PROTOTYPE

Prestaketa lanak

No profile photo PROTOTYPE | 2010-11-07 09:39

Gaur (Azaroak 6) arazoak erabakitzen egon gara baina oraindik ez dugu bukatu. Gero esan dugu guk ezagutzen dugun elbarritu batekin hitz egin behar dugula. Baita ere bakoitzak lan bat egin behar du honen inguruan.Jon: Arrasateko mankomunitatearekin berba egin. Asier:  Elbarrituen elkarteak topatu. Xabi: Peridikoei esan ferian saldu behar dugula eta barrerak eskatu. Ander: Feriako postuko kartelak egin. Eta bukatzeko gatzagako feriari buruz berba egin dugu eta postua jarriko dugu.


hobekuntza lanak

No profile photo PROTOTYPE | 2010-11-04 17:33

Azaroak 3-ko bileran, sapatuan eduki genuen bilerari bruz hitz egin dugu, zer gauzak obetu behar dugun eta gauza gehiagotaz.Gero robotaren inguruan taldeak egin genuen edo banatu egin ginen batzuk robotaren proba berriak programatzen eta besteak robotaren esku berriak edo gauza berriak montatzen.Azkenik azokaren postuari buruz hitz egin genuen.


Gurasoen Aurkezpena

No profile photo PROTOTYPE | 2010-10-30 15:49

Zapatuan gurasoendako aurkezpena egin genuen, guraso guztiak etorri ziren eta herriko eta udaletxeko jendea ere( Imanol, Ainara eta Ane, Enrike eta Itziar, Eneka, Edu, Ana, Txema eta Idoia eta Itsaso eta Jabi). Euxebio, alkateak, ezin izan zuen etorri baina bere ordez Ainara etorri zen. Aurkezpena 6retan zen baina gu, 4retan geratu ginen dena prestatzeko: Powerpointak, lan banaketak, ordena, errobotaren demoztrazioa ondo aseguratu eta entsaio orokor bat. 6retan jendea etortzen hasi zen. Aurkezpenaren lehenengo zatia portalean egin genuen, powerpointez proiektua zeri buruz zijoan azaldu...


Urriaren 29-an Innobasquen izan zen formakuntza saioan egon ginen.Han robotarekin, mahaiarekin, programarekin genituen arazo guztiak konpondu genituen eta 2 ordu han izan ondoren etxera itzuli ginen..


2010/10/27-ko akta

No profile photo PROTOTYPE | 2010-10-28 15:01

Gaur larunbateko powerpoint batzuk nola hobetu aztertu dugu eta titulu orokor bat jarri nahi genioke. Ordena hau da: - agurra - zer da FLL - proiektu zientifikoa - lan dinamika eta historia - blogak - errobota. Larunbatean gurasoen bileran power point denak eta robotaren mugimendu denak erakutsiko ditugu.  


Arratsaldeko 6:00 ziren eta lehenengo Imnovasque-ra joan ginen. Geroago beste bi talde iritsi ziren. Irakaslea etorri ondoren Teknaliara joan ginen, han beraien ideia batzuk esan ziguten eta batzuk oso onak zirela konturatu ginen: h2o-ko auto bat, telefono inteligente bat...Beranduago Gaikerrera joan ginen eta han zelulak eta abarrak erakutsi zizguten. Lan postu batzuk ere ikusi genituen.


Urriak 23 ko akta

No profile photo PROTOTYPE | 2010-10-23 19:49

Hasieran lehengo eguneko presentazioa prestatu dugu gurasoentzat Xabik fll zer den esan du, Anderrek projektu zientifikoa zer den esango du, Jonek projektu teknikoa azalduko du eta Asierrek blogak, youtubeko bideoak eta abar kontatuko du. Ondoren entrenatzaile batek esan du hurrengo egunean bilera dagoela Zamudion. Gero lanak banatu ditugu azokarako eta amaitzeko robota programatu eta bi proba lortu ditugu.


Gaur Arizmendi ikerlan taldearekin euki dugu bilera San Biator eskolan. Taldeko lau taldekide bakarrik ezagutu ditugu baina hamar dira, beraien entrenatzailea BeƱat da. Oso jatorrak dira. Esperientzia polita.


Robota programatzen

No profile photo PROTOTYPE | 2010-10-16 19:42

Gaur ikerlaneko bat etorri da eta robota programatzen erakutsi digu proba bat egin dugu eta ondo irten zaigu! gero kamiseta diseinuak erabakitzen egon gara eta power point guztiak ikusi ditugu eta bukatzeko robota montazten bukatu dugu.


urriak 13-ko akta

No profile photo PROTOTYPE | 2010-10-16 10:32

gaur falta zaigun proba nola egin genuen hitz egin dugu. Robotarekin hasi gara eta kamisetarekin jarraitu dugu. Horrez gain urrengo bilerara ikerlaneko bat dator eta horri buruz hitz egin dugu.