
FAMA ยก a bailar !
Cuatro kanalaren apustu handiena da. Programa honetan 20 pertsonen ametsa burutzeko aukera ematen zaie. Bertan artista bezala duten ahalmena demostratu behar dute eta eskolaren teknikan aurrera jo behar dute.
Victor Ullate Roche eskolaren zuzentzailea da. Oso dantzari profesionala da, momentu honetan eskola hau eraman aparte musikal ugari egiten ditu. Lola, beste dantzari profesionala eskola eramaten laguntzen dio, eta koregrafia grupalak egiten ditu eskolako ikasleekin.
Eskolan klaseak jasotzen dituzte, entrenamentuak eta proba ugari pasatzen dituzte. Beste hiru irakasle profesionalek koreografiak egiten laguntzen diete eta beraien mugimendu guztiak mejoratzen ere bai.
Paula Vazquez da programa honen aurkezlea eta esan beharra dago ez dala oso ona. Beste motako programak aurkezten gehiago ikusten diot.
Ikasten ari diren dantzariek beraien koreografiak aurkeztu behar dute azteazkenero immunitatea lortzeko, 10 bikoteetatik bi aukeratzen dute epaileek (Victor ta Lola) eta ostegunero bikote horiek immunitatea lortzeko borrokatzen dute beraien koreografia pertsonalak egiten. Ostiralero bi bikote nominatuak ateratzen dira eta astelehenero horietako bat eskolatik kanpo geratzen da. Asteartero bikote gabe geratutako pertsonak beste bat desafiatzen du bere bikotearekn geratzeko eta eskolan jarraitzeko.
Aitortu behar dut programa hau egunero nire anaiarekin ikusten dudala eta asko gustatzen zaidala. Biok dantza maitatzen dugu eta programa bukatzerakoan dantza egiteko kriston goguak sartzen zaizkigu. Entretenigarria da gero etxe barruan ikasleen elkarbizitza erakusten dutelako, parte honetan Gran Hermano motako programa izango zen.
Idatzi artikulu bat