Nahaste borraste
ondoren, berriz ere dortsalik jarriko ez nabala esan arren, sufritxuko
ez nabanik ez naban esan, eta konturatu ordurako beste enbajada batian
sartuta nauan.
Aspaldi, Javik komentatu zidan ehunmilak egitera
animatuko zala. Esan nion animatzen bazan, egunen batian entrenamendu
moduan biharretik urtendakuan Elgoibartik Gasteizera jungo ginala.
Total, bera apuntatu zala, eta lasterketa bi aste barru danez, aste honetan jutia besterik ez jakun geratzen.
Javikin
plana erdi eginda neukan, Oñatira furgonan jungo nintzan, furgonan
jatekua laga eta handik bizikletan bueltatuko nintzan etxera. Oñati
erdiko puntua izanda, horniduraz gain, erretiratzeko asmua eukiz gero
eskape moduan laga naban furgona.
Javik gauza bera egingo zaban. Ez zekien Elgean edo Araian, furgona laga eta bizikletan bueltatuko zan Gasteizera.
Beste zoro hauetako bat da edu.
Berari ere abixua pasatu nion. Izan ere, KALABERA HIRUKOTEA 100milak
taldeka egiteko asmotan dira eta azken entrenoak egitea tokatzen zan.
Bestiek lana zeukatela, eta hirurok urten ginan barixakuan 15:30 aldera maalatik
(Argazkixak ikusteko Eduren blogian sartu post honetan)
Ez
nauan beste bixen mailan, eta hori gutxi balitz, bero tokatu jakun, eta
izerditu eta izerditu hasi nintzan. Pisu asko ez genduan inork eraman
nahi, eta bideko iturri guztixetan ura betetzen gindoazen ur
botellinetara.
Karakate-Atxolin-Hirukurutzeta-Gorla-Deskarga...
inguru ezagunak eta baitxa itxurrixak ere, baina hemendik eta Udanara
arte ez genduan iturririk ezagutzen, eta ni deshidratatuta iritsi
nintzan udanara.
Hasera batian oñatira bajatzeko plana euki arren, Eduk Urbixako aterpetxera deitxu zaban, eta afaria enkargatu, zenbat hobeto!
Beraz
udanan tontakeri gutxi, prejitzen zaozen arraultza parian usaina
zetorrenez, gogor ekin genion igoerari. Urbixan 42km200mtan geunden,
maratoi bat eginda ilunak harrapatu gintuenian (7:40 irteeratik)
Entsalada
eta plater konbinatua gustora jan genduan, astunegia izango zala
pentsatu arren, jaiki orduko ia digestioa eginda! hura zan hura sakia!
Eta
aurrera jarraitxu genduan ilunetan. Lehenengo aizkorrira bidian Eduk
bere blogian dion bezela, ipurtargiz argitutako bidian gora.
Ipurtargixak galzorixan daozela entzunda daukat, argiaren kutsaduragatik
ezin dirala ugaldu. Aurreko aldiz Arnizkar topagune batian Arnotik
behera ikusi nitxuan, baina lehenago ixa umetatik bat ikusi gabe
nenguan, eta hori gabaz ere ibiltzen gerala, baina...
Ba orainguan ehundik gora zenbatu nitxuan, ze leku magiko dan urbixa!
Aizkorrirako
ni plot eginda nenguan, eta San adrianerako jeitsiera luze eta gogorra
in jatan. Bitxartian Javi txistua jotzen zixen! Edu ere erretz, ixixa
danbolina jotzen, eta ni arrastaka baztarrak jotzen, zenbat hobeto jungo
nintzan hauen soinuan dantzan!!!
San Adrian gainera, Aratzeko bide
gurutzera iristian, tontorrerako bidia hartu genduan berriz. Esan bihar
da kriston gaba girua zaola, hotzik ez genduan apenas pasatu, gaba epela
eta izartsua zauan eta pena bat izango litzake Aratz egin gabe
bueltatzia. Tontorra egin eta Zirauntza errekastotik barrena iritsi
ginan Javiren furgonara goizeko 3ak pasatxo.
Ibilbidian track-a
ikusteko azpiko loturan begiratu. Mundiala, egunen batian errepikatuko
dot, baina hurrenguan igual bizikletaz!!!
http://connect.garmin.com/activity/embed/96268051
Idatzi artikulu bat