Interesgarria benetan Streamload-ek duen orri hau. Bertan erabiltzaileak (dohan) 25Giga gordetzeko aukera du. Gainera disko gogor hau beste batzuekin partekatu dezake. Erabilgarria iruditu zait, eta oso erraza da fitxategiak igotzea, beste web toki batzuek ez bezala fitxategi kopuru handia igo daiteke erraztasun handiz. Frogatu eta esango didazue zer iruditzen zaizuen.
2006/12/13 12:16:12.494 GMT+1
Disko Gogorra sarean - MediaMax
Interesgarria benetan Streamload-ek duen orri hau. Bertan erabiltzaileak (dohan) 25Giga gordetzeko aukera du. Gainera disko gogor hau beste batzuekin partekatu dezake. Erabilgarria iruditu zait, eta oso erraza da fitxategiak igotzea, beste web toki batzuek ez bezala fitxategi kopuru handia igo daiteke erraztasun handiz. Frogatu eta esango didazue zer iruditzen zaizuen.
Nork: Bekarixua.2006/12/13 12:16:12.494 GMT+1
Etiketak:
disko_gogorra
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/04/07 15:59:22.068 GMT+2
Albisteak "Zabaltzen"

Orain dela gutxi interneten Zabaldu.com orria agertu zen, eta badirudi pixkanaka jendeak ezagutzen ari dela. Web orrian dioen moduan Zabaldu.com honako hau da:
- "Interneten aurkitutako albiste interesgarrienak zabaltzeko aukera
ematen duen sistema da. Edozeinek bidali ditzake albisteak eta
gainontzekoek bozkatu ditzakete, horrela boto kopuru bat jasoz,
jendeari interesatzen zaionaren arabera. Eta horrela, boto gehien
jasotzen dituztenak azalduko dira hasierako orrialdean. Hasiera batean
bidalitako albisteak ilarara doaz zuzenean, eta botoak jasotzen baditu
orrialde printzipalera joango da."
Nork: bekarixua.2006/04/07 15:59:22.068 GMT+2
Etiketak:
albisteak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/04/07 15:36:26.293 GMT+2
Urtebetetzeak gogoratzeko
Ez dakit ezagutuko duzuenik
,
bertan erabiltzaileak bere lagun, senide eta ezagunen jaiotza data
gehitu dezake (edo email bidez eskatu beraiek gehitu dezaten) eta
urtebetetze eguna heltzen ari denean email bidez jasoko du abisua.
bigarren web orri honetan ordea sortzen dena da erabiltzailearen
urtebetetze eguneko web orri bat. Bertan bakoitzak nahi dituen oparien
zerrenda sor daiteke, abisatu nahi diren pertsonen datuak gehitu...
Gainera norberak blog edo web orri propioa izanez gero hiru botoi mota
daude web-ean gehitzeko.
Nork: bekarixua.2006/04/07 15:36:26.293 GMT+2
Etiketak:
egutegia
urtebetetzea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/03/03 22:57:02.981 GMT+1
TinyURL
Imamonek erantzun baten idatzi dit, hala ere ezagutzen nuen erabili ez dudan arren. elfURLen antzera dabil kasu honetan Eibarko mapamundiaren url-a: http://tinyurl.com/a77uy
Gainera norberaren blog edo web orrian url-ak laburtzeko formularixua gehitzeko aukeria ematen dau. Beste aukera gehiago daude baino horiek beste post batzuetan
Nork: bekarixua.2006/03/03 22:57:02.981 GMT+1
Etiketak:
url
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/03/02 23:07:51.610 GMT+1
elfURL
Web orri honetan URL luzeak motz bihurtzeko aukera ematen digute. Nik aurreko artikuluan erabili nuen Eibarko mapamundiaren URLa "http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=gaiak&data;=2006-02-12&orria;=027&kont;=009" "http://www.elfurl.com/165h" bihurtuz. Gainera zenbat aldiz klikatu den bertan ikusteko aukera ematen du web honek, STATS zailean begiratuz ikus dezakeguna.
Nork: Bekarixua.2006/03/02 23:07:51.610 GMT+1
Etiketak:
url
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2006/02/14 10:22:20.437 GMT+1
Tagzania

Web horri honetan munduko toki ezberdinak gehi daitezke norberak nahi duen "tag"-ak jarriz. GoogleMaps-eko mapak erabiltzen ditu, API erabilgarria baita, baino hala ere bertako puntuak beste mapa ezberdinetan ikus daiteke: Landsat, OpenStreetMap, Google Local (GoogleMaps baino errezoluzio hobeagoa du), Windows Live Local, Multimap, Mapquest eta GeoURL. Ematen duen beste aukera bat norberaren web orrian mapa itsastea, honako itxura izango lukeela
Hemen ikus dezakezue non sortu zen Tagzania. Tagzaniari buruzko kontu gehiago bere blogean eta adibideen blog bat sortu berri dute, lehenengo orriaren aldaketarekin kointzidituz. Orain dela gutxi (zehazki domekan) Berria egunkarian agertu zen erreportai bat, Eibarko mapamundia izenekoa, bertan irakur dezakezue euskaraz zerbait gehiago.
EGUNERAKETA: Tagzania eleanitza da orain, Ingeleraz gain, Euskara, Gaztelera eta Polonieraz aurki daitezke eta dirudienez beste hizkuntzetara itzultzeko esperantza dute.
EGUNERAKETA: Bilaketak egiteko aukera ematen dute. Eta GoogleGroups delakoan taldea sortu dute: http://groups.google.com/group/tagzania
Nork: Bekarixua.2006/02/14 10:22:20.437 GMT+1
Etiketak:
geo
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/02/03 08:54:52.437 GMT+1
POP3/IMAP email kontuak web baten

Web horri honek edozein tokitan zeure emaila ikusteko aukera ematen du. Dohaneko zerbitzuaz gozateko zeure email kontua eta pasahitza besterik ez duzu sartu behar. Gainera 1000 megabyte ematen ditu emailak gorde ahal izateko. Nire emailarekin frogatu dut eta inolako arazorik ez dut izan, hala ere izan daiteke denekin erabilgarria ez izatea.
VodafoneMail eta Yahoorekin egin dut proba eta badabil.
Nork: Bekarixua.2006/02/03 08:54:52.437 GMT+1
Etiketak:
emaila
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/02/02 12:04:45.141 GMT+1
"Bookmark"-ak -"Favoritos"- web bidez

Agian ez duzue asko erabiliko "Bookmark" delakoak baino interneten informazio bila ibiliz gero oso erabilgarriak gerta daitezke. Bookmark-ak orrialde bat markatzeko balio dute (bai liburu bai internetean ere), del.icio.us-ek ematen duen aukera da norberaren bookmark hauek edozein tokitik ikusi ahal izatea, beste edonorekin konpartitzea... Dohaneko zerbitzua da hala ere erregistratu barik ezin daitezke bookmark-ik gehitu datu base honi.
Nork: Bekarixua.2006/02/02 12:04:45.141 GMT+1
Etiketak:
bookmarks
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/02/01 09:27:21.019 GMT+1
Dohaneko web aplikazioen zerrenda (pixkanaka betetzen)
Nork: Bekarixua.2006/02/01 09:27:21.019 GMT+1
Etiketak:
web2_0
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/01/31 20:25:30.812 GMT+1
Kaixo
espero dut norbaitentzat erabilgarria gerta dadin blog hau...
Pixkanaka pixkanaka joango naiz betetzen. Ondo ibili!!
Nork: Bekarixua.2006/01/31 20:25:30.812 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)