2008/05/06 23:54:22.145 GMT+2
Zuregatik Iosu!
Nork: pungis.2008/05/06 23:54:22.145 GMT+2
Etiketak:
huhezi
arruabarrena
iosu
iko3
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/17 19:53:49.919 GMT+2
"Oroitzapen doinuak"
San Pedro parrokia entzulez bete-bete egin eta Oroitzapen Doinuak DVD-aren eta CD-aren aurkezpena arrakastatsua izan zen. San Pedro Txiki, Txikienak eta Gurasoen emanaldiak hasiera distiiratsua, era berean sentibera eman zien San Telmo jaiei. 18. urtez, Geni Dovalek eta Pili Aizpuruak zuzendutako haur eta gaztetxo abesbatzak punta-puntako egitaraua osatu zuten. Abeslariek behar bezalako erantzuna eman zuten eta herriko altxor dugun abesbatza entzunez San Pedro parrokira hurbildutakoek gozatu egin zuten.
Emanaldia San Pedro Txikik eta
Guraso Taldeak abestutako lau pieza ederrekin hasi zen. Laurak organoan
M.Teresa Ibarrak lagunduta. G.Aulestiaren Guztiz Ederra-ren doinuek entzule bat baino gehiagoren malkoak eragin zituen. Giro sentikor horretan Mozarten Ave Verum-ak ezin haustura ekarri; mailari eutsi eta gazte hauek borobildu egin zuten interpretazioa. Lekukoa Franck-en Panis Angelicus-ek
hartu zuen. Pieza honetan Nagore Etxabek bateria jo zuen, abestiaren
bertsioa modernizatuz baina ez horregatik kalitatea galduaz. Eta lehen
zatiari amaiera emateko Verdiren Nabucco lehen aldiz euskeraz
entzun zen. Ahaleginean Juanito Dorronsorok zerikusia izan du, eta
ataundar-zumaiarrak prestatutako oinarrian San Pedro Txiki eta Guraso
Taldeak era paregabean abestu. Estreinaldia zen eta benetan, harro egon
daitezke abesbatzako kide guztiak emaitza gaindiezina izan baitzen.
Kontzertuaren
bigarren zatian San Pedro Txikienak abesbatzako haurtxoek abestia jolas
bihurtu edo jolasa abesteko erabiliz hiru kantu arin, bixi eta
dibertigarri eskeini zituzten parrokian zeudenen gozamenerako.
Hasierako malkoak irribar bilakatu ziren une honetan. Abesti hauetan
abeslariek txistuan Aitor Olaziregiren eta beste intrumentoetan
Josefina Azpeitiaren akademiako kideen lagutnza izan zuten.
San
Pedro Txikiren txanda etorri zen ondoren, beste hiru kanturekin.
Hirugarrenean mahonezko trajeari, betaurreko beltzak jarri eta Swing low, sweet chariot
abesti espirituala borobilduz. Ordurako San Pedro Txiki eta Txikienak
abesbatzak entzuleak erabat bereganatuta zituen, horrelakoetan zaila
bada ere guztien arreta irabaziz. Garbi zegoen jendea gustora ari zela
entzuten.
Bukatzeko Guraso taldearen laguntzarekin eta egun batean Koro honetako kide izan direnen esku hartzearekin Gaviotas habanera entzuteko parada izan genuen. Habanera batek eskatzen duen erritmoan goia jo zuen emanaldiak, Aita Donostiaren Jeiki,jeiki etxekuak parrokian ziren guztien bihotzak "jeiki-araziz".
Horrela
emanaldiaren amaierara helduta, San Pedro Txiki abesbatzak Juanito
Dorronsorori, Juan Karlos Irizarri eta honen emaztea den Itziar
Aizpuruari oroigarria eman zien heuren laguntza eskertzeko.
Eta nola ez ohiturari eutsiz San Telmo martxa eta Agur Jaunak
bertaratutako guztien artean abestuz amaitu zen arratsalde handi bat.
Ordubete eskaseko iraupena izan zuen kontzertuak, askorentzat gutxitxo benetan korokoek eskeinitakoa ederra izan baitzen. Kontzertu bat arrakastatsua izan denaren adierazgarria izaten da, jendea gogoz gelditzen bada; hau da edertasuna, hauek dira ahotsak, harrobia ederki landuta dago, zenbat lan hona heltzeko... Horrelakoak entzun genituen bukaeran eta ez dugu uste inork gehiegizko ezer adierazi zuenik.
DVDa eta CDa salgai
Honen guztiaren ondoren esan daiteke Alaitz Osak, Idurre Lazkanoren laguntzarekin egindako DVDak, eta Cdak harrera oso ona izan zuela eta salmenta bizi-bizi hasi dela. 19 euroren truke nahi duenarentzat eskuragarri daude salmenta toki ezberdinetan: Arkupe okindegian, Pinturas Rubion, Coro Prieto edergintzan, Arruti gazte arropa dendan eta Turismo bulegoan.
San pedro Txiki abesbatzako edozein kideri
esatea ere nahikoa da gaia bideratzeko. Urte gogorra izan da, lan asko
egin behar izan da baina emaitza ikusita merezi zuelakoan gaude.
Zumaiako udaletxeak ere hala pentsatuko duelakoan gaude, euren laguntza
ere behar beharrezkoa izan baita; horrelako egitasmo bat burutzea
udaletxearen laguntzarik gabe ezinezkoa da.
San Telmoak San
Pedro Txikik dotore asko hasi zituen, baina San Pedro Txiki ez da
amaitu hurrengo emanaldirako jada lanean dira.San Telmoetako emanaldia,
DVD-a eta CD-a hain ondo aterata indarberritu eta beste marroi baten sartzekoak dira.
Testua irakurri ostean, web orrialdean dagoen erantzunen atalean, bideo honekin topo egin dut. Benetan kontzertu zoragarri batetaz gozatu nahi duenak ikus dezala bideoa!
Nork: pungis.2008/04/17 19:53:49.919 GMT+2
Etiketak:
txiki
pedro
san
abesbatza
oroitzapen
doinuak
zumaia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/17 19:38:17.950 GMT+2
ZERUTIK INFERNURANZKO BIDAIA
Gure gizarte aurrerakoi honetan, dena ez da arrosa kolorekoa. Hainbat gauza dira, kolore argia iluntzen dutenak. Nik, hauetako batetaz hitz egin nahiko nuke: drogaren kontsumoaz hain zuzen ere. Ez dio axola kontsumitzailea arraza zurikoa, beltzekoa, heldua, gaztea… izatea, jende asko dago droga kontsumitzen duena, euren bizitza arrisku larrian ipiniz.
Droga, aspaldidanik dago gure kulturan ezarrita, oraindela urte asko, medikuntzan erabiltzen hasi zirenetik, baina medikuntzan oso baliagarria izatetik, gizakiarentzat arazo oso larria izatera heldu zen. Pertsona asko, drogek sortzen duten menpekotasun larrian erori baitziren.
Horregatik, batez ere, drogen inguruko hiru alderdi berezi aztertuko ditugu: Lehenengoa, pertsonak drogak kontsumitzeko dituen arrazoiak izango dira; bigarrena aldiz drogen kontsumoak epe motzean edota epe luzean dituen ondorioak aztertzea izango da; eta azkenik, drogen mundutik irteteko edota drogen arazoa konpontzeko zein irtenbide edo konponbide dauden ikusiko ditugu.
Gehien bat pertsona gazteak dira kontsumitzen dutenak. Larunbat gau batean ondo pasatzera irten, eta betiko “kalimotxoekin” gutxi izanda, zerbait gehiagoren bila, droga probatu eta kateaturik geratzen dira. Hau izaten da normalean, substantziak probatzeko edukitzen den irrika pizten duen arrazoietako bat. Bestalde, hainbat jende dago, drogak eskura ez daudela pentsatzen dutenak, edota beraien inguruan drogazalerik ez dagoela usten dutenak, baina hori ez da egia. Drogak edonon eta edonoiz aurki ditzakegun garai batean bizi gara, ez daukagu oso urrutira joan beharrik kontsumitu ahal izateko.
Edozein substantzia kontsumitzean, hasiera batetan oso sentsazio onak sortzen ditu zure barnean: ondo pasatzen hari zara; lotsa erabat galtzen duzu; etzera nekatuta sentitze;, parrandan segitzeko ikaragarrizko gogoa duzu, baina arazoak geroago hasten dira.
Behin probatu duzunean, gustatzen bazaizu, berriro probatzen duzu eta horrela jarraitzen duzu, probatzen, azkenean adikzio hutsa bihurtu arte, honek dakartzan eragozpenak atzetik jarraitzen dizutelarik: Osasuna erabat hondatzen dizute, askotan gainera, depresioen moduko buruko gaixotasunak izatera hel zaitezke; umorea erabat aldatzen zaizu, oso pertsona bortitza izatera iritsi arte; drogak garestiak direnez, dirua lortzeko edozer egiteko gai bihurtzen zara.
Orokorrean drogen kontsumoak, ondorio oso larriak ditu, bai norberaren buruari egiten dion kalteari begiratzen badiogu edota zure inguruko jendeak, norbera horrela ikusita, pasatzen duen sufrimendua ikusita.
Gainera, gaur egun, geroz eta lehenago hasten dira gazteak drogak kontsumitzen. 14-16 urte bitartean dago batezbestekoa. Hau oso kezkagarria da. Garai batean, batezbestekoa 20 urtetik gora zegoen, eta ikaragarrizko adizioa sortu zen, batez ere 1980ko hamarkadan. Orduan: nolako adizioa sortuko da gaur egun? Edo hobekiago esanda, nolako adizioa sortu du jada?
Hala ere, komentatu beharra dago, gaur egun, drogen menpekotasuna duten pertsonak sendatu ahal izateko dauden laguntzak ez direla oraindela urte batzuk bezalakoak. Hor daude “Proyecto hombre” moduko elkarteak, edota zentro espezializatuak horrelako laguntzak jasotzeko. Gainera, olako zentroetan, ez dago zertan bertan internu geratu beharrik, badirelako urte batzuk, eguneko zentroak ere ireki dituztela, gaua norberak bere etxean igaro dezan.
Hauetako zentro ezberdinak egonak dira hainbat pertsona ospetsu, euren artean Maradona futbolari famatua. Ala ere, ospetsu asko daude, oraindik ere, euren arazoaz jabetu ez direnak, edota jabetu nahi ez dutenak, eta ez direla hauetako zentro edota proiektuetako edonon sartu. Eta, nik diot, egunero komunikabideetan, kateaturik dagoen jendea ikusten badugu, zer egingo ete du, inork kontrolatzen ez duen 16 urteko mutiko batek?.
Hona hemen Drogek duten eragina islatzen duen bideo bat.
Nork: pungis.2008/04/17 19:38:17.950 GMT+2
Etiketak:
drogak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/17 19:32:41.769 GMT+2
AHT: Zer dakigu?
AHT ez da ohiko trena. Trenaren itxura osoa du, baina hegazkinaren parekoa da distantziei, geldialdiei eta energia gastuei dagokionez. Izan ere, AHT, lurretik doan hegazkina dela esan dezakegu. Gainera, urrun dagoena gerturatu ordez, gertu dagona urrunduko du. Azkarrago burutuko dute, noski, Madrildik Parisako bidea, baina bidean zeharkatutako herriak eta eskualdeak txikitu eta beren bizi-modua eta bizi-kalitate larriki kaltetuko ditu, AHT-ak ez baitu aldiriko garraiorako balio. Hirietan bakarrik geldituko da eta, ondorioz, ez ditu eskualde barruko joan-etorriak (eguneroko tren erabiltzaileen %97) ahalbidetuko.
Abiadura handiko trenak inoiz ikusitako azpiegitura handiena eta garestiena da. Bere aurrekontua 6.000 milioi euro ingurukoa da, hots, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailaren 33 urterako aurrekontua. Noski, guztiok ordainduko dugu baina, aurreikusitako ibilbideak eta salneurriak aintzat harturik, gutxi batzuek erabili ahal izango dute. Aitzitik, diru kopuru horrekin, populazio osoarentzako kalitatezko garraio publikoa finantzatu eta beste behar sozial askori erantzun lekieke.
Bestalde, konponezinezko kaltea egingo dio Ama Lurrari. Barrera efektua, zarata ikaragarria (trenbidetik 250 metro-arteko tartean osasunarentzako kaltegarria), paisaiari eraso bortitza, lurren okupazioa, energia kontsumoaren biderkatzea (tren arruntak baino 6 bider gehiago kontsumitzen du), eta, garrantzitsuena, balio natural handiko ekosistemak guztiz kaltetuko dituela.
Gainera, AHT-k ez ditu egungo garraio arazo larriak konponduko. Gure errepideetatik 1.000 kamioi baino gehiago kenduko dituela esaten digute. Ez digute esaten, ordea, 11.000-tik gora direla egunero-egunero errepideetan dabiltzan kamioiak eta kopuru hori 16.000-ra helduko dela hiru urte barru.
Hau guztia gutxi bada, AHT-ren egitasmoa batere informazio gardentasunik gabe eta udalerrien zein herritarren interes, nahi eta borondatea aintzat hartu gabe jorratzen ari dira. gehiengo sozial eta sindikalak AHT gelditzeko eskatu du behin baino gehiagotan, baina administrazio ezberdinak entzungor egiten ari zaizkio.
Arrazoi guztiak ditugu: AHT gelditu!
Nork: pungis.2008/04/17 19:32:41.769 GMT+2
Etiketak:
abiadura
gelditu
trena
aht
handiko
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
2008/04/17 19:27:17.462 GMT+2
Antton Garikano hizkuntzalariari elkarrizketa
“LEHEN, HASIERAN,
BESTE ILUSIO BAT ZEGOEN AGINTARIENGAN; ORAIN, BERRIZ, ERABAKIAK ERABAT
POLITIKOAK DIRA”
Antton
Garikano Tolosan jaio zen 1967. urtean. Ikasketaz hizkuntzalaria da. Euskal
filologia ikasten hasi bazen ere Donostian, Ingeles filologia egiten bukatu
zuen Bilbon. Izan ere, karreran irakurri behar zituen liburuak jadanik
irakurriak zituela ohartu zen. Ikasketak amaitu eta berehala, itzulpengintzan
murgildu zen. Horrela, 2004. urtean Euskadi Saria irabazi zuen Bederatzietatik bederatzietara obraren
itzulpenarekin. Egun, Zumaiako institutuan ingeleseko irakaslea da, eta, aldi
berean, itzulpengintzan jarraitzen du Iñaki Zubizarreta itzultzailearen
agindupean.
Nondik datorkizu
hizkuntzekiko zaletasun hori?
Niri beti gustatu izan zait
irakurtzea. Orduan, behin euskarazkoak eta erdarazkoak irakurri eta gero,
kuriositatea geratzen zitzaidan benetan originalak nolakoak izango ziren
jakiteko. Gainera, nire inguruan aukera nuenez liburuak bertsio originaletan
lortzeko, hortik sortu zitzaidan hizkuntzekiko zaletasun hori. Horri esker, eta
hainbat udaretan atzerrira egindako bidaiei esker, hainbat hizkuntza
menperatzea lortu dut. Besteak beste, alemaniera, errusiera eta ingelera.
Zein genero duzu
gustukoen itzultzeko?
Gustatu poesia. Gainera, dezente
daukat jada itzulita, baina argitaratzea ez da erraza. Izan ere, itzuli beharrekoa
salmenten araberakoa izaten da. Hori dela eta,
argitaletxeek beti egiten dute apustua nobelaren alde, beti ere aukera
gehiago duelako. Filmekin antzeko
zerbait gertatzen da: etekin ekonomikoari gehiegi begiratzen zaio. Gero,
politika mailan batez ere, emaitza horiei begiratzen zaie, irizpide ekonomikoen
aldekoegia baita. Orduan, irizpide guztien gainetik ekonomikoak daudela uste
dut, eta horregatik dagoela egoera honetan Euskal Telebistaren programazioa.
Zein egoeratan?
Adibidez,
umeei oso zuzenduta dago marrazki bizidunen bidez. Baina haurrak hasten doazen
heinean, hazkuntza eten egiten da. Hau da, beraientzako programazioa eten
egiten da. Filmak ere, egun, astean behin bakarrik emititzen dira euskaraz, eta
askotan hori ere ez.
ETBren
kasuan, momentu bat iristen da non etena egiten duen: hau aspalditik gertatu
da. Itzulpengintzan ere nabari da. Jendea lan hori usten ari da, horregatik,
lanaren maila kaskartzeko arriskua dago. Lan gutxi dago, gainera soldata
urriarekin, eta ez da hain errekonozitua. Dena gurpil bat da.
Itzulpengintzatik
bakarrik bizi al daiteke?
Larri. Jendearekin kontaktuak eta
eskaintzak badituzu, agian bai. Baina boladak izaten dira. Esate baterako,
euskal telebistarekin orain lan gutxi dago. Hala eta guztiz ere, egun oso gutxi
dira hortik bakarrik bizi daitezkeenak. Esate baterako, lehengo urtean greba
egin mundu honetako baldintzak hobetzeko
asmoarekin.
80ko hamarkadatik hona,
itzultzen diren lanen zifrak asko jaitsi dira. Zergatik uste duzu izan dela
beherakada hau?
Lehen, hasieran, beste ilusio bat
zegoen agintariengan; orain, berriz, erabakiak erabat politikoak direla uste
dut. Gaur, adibidez, apustu handia dago kalitatezko dokumentalen alde. Filmak
ETB-2ra pasatu dira. Horrela, bi esparru sortu dituzte: bata umeena da, eta
bestea, berriz, hurrengo pausoa bezala. Orduan, programazioa osatuta balego
bezala eskaintzen digute.
Gutxi gorabehera zenbat
denbora igarotzen da liburu bat itzultzen?
Berrehun orriko nobela bat,
adibidez, egunean bost edo sei ordu sartuta, urte bete gutxi gorabehera. Gero,
bakoitzaren izaerak eragina du. Ez bazara gustura geratzen, behin eta berriz
irakurtzen duzu. Gainera askotan idazle horrek idatzitako beste liburuak
irakurri behar dira, bere giroan eta testuinguruan sartzeko.
Orduan, informatzeak
denbora asko kentzen al du itzulpengintzan?
Baita ere. Hala ere, internet
sekulako aldaketa izan da. Lehen milaka informazio-iturri erabili behar ziren
eta orain dena pantaila batean dago. Alde horretatik aurrerakada handia izan
da. Gero, baliabide informatikoak ere bai, zuzentzaileak, besteak beste.
Kazetaritzan testu bat
idaztean berrirakurtzea dator eta, gero, zuzenketa. Kazetari bat ez omen da
sekula gustura geratzen bere lanarekin, beti topatzen omen du zer hobetu.
Itzulpengintzan ere berdin gertatzen al da?
Bai, baina epe baten barruan egin
behar da lan, eta haurra bederatzigarren hilabetean jaiotzen den bezala,
itzultzaileak egun bat du lana entregatzeko. Batzutan, agian, ez da gustura
geratuko, eta denbora bat igaro ostean, berriro ekingo dio lan horri eta beste
era batean egitea bururatuko zaio. Baina momentu bat iristen da non “nahikoa
da” esan eta aurrera egin behar duen.
Orain dela bi urte
Euskadi Saria jaso zenuen. Horrelako sariak lortzeak motibatzen al du aurrera
egiteko?
Motibazioa momentukoa dela esango
nuke nik, baina gero aurrera egin beharra dago. Ni oroitzen naiz, arratsaldeko
laurak eta hamar zirela telefonoz hots egin zidatenean saria irabazi nuela
esateko, eta laurak eta laurdenetan beste gela batean egon behar nuen
ikasleekin; alegia, momentuan poza bai, baina gero eguneroko errealitateak
esaten dizu aurrera egin behar dela lanarekin. Momentuko eten bat da, poz hori
ematen dizu, baina hortik aurrera ezer gutxi. Bizpahiru eguneko txoro aldi bat
bezalakoa da eta horretan geratzen da dena.
Euskarak, euskalki asko
edukita, toki askotan ezberdin hitz egiten da. Askori, ondorioz, euskara batua
arrotza egiten zaie. Gazteleraz, berriz, ez dago horrenbesteko diferentziarik.
Zer deritzozu?
Nire irudipena da belaunaldi berriak
ohitzen ari direla. Gure gurasoak ez, oraindik gordina egiten zaie euskara
batua. Baina nik uste, eskola mailan ere berdindu egin denez erakusten den
euskara, jende gaztea gero eta ohituago dagoela euskara mota horretara.
Euskarazko egunkari eta aldizkariak
irakurtzen dituen gazteak ere euskara batuan irakurtzen ditu. Uste dut ohitura
sortzen ari dela. Filmak euskaraz ikustearen ohitura sortu daitekeen bezala,
gizarteari ohitura sortu zaio Berria egunkaria, Argia astekaria… irakurtzekoa.
Nork: pungis.2008/04/17 19:27:17.462 GMT+2
Etiketak:
antton
hizkuntzalaria
garikano
elkarrizketa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/03 15:10:26.640 GMT+2
Ekonomia solidarioa
2008ko martxoaren 6 eta 7an, ekonomia solidarioa, autogestioa eta kooperatibismoari buruzko jardunaldiak egin ziren HUHEZI fakultatean. Bertan izan ziren hizlari moduan:
- Marie Bouchard: Ekonomia sozialeko Kanadako ikerketa-katedraren titularra
- Jose Luis Coraggio: Argentinako Universidad Nacional de General Sarmientoko Ekonomia Sozialeko MJaisutzako zuzendari akademikoa eta Instituto del Conurbanoko irakasle eta ikertzaile titularra.
- José Gomez: Emaùs Bilbao S. Coop.en zuzendaria.
- Natalia Quiroga: Kolonbiako Universidad Nacional-eko ekonomialaria
- Luis Razeto: Solidaritaearen ekonomiako irakalsea da, ekonomia solidarioaren alorreko ikertzailea eta Txileko Universidad Bolivarianako Zuzendaritza Batzordeko presidenteordea.
- Paul Singer: Sao pauloko unibertsitateko irakasle titularra.
- Adrian Zelaia: Mondragòn Corporaciòn Cooperativako (MCC) idazkari nagusia.
- Jon Sarasua: HUHEZIko irakaslea
- Eneritz Pagalday: HUHEZIko irakaslea
- Leire Uriarte: HUHEZIko irakaslea
Hona hemen hitzaldiko argazkitxo batzuk
Nork: pungis.2008/04/03 15:10:26.640 GMT+2
Etiketak:
huhezi
solidarioa
ekonomia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/03 14:27:22.504 GMT+2
google calendar erabiltzen
Nork: pungis.2008/04/03 14:27:22.504 GMT+2
Etiketak:
calendar
google
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/02 21:23:52.313 GMT+2
Aste santuko oporrak
Aste Santuko opor egunak, Zumaian bertan eman ditut, egun pasak egin, lagunekin egon, parrandaren bat ere bai tartean... oso gustora. Bigarren astean, aldiz, lau lagun Riojako Castañares-era joan giñen lau egun igarotzera! lagun batek bertan etxe bizitza du eta hori aprobetxatuz Valdezcaray-ra joan giñen eskiatzera! elurra franko! eta gu eskaitzeko irrikitan! Benetan oso ondo igaro genuen!
Ostiralean itzuli ginen bertatik, eta gero asteburuan herriko festak, SAN TELMOak! beraz, ikusten duzuenez, Aste Santuko oporrak probetxuzkoak izan dira niretzat!
Hona hemen, Zumaiatik Casares-erako bidea markaturik, eta baita San Telmoetako argazki bat ere!
zumaiatik Castañaresea map http://www.flickr.com/photos/alaitzosa/2383602954/
Nork: pungis.2008/04/02 21:23:52.313 GMT+2
Etiketak:
castañares
rioja
santua
oporrak
aste
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/13 14:51:08.351 GMT+1
5 blog esanguratsu
http://blog.ikasi.eu/txontxongi
Telebistan irteten diren saioen ingurukoa da. Bideoak, argazkiak, komentarioak... agertzen dira bertan. Beraien bloga esaldi honekin hasten dute: BLOG HAU EGIN DUGU JENDEARI GURE IKUS PUNTUA ERAKUSTEKO. GUsTATZEA ESPERO DUGU. JULEN ETA ADRIAN.
Gainera, telebsita gaiez gain, abestiei buruz, eguneko berriei buruz, filmei buruz, bideoak, serieak, txisteak...ei buruz hitz egiten dute.
Bloga txukuna bada ere, nire zalatnzak ditut bloga hau haur batzuek egin duten edota euskaldun berriak diren helduek egin duten, izan ere, darabilten euskara ez da oso txukuna.
Beste blog batzuekin loturak eta estekak badituzte ere, esteka horiek oso urriak dira. Gehiago jarri beharko lituzkete.
http://www.mutilmedia.com/
Blog hau, multimediaren inguruiko bloga bat da bere izenak dien bezala. Bertan, Wikiei buruz, irrati saioei buruz, software libreari buruz... hitz egiten du idazleak.
Bideo eta irudiak erabiltzen baditu ere, ez dira asko, baina daudenak egoki erbilita daude. Hala ere, bideo eta irudi gehiago erabiliko balitu, bloga interesgarriagoa izango litzateke, izan ere, frogatuta baitago testu bat ez dugula irakurtzen bisualkin erakaretzen ez bagaitu, era erakarpen hori gauzatzeko metodorik egokiena bideo eta irduaiak dira. Bestalde oso lotura interesgarriak egiten ditu beste blog edota web orrialdeekin.
Blog honetan multimediaren inguruko albiste eta komentarioez gain, multimedia zer den edota blog bat zer den ere azaltzen digu. GAinera 2005eko uztailetik dago abian eta ez du askotan hutsik egin ordutik. Beraz, makina bat informazio dago bertan, esan bezala multimediari buruz, eta ginera euskaraz.
Mila esker Arkaitz!
http://www.kafeantzokia.com
Blog hau Bilboko kafe antzokiaren ingurukoa da. Bertan egoten diren kontzertu eta ikuskizunen ingurukoa alegia.
Testu guztiak irduiekin lagunduta doaz, bai taldeen argazkiekin, edta tadeen diskokko portadekin edota...
Bertan, ikuskizunei buruzko informazio os osatua ematen da, non, noiz eta zein preziotan izango den sarrera esaten baitu.
Egunero ez badute eguneratzen ere, astean birritan, gutxienez, eguneratzen dute eta horrek bizitzasuna ematen dio blogari erakargarritasuna ere suspertuz.
Orrialde web batek duen helbide elektronikoa badu ere, blog moduan eraikita dago. Ezekerraldean testuak, irudiekin eta nork eta non publikatu duen agertzen da. Gero, eskuinaldean, linkak, artxiboak, egutegiak... agertzen dira.
http://goiena.net/blogak/ziur
Blog hau blog pertsonal bat da, Ana Malagonenea, alegia. Bertan, idazleari eguneroko bizitzan atentzioa deitzen dioten gaiei buruz hitz egiten du: politika, euskara, blogosfera... Hortik, nire ustez, blogaren izenburua: Ziur al zaude?
Bere testuak, horixe, testu hutsak dira. Ez dute ez irudi, ez bideo, ez kolorerik. Testuak. Horrek bloga apur bat astuna egiten du. Hala ere, mugimendu handia duen blog bat dela ohartu naiz, erantzun ugari jasotzen baiaitu egunen zehar. Egia esan, blogean argitaraturiko testuek duten kalitatea oso ona da, bai idazkuntzan baita gai eta iritzietan ere.
http://jakintzabideoak.blogsome
Bloog hau, Ordiziako Jakintz ikastolaren media gunea da. Eskolak dituen multimedia baliabideak aprobetxatuz osatzen dute bloga. Bertan, eskolako jaialdiak, hitzaldiak, tailerrak, irterak...ei buruzko informazioa ematen dute, bai modu idatzian baita irudi eta bideoekin ere.
Nork: pungis.2008/03/13 14:51:08.351 GMT+1
Etiketak:
blog
esanguratsu
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/13 14:48:44.594 GMT+1
Zergatik firefox? eta zergatik ez?
Bestalde, Joxe Arantzabalen Faroa blogean dauden testigantzak irakurri ostean ordaindik eta zalantza gutxiago ditut: nahiago dut Firefox!!!
Honako pertsona hauek ematen dute euren testigantza Faroa blogean:
- Gari Araolaza (CodeSyntax)
- Iban Arantzabal (Goiena)
- Peio Arreitunandia (IMH)
- Josu Azpillaga (CodeSyntax)
- Luistxo Fernandez (CodeSyntax)
- Patxi Gaztelumendi (gaztelumendi.org)
- Maite Goñi (Jakintza Ikastola)
- Asier Irizar (HUHEZI)
- Mikel Irizar (Piperrautsa)
- Gorka Julio (Elurnet.net)
- Igor Leturia (Elhuyar)
- Arantza Mongelos (HUHEZI)
- Jabi Zabala (irratia.com)
- Arkaitz Zubiaga (zabaldu.com)
Testigantza hauetan guztietan (neurea ere barne), hainbat puntuk bat egiten dute, Firefox aukeratzerako orduan. Honako hauek dira puntu horiek:
- Oso segurua da. Segurtasun arazoren gertatu ezkero, berak automatikoki konpontzen dizu, edota egun batzuetara konponketaren berri ematen dizu.
- Explorerrek ez dituen hainbat aplikazio ditu: CSSak esaterako
- Euskaraz dago
- Software librea da.
- Esukalbar eta Xuxen bezalako tresnabarrak ditu, lanerako orduan asko laguntzen dutenak.
- Abidaura handian dabil
- Leiho bakarrean fitxa ezberdinak erabiltzeko aukera
- Lehioak blokeatzeko aukera du
- Komunitateak prestatu dituen estentsiaok erabiltzeko aukera.
- Firefox, ordenagailu guztietan dabil: Pc, Mac eta Linuxen
- Ohar blokak ditu
- ...
Patxi Gaztelumendik dioen bezala: “Euskarak inoiz izan dituen tresna onenak dauzka eskura. Sfotware libreak, auzolanak eta nazioarteko lankidetzak aukera horiek eskaintzen dizkigute. Software pribatibo eta kapitalistarekin ez da horrelkaorik gurea bezalako komunitate txikientzat!”
Laburbilduz, makina bat direla Firefox-ek dituen abantailak beste nabigatzaile batzuekini konparatuz; nik neuk, Firefox erabiltzea gomendatzen dizuet, hainbat ezusteko saiestuko baitituzue!
Nork: pungis.2008/03/13 14:48:44.594 GMT+1
Etiketak:
firefox
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)