez dauka, ixa beti haizia, ixa beti elurra harrixa bezela, ixa beti san lorenzo (tontorra) tapauta...

Haro pasauta, inguru hau zuri ikusten zan. elur asko egongo zala ematen zaban, baina gerturatu ahala...

Valdepiedra by you.


Eskixak jantzi eta bi igoera in genitxuan. Bat munduko haize guztixen kontra tontorreraino, eta bigarrena pisten goraino.

Bide erdixa pasata hau zan panoramika. Ez da igarriko, baina gorbeia, anboto, aizkorri, beriain eta abarrak igartzen ziran.

Esanda bezela, munduko haize guztixen kontra San Lorentzo tontorra in, argazkixa atara eta behera ziztu bizixan, tontorrian ez zan giro!!!

Sallobente by you.


beheraino jeitsi, berriz ere fokak jarri eta goruntz. Telesillen bukaerara. Haizia hegotik zabilen gogor, eta iparraldeko gehixena elur gogorrez zaguan, baina baztar batian ikutu gabeko tubo bat ikusi genduan, eta elurran koloriagatik oso ondo zaola ematen zaban. Gora igo eta jeisteko bide hori aukeratu genduan.

Valdepiedrako Tubua by you.


eta bai, gerturaketan izotzakin topo in arren, tubuak merezi izan zaban. Elur hauts zentimetro gutxi batzuk zauzkan eta. Luxu bat valdepiedrarako!!!


Eta suitzakin gonbaraketak segitzeko, arratsaldian biharrera jun nintzan. Datorren astian Pierra dala eta egun batzuk jai hartu bihar ditxutenez, alpetan bizi diranek bezela, goizian eskiatzera eta arratsaldian lanera in naban lan pixkat aurreratu nahixan.

Gaur ere biharrian pasau dot eguna. Ondoren,datorren asterako motxila prestatzen hasi naiz.

Meteua begiratu, eta antizikloi handi bat dago Europa erdialdian. Hotz asko eta prezipitazio gutxi aurrikusten da momentuz. Guretzat nahiko albiste ona da hori, jeitsierak elur gogorretan edo udaberri elurretan opari bat dira. Igotzen egun batzutan oso tekniko egongo da ziurrenik, eta neri hori ondo etortzen jata fondista teknikak ataratzeko, eta batez ere, oso seguru egongo da mendixa; beraz, alpinismua, kranponeo asko, arista asko eta euren artian grand monteko arista tokatzia handixa izango zan. Asteko eboluziua ikusi biharko.

Nork: piru.2010/03/07 23:53:08.082 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/03/01 23:05:20.023 GMT+1

Ziklogenesixa-ixa

Astebukaera hau Pierraren aurreko azkenengo matxakada hartzeko astebukaera zan. Berez Astunen laisterketa bat egon bihar zan, baina ditxosozko ziklogenesia zala eta, bertan behera geratu zan. Halere, Astunera jutia erabaki genduan.

Ezagutzen doten meteo orri hoberenean, dihinx jaunarenian, zapatu goiza aprobetxatzeko eta eguerdirako behera jeisteko jartzen zaban. Astian pilatutako elur metro erdixa eguerditik aurrerako bero eta eurixakin dana jausiko zala eta, elurjausixekin kontuz ibiltzeko anuntziua emana zaukan ez bakarrik mendixan, mendiko errepidietan ere bai.

Horrela ba, zapatu goizian goiz jaiki eta martxa!

Astun zapatu goizian by you.


Elur pixkat botatzen ziharduan urten ginanian. Raka bat in, ondoren truchas bat, eta goitxik behera mela mela inda ezer gehixotarako gogoripe bueltau ginan furgonara.

Hamabixak pasautxo jeitsi ginan, iragarritxako arriskua zala eta, bada ezpada Candanchutik in genduan buelta bariantetik jeitsi biharrian. Bildurgarrixa iruditxu jatan hemen daguan kultura eza. Ez dot ulertzen karretera hori zergaitik ez zaben itxi. Aurten jada kotxe batzuk azpixan hartuak dauzka elurjausi batek, eta astebukaera honetan ere gerta zitekelako jeitsi ginan beste aldetik. Ordu horretarako argazki hau atara genduan “elurjausixen tunela” deritzanian.

Elurjausixa by you.


Jacara jeitsi, dendetan pierrarako azken preparatibuak erosi eta siesta handi baten ostian berriz astunera, afaldu eta lotara.

Domekan berriz, Dihinx-ek anuntziautakuari segitzen, elurra gogortu eta egonkortu in zan 2200mraino. Hainbeste gogortu zan izan ere, Astunen istripu arriskuagatik pistak itxita egon zirala ixa eguerdirarte. Zalantzarik gabe trabesiakuen eguna izan zan. Lainorik batez, haizerik ere ez, kriston eguzkixa eta pistak itxitxa. Begiratzen zenduan lekura begiratuta trabesiako jendia gora eta behera.!!

Truchasen bigarren igoeran ostian lasai berbetan astebukaerero laisterketetan ibiltzen geranok

matxakak trutxasen by you.


Eta beste hau Raka gainetik, eskumako garaiena Auñamendi, ezkerreruntz petretxema, atxerito eta abarrak

Nafarruako pirinioak aurrian by you.

Miditik balaitousera

Lariz, Miditik Balaitouseraino parez pare by you.

Azkenian domekak salbatu zaban astebukaera. Kontua galtzeraino beste igoera in genitxuan. Mila esker Pierrarako entrenatzen desnibel aspergarri hauek egiten lagundu didazuenori mendira joan eta disfrutatu biharrian. Ia hurrengo urtian nik laguntzen dizuedan!


Portzierto, pierrako beste pare bat bidixo hemen. Zapatuko etapan Grand Mont-en aurreko tontorrera allatzen euskaldunak:



" title="">



" title="">




" title="">


Nork: piru.2010/03/01 23:05:20.023 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2010/02/23 00:02:25.415 GMT+1

La Vall Fosca

La Vall Fosca

Lekutan dago Vall Fosca, eta haraino iristeko bide onena frantziako autopsiatik Vielharaino jun eta ondoren Vielhako tuneletik Pont de Suert igaro eta La pobla de Segurreraino jeitsi bihar ginan. Kintokoñun dago!!!

Earki hasi genduan biajia, astebukaerako “abentura” kontauena izan da zalantza gabe. Mugen ilogika jarraituz, ipar orientaziuan dagoen Aran “espainiako” mugetara sartuaz bat, bai espainia diot eta ez katalunia edo beste ezer, polizi kontrol bat zaguan Bossosten.

Nola ez, furgonakin mobitzen geran “gaztiok” (oraindik horrela konsideratzen nautela harro esangot) haragi frexkua gera. Ia asteroko kontua da jazarpen poliziana. Lotsagarrixa da ze lasai dabiltzan euren trabukuekin edozeini apuntatzen. Orainguan baina ezberdina izan zan.

Kontrolera iritsi ordurako lagun batzuk geldik zeuzkaten (hauek ere mendi eskiko karreretan ibiltzen diranak), furgonekin eta “gaztiak” noski.

Lagunak ikusi ordurako nere lehenengo irrifarria. Formak ziharo galduta karnetak eskatziaz gain esan zidan ea zer egiten zidan grazia!

Berorrek barka beza!

Poliki poliki hasi zan zerua belzten. Lehenik banaka itaunketa. Ia manifetan ibiltzen nintzen. Nik ezetz! (neguko nere ibilbidia ikustia besterik eztago blog honetan, ea zenbat denbora geratzen zaidan manifetako!)

Era txarrian eta mehatxuka berak bazekiela eta egia esateko. Jo, ba zalantza jarri ninduen. Esan nion lehenago egon izan nintzela manifaren batian, baina azken aldian ezetz. Berak berriz txarrian enaiz akordatzen zer galdetu eta nik esan nion abertzalea nintzela, zalantzan ea hori edo manifa batera joatea delitua zen... erantzun txar bat, lehenengo bultzakada eta berriz besteengana.

Ondorengoeri antzeko zerbait gertatu zitzaien banan banan.

Karretera baztarrean trabukoaren zaintzapean geundela hotza zaguan eta epeltasun bila eskuak poltsikoan genituen denok, baina... bronka edarra, eskuak bistan edukitzeko, eta ez albokoarekin hitz egiteko!!!

Alboko furgonako lagunak furgonara sartzen baimendu zituzten, eta pentsatu naban: hau zortea, hauek badixez.

Baina, laister euretako bat furgona kanpora atara, atzera eraman, eta... imaginatu nuen itaunketa berri bat egiteko atara zabela... bitartean gure furgona goitik behera begiratzen gu metro batzutara geundela, hotzez edo, hankak ordurako dardarka.

Hurrengo pausua furgonan begiratzeko geratzen ziren motxilak atera eta norberak beria erakustia zan. Mantak, sakuak dena lurrean bota behar... halere materialakin ez zaguan batere zalantzarik, arva, pala sonda, monua, bi kapa beherako, hiru gorako, txiflua, manta termikua, kranpoiak, eskularruak eguzkitako 2 pare... EMFren reglamentua goitik behera betetzen dogu eta hori besterik ez motxiletan. Argi zaguan nora gindoazen, baina...

Beste furgonetako itaunketa bukatu eta han etorri zan Patxi. “Somos españoles de pura cepa, que somos?” behin eta berriz errepikatzen, norbait jotzeko gogo biziekin, eta noski, horrelako gonbitaren aurrean ezin ixilik egon. Somos españoles erantzun nion nik

Lepotik kolpe zidan eta esan zidan euretako bat garbitzen zutenean pozten nintzela.

Nik argi erantzun nion, “ni ez naiz pozten inor garbitzen dutenean, ni antimilitarista naiz!”

Gogorrago lepotik kolpe eta insultatuz esan zidan manifaren batean harrapatzen baninduen potroak moztuko zizkidala, ea aditzen nion, eta buruan eta lepo aldean kolpe batzuk emanaz utzi ninduen lagunena joateko.

Orduan lagun bati bularrean bi ukabilkada eman ondoren berriz ere ez gezurrik esateko, eta manifetan ibiltzen zela onartzeko esan eta buruan beste kolpe pare bat emanaz agurtu gintuen. Motxilak furgonan sartu eta berriz ere karretera baztarrera tokatzen zan. Hiruok behera begira hitzik egin gabe hoztuta...

Berriz ere beste furgonakoen txanda. Furgonatik atera gure ondoan jarri arazi eta furgona begiratzen hasi ziren. Oraingoan, baina, denok beste aldera begira jartzera behartu gintuzten, zer egiten zuten ez ikusteko.

Halako batean gure zorionerako, eta beraien zoritxarrerako “garbi” geundela, eta handik joateko!

Besteek oraindik bereak eta bi pasa zituzten. Momentu garratzena bati lepotik eusten ari zitzaiola besteak trabukoarekin tripan apuntatuaz mehatxatu zutenekoa izan omen zen... gainera gauza batzuk falta zitzaizkien kontrolean “desagertuak”

Bakoitzak dakiena egiten du, eta hau da gurea, publikoki hitzez salatu!

Ta behin hori eginda, Vall Foscaraino. Dorsalak hartzeko berandutu,eskerrak goizean karrera aurretik hartu genituen!!

Mendian eta neguan karrerak ia inoiz ez dira izaten aurrikusitakoak. Oraingoan ere segurtasunagatik ibilbidea aldatu ziguten. Kilometro asko eta desnibel gutxiko ibilbide bat jarri ziguten. Ez zen aurrekoan bezain alpinoa izan, baina ziurrenik ibilbide polit hau egin zitekeen azken urtea izango zen.

Capdella herrian eski pista batzuk eraikitzen ari dira Flo eta bere lagunak. Fadesa izenez ezagutzen den enpresak Jacan Badaguas egin duen bezala, hain lasaia den Vall Foscan ere Ski & Golf Resort bat egin behar du ahalguztidunentzat eta horretarako eski pista berri bat egiten dabil!!!

Altitoyren bigarren egunean bezala, behetik korrika atera ginan eskiak bizkarrian zitxugula. Proba bikoteka zan, eta oinguan Leokin urten nintzan Pierra hobeto prestau nahixan.

Lehenengo igoera oso luzia zan eta lasai urten ginan. Deslizatu, deslizatu eta deslizatu, hori izan zan lehenengo igoera ia guztixa, azken zatixan aristatxo bat in arte. Ondoren beste bi igoeratxo eta jeitsiera leku berera, jeitsiera ere luze luze luzia, hainbeste txus egitiarren lepoko minakin iritsi ginan helmugara.

Morkaikokuen artian pikia ta apostua zakagun. Azkenak bestieri birra bat ordaindu bihar ziuen. Gu ez ginan azkenak izan, eta oraindik birra horren zain gaoz!!!!

Ondoren bazkaria geneukan eta hurrengo egunerako antolakuntzak bertatik ibilbide batzuk antolatzen ditxu, baina eguraldi txarra aurrikusitxa zaonez, eta hegotik sartuko zanez, han txarra ingo zabala aurrikusi eta Luz-eko mikroklimara jutia erabaki genduan bidian erdixa aurreratzeko asmoz.

Eta bai asmatu ere. Domekan egun guztixan beste guztia beltz beltz ikusten genduan, baina gu gaozen “bereteko tontodromua” eguzki pixkatekin.


Salan atzian Neouvielle laino artian

Salan atzian Neouvielle laino artian by you.

Bide bat zabaldu eta gora eta behera ibiltzen gera

Bide bat zabaldu eta gora eta behera ibiltzen gera by you.

Horrela zaguan tontodromua gu iritsi ginanian, bi markakin

Horrela zaguan tontodromua gu iritsi ginanian, bi markakin by you.

Eta horrela laga genduan trillauta.

Eta horrela laga genduan trillauta by you.

Igogailuak zertarako? Jendez betetzeko? Galera handixa Vall Foscakua!!!



Ta honaino astebukaera honek eman dabana!!!

ia karrerako argazkixak sartzen juten naizen... salak pila bat atara zizkigun, eta aukeraketa bat in biharko dot

Nork: piru.2010/02/23 00:02:25.415 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2010/02/15 23:09:03.683 GMT+1

PIERRA

Ostegun goizian lanian nenguala Leon deixa jaso naban:

-Piru, PIERRAN HARTU GAITXUELA!!!!!!!!!

-Zer diok? Ziur hago?

-Bai motel, sartu hari pierrako orrixan eta hor pintxaik ezkerrian eta ikusik hirugarren orrixan...

-lasai, lasai... hau etzijuak hain bizkor.... Ostra ba bai!!!!!!!!!!! OEOEOEOEOE HANDIXAK GAITXUK!!!!!!!!!!!!

Zeintzuk gehixo hartu ditxue?

Ba zorte txarra egon dok, Josebatarrak, Karolo ta Fermin, eta gu bixok! Mutiletan beste inor etxuat ikusten. Nesketan Patri bai adibidez...

Ostra ze zorte txarra!!!! Ia federaziotik beste bikote euskaldun bat sartu dezaketen...


pierra menta mendixa erdixan

Pierra menta mendia by you.

Ziurrenik gehixenok ez dozue jakingo Pierra zer dan. Alpetan daguan mendi baten izena da Pierra Menta, Albertville inguruan, Areches izeneko herri batetik gertu. Halere, guk Pierra karrera bati deitzen diogu. Oindiok ondo akordatzen naiz pierra noiz entzun naban lehenengoz.

Iraupen eskixan bazauan mendi eskixan ere konpetitzen zaban "makina" bat, donostiarra, Harkaitz Labeaga. Haren ibilixak ikusten jakin naban mendi eskixan bazaozela karrerak eta hauetan garrantzitsuena Pierra zala!

Mendi eskixa probau nabanian, lehenengo egunetik ziharo katiatu ninduan kirol honek, eta mendixan konpetitzian kontra egon arren, txapelketetan ibiltzen ziran tipo haien altueran inoiz ez nintzala egongo pentsatzen naban.

Duela lau urte in naban lehenengo txapelketa. Kasualidadez, orduan izan zan lehenengo aldiz "pirimenta" piriniotan bi egunetako txapelketa antolatzen zaben aldixa (altitoy-ren aurrekua). Orduan nahiko zorte txarrakin hasi nintzan, autokarabana zahar hura izurratu jatan eta domekako proban bakarrik parte hartu ahal izan naban. Zapatuan ni falta nintzan karrera ikustera junda Leo ere katiatu zan mendi eskira!

Arrazkeroz makina bat proba in ditxugu, eta beste batzuk itxen saiatu ere bai.

Mundu mailan mendi eskiko proba garrantzitsuenen artian hiru daoz, mendi eskiko hiru handixak:

PDG, Mezzalama eta hiruretan handixena Pierra Menta!

Duela bi urte PDGn izenematia in genduan elgoibarko 2 taldek (Leo, Txirios, Lariz, Aitxitxa zelaia, Pitzo eta abarrek), baina ez zan zorterik egon.

Bai PDG eta baita Mezzalama hiru laguneko taldetan itxen dira bi urtian behin; PDG urte bikoitietan eta Mezza bakoitietan baina egun bakarreko karrera luziak dira.

Aurreko urtian berriz, "ranking"-ian aurrerago egoteko karrera pila bat in genitxuan, Euskadiko kopako karrera guztiez gain, Frantziako, Espainiako nahiz munduko kopako karreraren bat ere in genduan.

Mezzalaman hartu gintuzten eta hirukote bat haraino ere allau ginan, baina zorte ona oraindik iritsi gabe, irteeran bertan behera geratu zan proba botatzen ari zan elur erauntsiagatik

Aurten, berriz, salto kualitatibo bat itxeko urtia zala begitandurik Pierrarako bota genduan izena Leok eta bixok, hau bikoteka itxen da eta. Jun zan ostegunian jakin genduan zorioneko notizia: parte hartzeko hartu gaitxuela!

Ia aurten zorte hobia daukagun!!!

Ziur ez gerala pierratik pasatuko diran elgoibartar bakarrak, baina bukatzen dogun lehenak izatia espero. Lan handixa daukagu oin aurretik!


Ideia bat itxeko, hauek dira Pierra zenbakitan:

4 egunetako laisterketa. 10.000m desnibel positiboa. eta eguneko 5bat igoera/jeitsiera.

Igoerak eskiekin, nahiz eskiak bizkarrean hartuta egiten dira. Urte ona bada, eskalatzen igotzeko IIIº ko zatiak ere jarri izan dituzte. Arista izugarriak, korridoreak, jeitsierak kanaletatik, batzutan eskiak jantzita eta sokez lagundurik egiten dira, basoak ere beldur handia ematen dute, jeitsiera luzeen ondoren zuhaitzak eskibatzen ibili behar izaten baita hankak gehiagorako ez daudela esan arren. Ez ahatik, Mendi eskiko Paris Dakarra deitzen diote.

Etapen gogortasuna eta abiadura kontuan hartuta, Mendi eskiko Frantziako tourra ere deitzen diote. Mundu osoko jende asko batzen da laisterketa hau bertatik bertara ikusteko asmotan. Batez ere zapatuko etapan 3000 eta 4000 pertsona bitartean egoten omen dira ikusten.


Telesillatik jeitsi eta Grand Mont aldera fokeatzen beste 3996 lagunekin batera

Hirukotia by you.

Laister laisterkariak iristen. Aitor

Aitor by you.


Leta

Leta by you.

Iñaki

Iñaki by you.

Lander

Lander by you.

laisterkariak ilaran gora

Laisterkariak ilaran gora by you.

Berezia izaten da zapatu honetan Grand Mont-era igoera egiteko kondizio onak tokatzen diren urtetan. Tontor hau hiru bidar igotzen dabe, eta lehenengo bietan Tourrean bezela, jende artean pasilloa egiten zaie partehartzaileeri igoeretan.


Youtubek onartzen ez dizkian bidixo batzuk dauzkat. Ia noizko eraldatu eta igotzen ditxuten...


azken igoera aldiz arista luze batetik itxen da

grand mont-eko arista


Lander eta Iñaki tontorrera azken igoeran, aristatik irtetzen 4000 lagunen aurrian


Dotorezia bai, baina gogortasuna agian ez dot ulergarriegi laga. Mendi eskian kmak barik, desnibela kontuan hartzen dugu. Lau egunetako batura desnibeletan 10.000m positiboa dala esaten dotenian hau esan nahi dot, lehenengo hiru egunetan 2500-3000m arteko desnibelak egiten dira, eta azken egunean 1700m "bakarrik".

Adibidez, Panticosako bainuetxetik Garmo negro 3000mko mendira 1500m inguruko desnibela egongo da eta mendiko eskiatzaile normal batek hau 5 bat orduan igo eta jeitsiko luke (4 igo eta 1 jeisteko?).

Pierran, lehen hiru egunetako distantziak ia bikoitzak dira.

Pierran, onenek (aizkorriko maratoiko irabazle Kilian-ek duela bi urte Troillet Suitzarrarekin adibidez) egunik motzenean (azkenean) ordubete baino pixka bat gehiago behar izan zuen distantzia horren baliokidea egiteko. Azkenak berriz, bi ordutik gora (ta hori kontuan hartu gabe aurreko 3 egunetako nekea)

Etapa bakoitzak 20km inguruko luzera edukitzen du gutxi gora behera. Hau da, desnibela kontuan hartuko ezpalitz, egunean maratoi erdi bat egiten da, baina desnibela kontuan hartuta ez dauka zerikusirik... Horregatik mendi eskian distantzia barik desnibela da kontuan hartzen dugun lehenengo aldagaia.


kuriosidadia eukiz gero orri ofizialian informazio dexente dago, etapen nundik norakua (aurrikusitakuak, ondoren beti zeozer aldatzen da eta!) aurreko urtetako denborak eta abar.


http://www.pierramenta.com/index.php


Eta bidixo batzuk. Gomendagarrixena 2008ko 3.egunekua: Grand Mont-era arista III.ko pasu batekin eta goixan 4000 pertsona zain. Momentu honetan garrantzitsuena antiejuak jarritxa allatzia izaten ei da, emozioz malkuak urtetzen omen diralako. Izan ere, behin momentu hau pasata, egun horretako jeitsiera bakarrik geratzen da eta azken eguna transitoko eguna izaten dalako praktikamente, beraz, Pierra ixa ixa zuria da.

Pierra mendi bat eta karrera bat baino gehixo, mito bat da!


1go eguna 2008

http://www.rhonealpes.tv/sport/index.php?id_video=spvid0080

2go eguna 2008

http://www.rhonealpes.tv/sport/index.php?id_video=spvid0081

3go eguna 2008

http://www.rhonealpes.tv/sport/index.php?id_video=spvid0082


2008ko laburpena

http://www.rhonealpes.tv/sport/index.php?id_video=spvid0094


2009 laburpena

http://www.rhonealpes.tv/sport/index.php?id_video=spvid0220


Nork: piru.2010/02/15 23:09:03.683 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)