ASP oinarrizko gida

No profile photo programatzen | 2006-12-11 13:06

Egilea: Gorka Alustiza

ASP “Active Server Pages”-en siglak dira, Microsoften “Internet Information Server”-en osagai gisa komertzializatu den zerbitzariaren aldeko teknologia bat, web orrien garapenera zuzendutakoa. ASP teknologiaren hizkuntza, VBScript gidoi lenguaia, Visual Basic-en eratorria da eta oinarrizko funtzioak antzekoak dira bietan. Beste teknologia baten, PHPren, aurkari zuzena da.

ASP lenguaiak kodigo exekutagarria HTML-arekin nahastea ahalbidetzen du. Erabiltzaile batek (edozein nabigatzailek)  orri baten eskaera egitean aloxatuta duen zerbitzariari, berauk ASP kodigoa exekutatuko du, HTML kodigoarekin bat eginez eta emaitza erabiltzaileari itzuliko dio. Azken honek HTML “purua” jasoko du soilik, eta ezin izango du jakin zein kodigo den berez HTML eta zein zerbitzarian ASP exekutatu ondoren sortu dena.

Gure orria Interneteko zerbitzari batera igo beharrean gure ordenagailuan modu lokalean kudeatu nahi badugu, zerbitzari bat sortu behar dugu gure PCan ASP kodigo prozesatu ahal izateko, honetarako “Personal Web Server” edo “Internet Information Server” erabil ditzakegularik.

 

OINARRIZKO LENGUAIA

ASP kodigoa HTMLan txertatu ahal izateko, instrukzioak “<%” eta “%>” giltzen hartean egon beharra dute eta orriak “.asp” luzapena eduki behar du. Txertatu ondorengo kodigoa edozein HTMLz egindako orritan:

 

            <%

            Response.write(“Kaixo!”);

            %>

 

Zerbitzariak behar bezala prozesatu ondoren, nabigatzaileak honakoa jasoko  du soilik:

 

            Kaixo!

 

Lehen aipatu den bezala, zerbitzariak ASP kodigoa exekutatu du eta HTML “purua” itzuli du. Ikusi lenguaiaren sintaxia hobeto ondorengo adibidean:

 

            <%

            a = 12

            b = 4

            emaitza = a + b

            response.write(a & ” eta “ & b & “ren arteko batura “ & emaitza & “ da.”)

            ‘Programa honek 12 + 4 kalkulatzen du

            %>

 

Kodigo honetan “a” eta “b” aldagaiei 12 eta 4 balioak eman zaizkie, eta “emaitza”-ri bien baturaren balioa eman zaio. Ondoren, “response.write” komandoarekin textu bat agertuarazi dugu pantallan, textu estatikoa eta aldagaien balioa katiatuz, “&” sinboloa erabiliz. Kakots “’” sinboloaren ondoren doan textua komentario bat da, programa ezertarako eragingo ez duelarik.

 

ASPn aldagaien deklarazioa ez da nahiataezkoa, orriaren hasieran “Option Explicit” hitz gakoa jartzen ez badugu behintzat, kasu honetan aldagaien deklarazio eza erroretzat joko bait litzateke. Honetarako “Dim” hitza erabili behar da.

 

<%

Option Explicit

Dim aldagai

Aldagai=5

Response.write(aldagai)

‘Aldagaiaren balioa erakusten da

%>

 

Ikusten denez, aldagaiaren tipoak  (zenbakia osoa, hamartarra, textua…) ez du axola, ASPk  berak definitzen ditu. Aipamen berezia merezi duten aldagaiak “array” edota bektoreak dira. Elementu ugari aldi berean gorde ditzazkeen aldagai bereziak dira:

 

            <%

            lagunKop=  3

            lagunak(lagunKop)

            lagunak(0) = “Iker”

            lagunak(1) = “Maider”

            lagunak(2) = “Leire”

            lagunak(3) = “Aitor”

 

            response.write(lagunak(1))

            %>

 

Honakoa itzuliko duelarik:

 

            Maider

 

“lagunak” bektorea “lagunKop”-en balioaren adina elementu (hau da, 3) eduki ditzan definitu dugu. Gero, arrayeko “kaxoi” bakoitzari balio jakin bat eman diogu. Elementu bakoitza lortzeko, arrayaren izena eta elementuaren posizio adierazten duen zenbakia parentesi hartean jarri behar da. Ondorengo eran ere defini genezake array bat:

 

            Lagunak = array(“iker” , “Maider” , “Leire”, “Aitor”)


OPERATZAILEAK

            Operatzaileak eragiketa matematiko zein logikoak (konparaziokoak) egiteko erabiltzen diren sinbolo bereziak dira. Ondoren, ASPko erabilienak:

 

+ Batuketa
5 + 4 = 9
- Kenketa 5 – 4 = 1
* Biderketa 3 * 3 = 9
/ Zatiketa 10 / 2 = 5
% Ondarra 10 % 3 = 1
++ Bat gehitu
$ald++
-- Bat kendu
$ald--
==
"true" itzultzen du baldintza betetzen bada
2 == 2 (Egia)
!=
"true" itzultzen du baldintza ez bada betetzen
2 != 2 (Gezurra)
< "true" zenbaki bat bestea baino txikiagoa bada
2 < 5 (Egia)
> "true" zenbaki bat bestea baino handiagoa bada
6 > 4 (Egia)
<= "true" zenbaki bat bestea baino txikiagoa edo berdin bada 2 <= 2 (Egia)
>= "true" zenbaki bat bestea baino txikiagoa edo berdin bada 2 >= 2 (Egia)

BALDINTZAK

Baldintzak, sententzia baten “egitasunaren” arabera, akzio jakin batzu egiten uzten duten egiturak dira. Erabilienak, beste hizkuntzetan bezala, ‘’if … else’’ eta “select…case” dira. Erabiltzeko era honako da, lehenik “if” hitz gakoa, ondoren aztertu beharreko baldintza, gero “then” eta azkenik baldintza bete ezgero exekutatu beharreko kodigoa. Bloke hau ixteko “End if” hitz gakoa erabili behar da.

 

            <%

            a = 3

            if a = 3 then

                        response.write(“Aldagaiaren balioa 3 da”)

            end if

            %>

 

“Else” altenatibarekin, adierazitako balintza betetzen ez bada beste kodigo bat exekutatu dezakegu:

 

            <%

            a = 3

            if a = 3 then

                        response.write(“Aldagaiaren balioa 3 da”)

            else

                        response.write(“Aldagaiaren balioa ez da 3”)

            end if

            %>

 

Adierazi diogun baldintza betetzen bada (a = 3) “Aldagaiaren balioa 3 da” textua idatziko du eta ez bada betetzen, bestea. Baldintzan berdinketa “=” bat erabili beharrean beste operaratzaile bat erabili dezakegu: handiagoa “>”, txikiago “<”, ezberdin “!=” edota gorago aipatu ditugun edozein.

Select…case” baldintzak berriz programari bi bide (“egia-gezurra”) baino gehiago eskaintzen dizkio exekutatzeko, adierazitako sententziak hartzen duen balioaren arabera. “Select case” hitz gakoarekin irekitzen da blokea, ondoren parentesi hartean aztertu nahi den aldagaia jarri eta gero, aldagaiak har ditzakeen balio bakoitzarentzat “Case” hitza, kasu horretako balioa eta bete nahi diren aginduak, azkenenan “end select”-ekin blokea itxiz:

 

            <%

            select case (aldagai)

                        case 1:

                                   …

                        case 2:

                                  

                        case 3:

                                   …

            End select    

            %>

 

BUKLEAK

Bukle bat, baldintza jakin bat bete arte akzio bat etengabe exekutatzen duen instrukzio bat da. Bi bukle mota daude, ‘’for’’ eta ‘’while’’.

 

            <%

            for i = 1 to 5

                        response.write(“Hau “ & i & “garren aldia da 5etitk”)

            next

            %>


Era honetan, buklea 5 aldiz errepikatuko da (1etik 5era), “i” aldagaia inkrementatzen doan einean (i=1, 2, 3, 4, 5). Balio aldaketa kontrola dezakegu “step” hitz gakoarekin:

 

            <%

            for i = 1 to 10 step 2

                        response.write(“Hau binaka errepikatzen da”)

            next

            %>

 

Horrela, bukle hau ere 5 aldiz errepikatuko da (i=2, 4, 6, 8, 10). “i”ren hasierako eta bukaerako balioak ere aldatzea daude.

Beste bukle mota bat “while…wend” da, baldintza bat betetzen den bitartean exekutatuko dena:


            <%

            i = 0

            while i<10

                        response.write(“i = “ & i)

                        i = i + 1

            wend

            %>


Utzi iruzkina: