Barkamena eskatzea da gaur egin behardudan lehen gauza, izan ere, ezer esan gabe alde egin nuen, nire txokoa mutu hutziz. Barkamenaren ostean, azalpena: duela pare bat aste etxean nengoen telebista ikusten bapo afaldu ostean, eta bat-batean, polizia nire etxeko atea bota nahian zebilela ohartu nintzen. Asko larritu nintzen eta estuasun haretatik nola atera pentstazeari ekin nion. Bien bitartean, txakurrak nire etxera sartzeko ahaleginean ziharduten eta "Pol zabaldu atea", "badakigu hor zaudela", "badakigu ez duzula paperik" eta "etorkin zikina" bezalakoak entzun behar izan nituen; hobe goizean belarriak garbitu ez banitu. Azkenean, lehiotik ihes egitea erabaki nuen, izan ere, Errumaniara itzuli aurretik edozer. Zuek ez dakizue zer den han bizitzea, imaginatu ere ez duzue egiten! Lehioaren ondoan dagoen odiari kolpatu eta beherantzko bidea hartu nuen eta lurrera iristean korrika hasi nintzen noraezean, baso ilun eta itxi baten sartu arte. Basoan egun batzuk ibili nintzen hara eta hona bakarrik, eta azkenik, duela hiruzpalau egun egin nuen topo, berriz, zibilizazioarekin. Baserri eder baten hartu naute esku zabalik eta bertan morroi bezala geratzea da nire intentzioa, baina ez dakit; ikusiko dut. Orain, baratzera joan behar naiz nagusiari laguntzera, beraz, laster arte.
2007/03/01 11:23:49.020 GMT+1
OPORRETATIK BUELTAN
Nork: .2007/03/01 11:23:49.020 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
2007/02/15 01:13:50.673 GMT+1
GOGOETARAKO TESTUA (NO PIGS)
Paseatzea erabaki dut gaur, myspacen zehar paseatzea. Markinatik abiatu eta Gasteizera heldu naiz, handik Madrilera. Madrilen musika pixkat entzun ostean, etxerako bidea hartu dut: itzulerako bidea desberdina izan da; joanekoan bisitatu ditudan herriak albo bater utzi eta beste herri desberdin batzuk igaro ostean Gasteizen nengoen berriz ere. Ibilaldi luze bezain eder horretatik goseaz gain, beste gauza bat ere ekarri dut etxera: gogoeta luze baten murgildu nauen artikulua, zein Cicatriz izeneko herrian aurkitu dudan eta Dajjalek idatzita dagoen. Hemen jarriko dizuet irakurgai eta bakoitzak bere gogoeta egin dezala (edo ez).
"En estas navidades, vi en el escaparate de unas tiendas de ropa pija, unas camisetas decoradas con letras que ponian "girls wanna rock", "rock and roll", "rock rock rock", "rock doll", todo ello en letras brillantes y muy llamativas aderezado con dibujos de guitarras y siluetas de guitarristas, todo asi muy rock. Luego en otra pude ver camisetas de los Guns and Roses y de, si señor, viva la prostitucion comercial, los Misfist, nada mas y nada menos.Me dieron ganas de tirar todos sus discos a la basura a parte de inflar a hostias a los dependientes de aquel garito.Pero lo mejor llegò cuando vi una camiseta blanca con unas letras negras enormes en la que se podia leer " PUNK ROCK ", asi en grande y en mayusculas. En mi epoca adolescente, la policia te habria partido la cabeza a hostias por ponerte una camiseta asì.En el colegio eras el heavy , el punky, pero siempre despectivamente. Hoy en dia pasariamos totalmente desapercibidos, pues estariamos en la moda. Fuimos unos pioneros, formamos parte de la vanguardia, 20 años antes, formando una resistencia en una epoca dificil por la situacion sociopolitica del momento, gracias a la cual hoy en dia los pijos pueden disfrutar de la libertad de ponerse las camisetas que nosotros nos pusimos ya hace dos decadas, que tios mas valientes, que gran personalidad. Ahora ya podemos pasearnos por la calle llenos de arcadas al cruzarnos con ellos, impotentes y rabiosos de ver que se pasean impunemente sin que nadie les parta la cara, y ademas, ignorantes de la obra de cualquier musico que luzcan en esas camisetas, luciendolas solo por el diseño, no por el contenido, porque esa es otra, no te atrevieras a ir por la calle con una camiseta de los Maiden o de Accept, y no te supieras la discografia entera del grupo en cuestion o sus componentes, pues corrias el riesgo de encontarte con una banda que no fuese de tu barrio y ya eras sometido al tercer grado.¿Adonde vas con esa camiseta?¿que disco te mola mas?¿que te parece el nuevo bajista?, cosas asi, y pobre de ti que no les convencieran tus respuestas porque ya quedabas sin camiseta y ademas marchabas caliente para casa.Tiempos duros, si señor.
Es como lo de los tatuajes y lo de los pantalones rotos y gastados.Ahora cualquier gilipollas esta completamente tatuado, piercingado y todo lo que nosotros teniamos en los ochenta, salvo una excepcion, ellos estaran oyendo la musica de moda, lo que les ordenan oir desde sus radioformulas, pues no creo ni que se acuerden de sus viejos discos de take that y backstreet boys. a nosotros siempre nos quedaran los grandes dioses del rock.
Y bueno, nada mas que manifestar esa rabia contenida contra los pijos, gente sin personalidad variada, el mercantilismo corporativista que nos invade, las cadenas de ropa de moda, autenticos fariseos y toda la industria sinverguenza.
Y al final, adquirida su libertad para vestirse con NUESTRAS ropas, no se si me siento orgulloso....o estafado."
PD: Testua erdaraz dago, izan ere, jatorrizko bertsioa errespetatu nahi izan dut.
Nork: .2007/02/15 01:13:50.673 GMT+1
Etiketak:
myspace
gogoeta
musika
rocka
jarrerakontua
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2007/02/09 15:01:55.699 GMT+1
SGAEREN AURKAKO EGUNA
Gaur SGAEren aurkako eguna aurrera eramatea erabaki dugu zenbait blogek, izan ere, kokoteraino gaude beraietaz; momentuz blog gutxi ari gara egun eder hau ospatzen, baina eskertuko genuke zuen laguntza. Egin bat gurekin! Denok SGAEren kontra! Gurekin ados bazaude sartu gure blogetan eta egin bat gurekin, seguru egun hau egutegian agerztea lortuko dugula. Jarraian SGAEren inguruko bideo eder bat daukazue ikusgai. THE INDEZENTS, OPUS NIGRUM eta EZKERPARETA blogetan ere badaude SGAE "benetan" zer den erakusten duten bideoak, beraz horiek ere ikusi.
LAPURRAK DIRELAKO ETA GURE KONTURA ABERASTEN DIRELAKO, ESAN EZ SGAERI!.
Nork: .2007/02/09 15:01:55.699 GMT+1
Etiketak:
sgae_lapurrak_dirua_pirateoa_musika
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
2007/02/09 01:48:42.722 GMT+1
ESAERETATIK ONDASUNETARA
Euskaldunok mundu ikuskera desberdina al daukagu? Indoeuroparrak etorri aurretik gurean bizi zen neolitoak desberdin egin al gaitu? Nik baietz esango nuke. Betidanik uste izan dut euskaldunon mundu ikuskera gainontzeko gizarteekiko desberdina izan dela urteetan zehar, baina hala ere, gaur arte ez nintzen gure desberdintasuna azaltzeko edo demostratzeko gai izango. Gaurtik aurrea bai. Euskaldunok ondasunekin izan dugun harreman berezia hautatu dut gure arbasoek zuten mundu ikuskera desberdin horren adibide gisa. Euskal esaerak aztertuz jakin ahal izan da, hiru zutabetan oinarritzen zen ondasunekiko gizarte filosofia zegoela gurean.
Alde batetik, ondasunak elkartekoak ziren; etxeko eta herrikoak ziren: etxea osatzen zuten ondasunak bi taldetan banatzen ziren: iraunkorrak eta ez-iraunkorrak. Lehenengoak belaunaldiz belaunaldi igarotzen ziren (baserria adibidez), beraz horien salmenta gaitzetsi egiten zen. Bigarrenak, berriz, unean-uneko etxekoen zerbitzura zeuden (abereak adibidez) eta beren salerosketa ongi ikusita zegoen. Etxeko ondasunekin gertatzen zen gauza bera gertatzen zen herriko ondasunekin ere.
Beste alde batetik, propietate pribatuaren agerpena ahula zen; garrantzia txikia zeukan: Ondasunak etxeko, etxerako eta herrikoak ziren, baina gutxitan agertzen ziren propietate pribatu bezala. Ondasun iraunkorrak ez ziren norbanako batenak bereziki, herritar eta sendi desberdinenak baizik eta, ondorioz, etxeko kide eta herritar guztiek zuten ondasun horiek erabiltzeko eskubidea; ondasunak erabiltzeko aukera elkarte bateko kide (etxeko edo herriko kide) izateagatik lortzen zuen norbanakoak, eta ez, gizaki izatearen arrazoi hutsagatik.
Filosofi horren hirugarren eta azken zutabea da ondasunekiko harremanetan ardura nagusitzen zela: atzetik datozen belaunaldiek ondasun horietaz gozatzeko eta erabiltzeko eskubidea zutenez, herriko edo etxeko ondare arduradunek ezin zuten ondasunekin nahi zutena egin. Gauzak horrela, ardura hori egoki beteko zuen norbait aukeratzen zen; herriaren kasuan alkatea eta etxearen kasuan berezitasun onenak zituen seme-alaba.
Euskal Herrian besteekiko eta ondasunekiko arduran oinarritutako gizartea zegoen garai baten, non etxea gizarte bizitzaren erdigune moduan funtzionatzen zuen erakundea zen eta norbait izatea nonbaitekoa izateari lotuta zegoen; norbait izateko nonbaitekoa (etxeko edo herriko kide) izan behar zuen norbanakoak. Gizarte horretan gainera, lanari garrantzi handia ematen zion mundu ikuskera zegoen; ondasun iraunkorrak lanik egin gabe jasotzen ziren eta, beraz, ezin zen haiekin nahi zena egin. Ondasun ez-iraunkorrak, ordea, norbanakoak landu behar izaten zituen eta lan horrek legitimatzen zuen ondasun horiekin nahi zena egiteko aukera; hori bai, betiere logika baten barnean. Ez zegoen, beraz, alferkeriarentzat lekurik.
Gauzak horrela, goiko lerroetan argi ikusten da euskaldunen pentsaera edo mundu ikuskera desberdin horren zati bat, eta baita, garai bateko euskaldunen eta egungo euskaldunon arteko mundu ikuskera ere desberdina dela. Egun, japoniar, italiar edo angolar baten antzera ikusten dugu euskaldunok mundua. Globalizazio garaian bizi gara eta ez gara gai izan geure ikuskera bereziari eusteko; agian, ez diogu geure ikuskerari eutsi nahi izan. Sarritan besteena hobea dela pentsatzen dugu, eta ondorioz, geurea baztertzeko joera daukagu. Beste kulturetatik gauza onak hartzea ondo dago, baina betiere, gure gizartearen berezitasunera egokitzen asmatu behar dugu; inportatu duguna gure kulturen ezaugarrietara moldatu behar dugu eta ez gure kultura inportatutakora moldatu. Guk, ordea, gurea kendu dugu eta besteena hartu bezala txertatu dugu gure gizartean. Emaitza? Gure gizarte propio eta berezi hori galdu dugula, beste edozein gizarte bezalakoak bilakatuz.
Egin dugunaz ez damutzea espero dut, bestela gureak egin du! Aldatzea erabaki dugu eta orain kontsekuenteak izan behar gara horrekin, hala ere, nik jada faltan botatzen dut garai baten baztertu genuen ikuskera hura, elkartearen ongizatea beste interes guztien gainetik jartzen zuen mundu ikuskera hura, gizarte osoari eta ondoren etorriko diren belaunaldien ongizateari lehentasuna ematen zion gure ikuskera hura eta baserri munduan oraindik islatzen den mundu ikuskera eder bezain berezi hura.
Baserritarrak bere betiko altzariak kendu zituen behin batean, hirietan modan zeuden altzari modernoz betetzeko baserria; baserritarrak balioak aldatu zituen moda jakin bat jarraitzeko; geroztik, baserritarra aldaketarekin damututa dago, baina jada ezin ditu lehengo altzariak (balioak) berreskuratu. Euskaldunoi gauza bera gertatu zaigu; errealitate propio eta original batean bizi ordez, beste errealitate bat kopiatzen eta imitatzen ahalegindu gara. Autentikoak izatetik kopia txar izatera igaro gara euskaldunok.
iturria: "euskaldunak eta ondasunak". patxi juaristi
Nork: .2007/02/09 01:48:42.722 GMT+1
Etiketak:
euskaldunak
ondasunak
esaerak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/02/07 01:50:44.481 GMT+1
LANAK TORTURA ESAN NAHI DU
Ba al dakizue zein den gaztelerazko trabajar hitzaren jatorri etimologikoa? Trabajar hitza latinezko tripaliaretik dator; tripaliare berriz, tripaliumetik (hiru palo) dator. Tripalium delako hori antzina esklaboak torturatzeko erabiltzen zen tresna bat zen.
Argi ikusten da, beraz, lana hasiera-hasieratik lotu eta identifikatu zela sufrimenduarekin; tripaliumeko kolpe latzak pairatutako esklaboa bezala sentitzen zen langilea lanetik etxera itzultzean. Zorioneko (ala zoritxarreko?) Industri Iraultzak aldaketa handiak ekarri zituen berarekin. Aldaketa batzuk onerako izan ziren arren, aldaketa asko eta asko txarrerako izan ziren. Ordura arte langilea esklabo izan bazen, ordutik aurrera are esklaboagoa izan da langilea:
- Katean lan egiteko produkzio-bide berriak makinek ezarritako lan erritmo gogorrera lotu zuten langilea, askotan ahal zutena baino gehiago egitera behartuz. Makinak erritmoa jartzen zuen eta langileak jarraitu egin behar zion, bestela kaleratu egiten zuten. Pertsona horrek ez omen zuen balio.
- Kapitalistek murriztu egin zuten beren langileei orduko ordaintzen zieten ordainsaria, era horretan, langileak ordu asko (gehiegi) egin behar izaten zuten lan soldata miserable bat lortzeko.
- Nagusiak langileak kontrolatzen hasi ziren, bai lantegi barruan (sarrera-irteerak kontrolatuz, enkargatu postuak sortuz, etab.) eta bai lantegitik kanpora ere.
- Eta Idustri Iraultzak ekarritako beste gauza edo alde txar gehiago ere idatzi ditzaket hemen…
Gaur egun oraindik, langileak zapalduta bizi dira; prekarietatearekin dantza egiten dute egunero. Prekarietatea, soldata lotsagarriak, langile zapalketa, axolagabekeriak sortutako lan-istripuak, etab. gizarte kapitalista-industrialaren ondorio dira. Gure gizarte ereduetan dirua da funtsa; diru gabe ez dago ezer; dirua Jainkoa da. Gauzak horrela, patroiek ahal duten eta diru gehien irabazteko helburuarekin langileak zapaltzen dituzte. Langileek, berriz, lanean irabazten duten diru hori bizitzeko beharrezkoa dutenez, zapalketa onartu beste biderik ez dute. Gobernua bien bitartean, begira dago; hitz polit asko esaten ditu, baina patronalak emandako diruak Gobernuari poltsikoak betetzen dizkio eta diruaren pisuak ez dio uzten aurrera pausorik ematen.
Denon esku dago egoera hori aldatzea eta lan egin behar dugu horretarako. Batzuen iritziz utopiko bat izango naiz, eta agian egia izango da, baina badakit ez naizela bakarra eta denon artean gogor egin ezkero utopiak errealitate bilakatu ditzakegula.
Nork: .2007/02/07 01:50:44.481 GMT+1
Etiketak:
lana_tortura_kapitalismoa_esplotazioa_industrializazioa
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2007/02/02 00:38:41.721 GMT+1
GRABAZIO BATEN GORA-BEHERAK
Duela astebete:
Astelehenean Eskoriatzako “infogelan” nenbilen asper-asper eginda. Denbora pasa bezala nik eta betiko aspertuok youtubeatzea erabaki genuen, baina hala ere aspertuta jarraitzen nuen. Orduan editaje gelan zegoen lagunarekin gogoratu nintzen eta “cerrar sesion” botoiari eman ostean, editaje gelarantz abiatu nintzen. Editaje gelan sartu eta hantxe ikusi nuen txurrodun hippia ordenadore aurrean bideotxo batzuk muntatzen ostiralerako kontzerturako; eszenatokian jarriko zuten pantailan proiektatzeko bideoak egiten. Lagunaren ondoan jarri nintzen bideoen muntaian laguntzeko, eta horretan geundela elkarrizketa hauxe (beste asko ere bai) izan genuen:
-Ze, ta eztozue grabau bier kontzertue ala?
-Grabau nahigu baña grabetako jentie falta da.
-Nahibazu ni ta Txomin jungo ga grabeta kamarekin?
-Bai? De puta madre orduen.
Txomin eta nik dena prestatu genuen kontzertua grabatzeko: kamerak eta tripodeak hartu, kameren bateriak hartu, zintak erosi, kamerak soinu-mahaitik soinua hartzeko behar den kablea lortu, etab. Zazpi eta erdietan geratu ginen eta heldu nintzenerako hantxe zegoen Txomin nire zain. Elkar agurtu ostean, kontzertua izango zen lekurantz abiatu ginen. Behin bertara helduta, barrura sartu ginen eta dena preparatzen hasi ginen. Lehenbizi kamerak non jarri erabaki behar izan genuen. Ondoren zinta eta bateria egokian jarri genizkien kamerei, eta horren ostean, soinu-mahaitik soinua hartzeko behar zen kablea jarri genuen. Guzti hori eginda mokadutxo bat jatera joan ginen Txomin biok, kontzertua jo behar zutena ere afaltzen zeudela aprobetxatuz. 22:30 aldean itzuli ginen antzokira, oraindik denbora asko geneukan lanean hasi orduko. Guk hirugarren taldearen kontzertua grabatu behar genuen, baina aurreko talde biei kanta bana grabatu genien; kanta bi horiek grabatzeak azken frogak eta aldaketak egiteko balio izan zigun. Dena zegoen prest kontzertua grabatzeko; dena listo.
Kontzertuaren grabazioa ondo zihoan, baina kontzertuaren erdi aldera gauzak okertzen hasi ziren: kamera mugikorra oso ilun grabatzen hasi zen, kamera finkoaren zinta uste ez genuenean (abesti erdian) bukatu zen, kamerak mugikorrak ez zuen grabatzen (guk hori uste genuen), etab. Azkenean ahal izan genuen moduan amaitu genuen kontzertuaren grabazioa; gainera, kontzertu bukaeran gure ondoan zegoen tekniko batek kontzertua soinu distortsionatuarekin grabatu genuela esan zigun. Tonto aurpegi itzelarekin jaso genituen gauzak eta etxerantz abiatu ginen. Antzokitik autorako bidea oso luzea egin zitzaidan eta Txomin eta biok hain tontoak nola izan gintezkeen galdetzen genion geure buruari. Autora heltzean agurtu eta bakoitzak bere bidea hartu zuen.
Etxera iritsi nintzenean kamera hartu eta grabatu genuena ikusten hasi nintzen; oso urduri nengoen, izan ere, beraiek guri eman ziguten kontzertua grabatzeko aukera eta pribilegioa eta guk huts egin genien. Grabatu genuena ikustean, poztu egin nintzen: soinua ez zegoen distortsionatua (are gehiago, oso ondo entzuten zen), grabazio nahiko txukuna egin genuen kamera finkoarekin eta kamera mugikorrean bazeuden baliagarri ziren tomak. Gauzak horrela lasai egin nuen lo. Astelehenean eskolara joan eta lehen gauza editaje gelara joatea zian zen: bideoa kapturatu eta ikusi nahi nuen; grabazio nahiko ona egin genuela konfirmatu nuen, hala ere, gauza batzuk hobetu daitezke.
Orain, Gasteizen joko duten kontzertua grabatzeko aukera daukagu eta aurreko akatsak (esperientzia faltagatik egindakoak) ez errepikatzea espero dut, baina seguru beste akatsen bat egingo dugula; asko daukagu ikasteko oraindik. Baina ez al da egiten ikasten? Akatsak ez al dira onak ikasteko balio baldin badute? Gainera, seguru nago Gasteiz eta Durangoko grabaketa biak batuta montaje polit bat egingo dugula.
Nork: Pol Emika.2007/02/02 00:38:41.721 GMT+1
Etiketak:
grabazioa_kontzertua_durango_gasteiz_musika
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/25 11:11:31.041 GMT+1
TRAFIKOKO FUNTZIONARIO PUTAK
Gaur goizean jaiki, dutxatu, jantzi eta gosaldu ostean gauza bat falta zitzaidan egiteko etxetik irten aurretik: kaka. Eusko Jaurlaritzaren gainean kaka egin nahi izan dut, izan ere, amorrua ematen dit Eusko Jaurlaritzaren inkonpetentziak. Urteroko gauza izaten da elurteak hasten direnean Eusko Jaurlaritzak trafikoaren berri emateko duen web orriak funtzionatzeari uzten diola. Duela bi urte, iaz, aurten… Zer dela eta ez du inoiz funtzionatzen web orri puta horrek? Eusko Jaurlaritzak eskuak garbitu nahian arituko da gezurrak esan eta esan, hala nola, web orriaren saturazioak eragiten duela blokeo egoera hori. Abuztu amaieran ere saturazio ikaragarria izaten du A-8 autopistak, baina Trafikok jarritako radar putak ez dira inoiz blokeatzen! Argazkiak atera eta atera, autopista foto-matoi erraldoi eta garestia bihurtuz. Arrazoia? Radar diru biltzaile puta horiek dirua besterik ez diotela ematen Eusko Jaurlaritzari eta web orri horrek, berriz, gastua eta burukomina bakarrik.
Zertan dabiltza orain Trafikoko funtzionario putak? Musean arituko dira agian, izan ere, badira bi ordu web orria “cannot be displayed” dagoenetik. Niri ez dit axola jendea lanik egin gabe bizitzea, baina ez zait gustatzen guk ordaindutako soldata dutenek lanik ez egitea. Eusko Jaurlaritzak gizartearen mesedetan jardun behar du eta guri kentzen digun diruaren zati batekin zerbitzu baliagarriak eskaini gizarteari. Trafikok web orri puta horretan alferrik gastatzen diruarekin agian, janari eta aterperik ez dutenentzat bokadilo batzuk erosi eta aterpe bat eraiki dezake agian. Nik nahiago dut gure dirua horretan gastatuko balu Eusko Jaurlaritzak. Hala ere, gauzek horrela jarraitzen badute Trafikoko langile-alfer horietako bat izan nahi dut; lanik egin gabe soldata ederra irabazi nahi dut.
Trafikoari buruzko informazio jaso nahi duenak, beraz, hedabideak erabili beharko ditu errepideen egoera zein den jakiteko. Eta zuen seme-alabek txikitan futbolista, astronauta edo mediku izan nahi dizuetela esaten dizuetenean, esan hobe dela Trafikoko (edo Eusko Jaurlaritzako) funtzioari izatea.

Nork: .2007/01/25 11:11:31.041 GMT+1
Etiketak:
alfer
funtzionario
trafiko
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/23 12:27:29.916 GMT+1
OPUS DEI ALA ORUS DEI?
Hilabete bat igaro da gutxi gora-behera senitarteko bat hil zitzaidala eta bere hiletan gauza batek harritu ninduen: bere seme bat falta zela. Amari galdetu nion ea zergatik ez zen hiletara etorri Pedro (ez da bere izena baina nik horrela deituko diot artikuluan):
-Ama zergatik ez da etorri Pedro?
-Badakizu misiolaria dela Kolonbian eta ezin duela nahi duenean etorri.
-Zergatik ezin du ba?
-Opus Deik ez diolako nahi duenean etortzen uzten; aldi jakin batzutan bakarrik etorri daiteke Pedro Euskal Herrira.
-Nahi duenean? Bere amaren hileta da.
-Bai, hori egia da, baina nik zer esatea nahi duzu?
Horrela bukatu zen ama eta bion arteko hitzaldia, izan ere, nire amak ez daki nik baino askoz gehiago eta ez nuen ama gogaitu nahi nire interrogatorio-polizialarekin; hortxe bukatu zen dena. Gauean ohean sartu nintzenean, ordea, neure buruari bueltak ematen eta galdera batzuk egiten aritu nintzen loak nire barne ahotsa isildu zuen arte. Opus Dei, misiolaria, Kolonbia, ezin etorri… Ironikoa da, baina nola liteke ezagutzen ez duten pertsonek emandako penagatik munduaren beste puntara joatea gizajo (hitzaren zentzu onean) haiei laguntzera eta norbere amaren hiletara ez etortzea? Nor da Opus Dei norbere amaren hiletara joatea galarazteko? Ez al dira ba kristauak? Jakin dezala Opus Deik norbaiti norbere amaren hiletara joaten ez uztea, ekintza kristau baino gehiago ekintza satanikoa dela. Pedrok herri guztiak bezala daki bere ama pertsona oso ona zela, bai berarekin eta bai gainontzeko guztiekin; amak nahiz eta dirua eduki, beti jarraitu zuen lanean bere semetxoei ezer falta ez izateko; inoiz ez zaie ezer falta izan. Pedrok nahiago izan du, ordea, bere kolonbiarrak zaintzen geratu.
Joan den asteburuan, ordea, herrian ikusi nuen Pedro. Ezin nuen sinetsi! Amari esan nion Pedrok alean ikusi nuela eta bazekiela erantzun zidan amak:
-Herentzia asuntoengatik etorri behar izan du.
Opus Deik ez zion utzi amaren hiletara etortzen, baina bai herentziaren bila etortzen. Opus Dei eta Pedrok ekintza horiekin demostratu dute kristau onak direla; kristauak harro egongo dira beraietaz. Egunetik egunera daukat Opus Dei gorrotatzeko arrazoi gehiago, sekta bat dela pentsatzeko arrazoi gehiago eta… Pedro ere gorrotatzen dut. Argi erakutsi dute Pedro eta Opus Deik pertsonek baino garrantzia handiagoa duela diruak. Orain bere amak lan eginez, sufrituz eta gutxi gastatuz semetxoentzat aurreztutako diruaren zati baten bila etorri dira Pedro eta Opus Dei. Diru gose ikaragarria duzue eta ahal duzuen diru guztia jaten saiatzen zarete. On egin diezazuela!

Nork: .2007/01/23 12:27:29.916 GMT+1
Etiketak:
opusdei
lapurrak
kristauak
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/17 18:54:39.512 GMT+1
ZUEN ERREGE MAITEAREN DISKURTSOA
Arratsaldean denbora pasa nenbilela, lagun batek esan dit Youtuben sartu eta Erregearen urteko mezua ikusteko. Hasieran ezin nuen sinistu laguna esaten ari zitzaidana, izan ere, nola ausartu da niri hori esaten! Badaki Erregea eta ni zein ongi eramaten garen! Berarengan fidatzeko esan dit lagunak eta bideoa lasai ikusteko; ez hori bakarrik, gozatzeko ere esan dit. Lagunak, ordea, zer edo zergatik izaten dira lagun eta kasu egin diot. Youtuben sartu eta bideoa kargatzen hasi denean, dauzkadan lagunak niretzako konpainia aproposa ote diren galdetu diot neure buruari eta berehala jaso dut erantzuna: oso lagun onak ditut (zorte ederra da hori); 2 minutu eta 44 segundo beranduago, ditudan lagunengandik arro sentitu naiz, bai jauna! Horixe zen nik entzun nahi nuen erregearen mezua; sinesgarritasun osoz betetako mezua da, eta nik uste, behingoz egia esaten duela. Mezu subliminalak ez al dira iragarkietan soilik egoten ala? Erregearen mezua egiten noiztik egiten dute Coca Colako iragarki agentziakoek?
Nork: .2007/01/17 18:54:39.512 GMT+1
Etiketak:
monarkia
mezua
erregea
gezurra
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/17 17:54:03.917 GMT+1
KOOPERATIBISMOA KAPITALISMO BIHURTU ZENEAN...
Aita Arizmendiarrietak burua altxatuko balu… Hobe ez altxatzea, zeren egungo egoera ikusita hartuko lukeen disgustua ikaragarria izango litzateke; ordutik aurrera bai ez lukeela inoiz gehiago bururik altxatuko. Zergatik diodan hori? Markinar horrek bultzatu eta ezagutu zuen dena pikutara joan delako.
Egun, euskal kooperatiba asko MCCren barnean daude, baina kontuan izan enpresa talde horren sorrera izan zela euskal kooperatibismoaren amaieraren hasiera; hortxe bukatu zen dena. MCC ENPRESA KOOPERATIBISTEZ SORTUTAKO ENPRESA TALDE KAPITALISTA DA. MCC sortu zenean kooperatibak desagertu ziren; itxuraz hor daude, baina funtzionatzeko era asko aldatu da. Kooperatibetako langileak langile izateaz gain, bazkide ere baziren. Gaur egun ordea, kooperatibetako langile guztiak ez dira bazkideak izaten. Zein da aldaketa horren arrazoia? MCCren helburua, beste enpresa talde guztiena bezala, etekinak maximizatzea dela. Izaera kooperatibista galdu dute eta soldatapeko langileak kontratatzen dituzte beste edozein enpresatan bezala. Garai baten soldatapeko langileak eta nagusi-enpresari kapitalistak zeuden eta egoera horren aurrean ideia ederra zen kooperatibena: langilea bazkideak dira, enpresaren jabe dira eta beraien artean banatzen dituzte enpresaren irabaziak. Garai hori ordea, pasa zen eta gaur beste egoera baten aurrean gaude: soldatapeko langileen nagusiak ez dira betik nagusi-enpresari kapitalistak izaten, izan ere, egun soldatapeko langile (asko) batzuen nagusiak bazkide kooperatibistak dira. Ez al da lotsagarria? Nola baztertu dituzte hain erraz kooperatiben printzipioak? GAUR EGUN BAZKIDE KOOPERATIBISTAK ERE ESPLOTATZAILEAK DIRA!
Nola azaldu Arizmendiarrietari MCC barneko kooperatibek munduko beste tokietan zabaltzen dituzten enpresak sozietate anonimo direla? Agian zuk jakingo duzu nola ulertu, baina nik ez. Azalduko didazu? Kooperatiba zapaltzaileak dira eta hori ez da justua. Niri berdin zait munduan zehar sozietate anonimo zapaltzaileak egotea, izan ere, eraiki dugun gizarte injustu horrek eskubidea ematen die horretarako. Kooperatibek egiten dutena, berriz, ez zait justua eta logikoa iruditzen: ARDI LARRUZ JANTZITAKO OTSOAK DIRA KOOPERATIBAK. Kooperatibek ulertarazi eta saldu nahi digutena da beraiek zerbait desberdina direla eta behi eta berriz errepikatzen dute hori. Nik hemendik diot aski dela eta onartzeko kooperatibak ere sozietate anonimo zapaltzaileak direla (nahiz eta beste forma juridiko bat eduki).
Zergatik idatzi dut gaur artikulu hau? Agian baten batek jakin nahiko du eta badaezpada azaldu egingo dut: duela gutxi jakin ahal izan dut MCC-KO ENPRESA BATEK EZ DUELA BAZKIDE EGIN BERE LANGILE BAT IRAGANEAN MINBIZIA IZAN ZUELAKO. Lagun Arok beldurra zeukan langile hori bazkide egiteko, izan ere, pertsona horri gaixotasun bera agertuko balitzaio eta zerbait txarra gertatu (osasun eta bizi ederra opa dizkiat), ba al dakizu zenbat ordaindu beharko lioken Lagun Arok bazkide horri? Nik ez dakit, baina asko izango da ze Lagun Arok ez du bazkide moduan onartu. Bai, ondo entzun duzue; aspaldi ikasi nuen kooperatibetan pertsonak dirua baino garrantzitsuagoak zirela eta botere edo indar gehiago zutela, baina gauzak aldatu egin dira. Kooperatibak estalitako sozietate anonimo direnetik horrelako gauzak gertatzen dira.
Gauzak horrela dira baina MCCk eta kooperatibismoak baliabide eta diru ugari daukate egia ezkutatzen jarraitzeko. Gezurra ezkutatzeko tresna ederrak dira MCCren inguruko hedabideak eta baita beraien UNIBERTSITATE-IDEOLOGIZATZAILE-SEKTARIOA. Nik artikulu hau idazten dudan lekuan jendeak ez du ikusi nahi egia, ia denek kooperatiba baten lana egiten dutelako. Gernikan arbola ondo errotuta dago lurrean, baina are errotuago dago kooperatibismoa hemen. Ala dirua da hainbeste aho isiltzen laguntzen duena?
Nork: .2007/01/17 17:54:03.917 GMT+1
Etiketak:
kooperatibismoa
kapitalismoa
zapaltzaileak
sekta
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)