Tamalez, presio bajuak zeuden eta ondorioz eguraldi ezegonkorra, eta bi egunetako aterpetxeak ezeztatu eta Gorkak prest zeuzkan B,C eta D planak ere.
Hurrengo egunean Italiako mugatik urrundu eta Laussane aldera dagoen Dent de Morcles egitea erabaki genuen.
Beti bezela, GPSaren datuak Google earthen ere ikusi litezke:
Ovronaz-eko eski pistetaraino igo eta handik, pisten elurra aprobetxatuz goruntz egin genuen
| De 2011 Aste santua |
Pistak bukatu ondoren, marroia gerturatzen egon arren, aurrera jarraitzea erabaki genuen (argazkiko eskuineko haitzaren ostean dago tontorra)
| De 2011 Aste santua |
Zer ete dan herrimina, eh? tartean berriz ere ikusi genuen Hiru Erregeen mahaia. ez esan antzik ez duenik!
| De 2011 Aste santua |
Tontorrean babeseko lekutxoa aurkitu
| De 2011 Aste santua |
Zertxobait jan, eta behera
| De 2011 Aste santua |
Behera jeitsi eta Kapilara joan ginen Jesusen odolarekin lagunduriko otordutxoa egin eta arropak lehortu eta berriz ere eroso jartzera.
| De 2011 Aste santua |
Idatzi artikulu bat