Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/05/13 18:50:09.102 GMT+2

Borraska artean

Eguraldia dela eta, maiatza hasi danetik irteera bakarra itxeko aukera eduki dot. Joan zen barixakuan, maiatzak 7xan Josebak afari batetara gonbidatu gintuen Pierran egon ginanok. Demaseko afaria, eta lagunartea ezin hobea. Pierran hanka hautsi zabanetik, ikusi gabe nauan, eta asko poztu nintzen, errekuperazioa aurrera, ondo dixelako. ANIMO JOSEBA, etorriko ditxuk denbora hobiak.
Hurrengo egunian, zapatu goizian goiz, Aspera juteko plana in naban azkoitxiarrekin, eta azkenengo momentuan Sala ere animatu zan.

Elur jausi berrixa eta elurjausi arriskua zaola jakin arren, saiatzia pentsau genduan, gaizki ikusiz gero Tucan buelta emateko asmoz.


Goruntz iritsi ahala elurra geroz eta gehixo eta arriskutsu zagola iruditxu jakun. Eguraldixa ere txarrera
eta tuca tontorra in genduan
eta beheruntz abantau zapatillako tubotik, behin gehixoz. ikaragarrixa da jeitsiera hau. berdin da elurra exkaxa, buelta txikixa ero eguraldi txarra egon, jeitsiera honek beti ataratzen du irrifarra!!!


Batonbat konturatuko zan, gaur bai argazki onak piruk. Ba ez ba! kamara ahaztu, eta Salak pasatu dizkit argazkixok. Mila mertzi Sala, pena hi ez haizela agertzen
Egixa esan artistia da sala. Zatarra ere polixten dau bere kamarakin

Nork: piru.2010/05/13 18:50:09.102 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bai bai piru, lehenengo argazkixak ikusi orduko pentsau dot: "ostra, kamara berrixa erosi dau piruk!", baina erretrato gehixenetan urtetzen zenduala ikusita konturatu nahiz beste norbait zebilela fotografo. Ez da zuriak txarrak dirala, baina honek argazkixok beste definiziño bat dake, eta gainera esango neuke piskat retokauta (nibelak eta abar) daozela. Blogian txikitxuak agertzen  dira, baina erretrato bakoitzan helbidea beste pestaña baten irekitxa oraindik hobeto ikusten dira.

Nork: oier.2010/05/13 22:55:14.301 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/oier

Eskerrikasko Piru. Oier, argazkiak pixkat ikutuak daude, bai. Kortastea bati bat. Tamainu handiagoan ikusi nahi izan ezkero hemen dituzu: http://picasaweb.google.es/aitor.ss/Candanchu2010_05_08#

Nork: Sala.2010/05/18 23:11:36.269 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru