Teorian domekarako hobia zatorren, eta zapatuan deskantzatzeko aprobetxauko genduan, eta osteratxo bat ere in ahal bazan.
Aspaldi ekakin egon gabe, lehen udaberri askotan batera juten ginan manoamano azken elurren bila, anayeten verticea, neouvielle, tapou, midi bigorre, punta alta, ziza bilketak, makina bat udaberri eta makina bat abentura batera pasau ditxugu , eta beti da atsegina ekakin egotia, barreterapia ona izaten da!
Horrela ba, kontu kontari ibili ginan astebukaeran, mendixak ematen daban lagunekin harremana sendotzeko aukera alperrik galdu gabe.
Candanchuko (Gasteizkua izan arren candan-eko kuadrillako) Mikel ere han zan, eta hirurok ibili ginan astebukaera osua.
zapatuan esnatzian furgona txuri zauan 10bat zm.tako elur geruzakin, jo ze ilu! lasai gosaldu, mikelekin juntau eta astunera jun ginan raca bat itxera.

Eguraldi txarra in bihar zabala anuntziauta egon arren, ezin kejau ze giro in zigun, tarteka elurra bai, eta lainotuta pebai, baina orokorrian ondo aprobetxatzeko eguna, hori bai, pisten eremutik urten gabe


Domekan berriz hobia aurrikusitxa egon arren candanchun hain ohikua dan laino "toxikua" (horrela deitzen diue) sartu zan, eta se jodio! itxuen moduan bastoien laguntzaz asmau ahal izan genduan zapatillako tubuan hasera.

Zapatilla aukera ona da horrelako eguraldixetan. hain tubo itxixa izatian sarri bisibilidade hobia eukitzen dau, eta oinguan ere elur ezin hobia eta bisibilidade nahiko onakin topo in genduan. pena nik botak xixko inda nauzkala eta ezin izan nabala jeitsieraz disfrutatu!

Aurtengo tenporadan jausi dira zapatilla batzuk eh!
Trastiak batu eta etxera! horrenbestez, hain txarra ematen zaben astebukaera behintzat aprobetxau izanan sentsaziuekin bukatu naban!
Idatzi artikulu bat