“Casaldaliga ta Boff,
ta Camilo Torres,
Angelelli, Romero,
beste hainbat jendez,
pobreen alde azaldu
dira su ta garrez,
Ebanjelioari
erantzun beharrez.
Angelelli, Romero,
San Camilo Torres”
(Bitoriano Gandiaga).
Nor dugu Romero hori, Bitoriano Gandiagak bere poeman aipatzen duena “pobreen alde su ta garrez” ari dena Ebanjelioari zintzo izan eta zintzoki erantzun gurean bere bizia eman zuena?
Oscar Romerori (1917-1980) buruzko idazlanak erdaraz ugari aurki ditzakegu. Urriak dira bere testigantzak euskeraz. Hori dela eta, hona beraren gaineko liburu bati buruzko oharrak eta zenbait pasarte. Irakurlearen egarria biztuten badugu, bere bizia eta idazlanak hobeki ezagutu eta haietan sakontzeko, pozik geratuko ginateke.
Oharra:
Webgunetxo honen testua Karmel aldizkarian argitaratu zen lehenengoz. Ondoren Durangoko Uribarriko Andra Mari Elizak argitara eman zuen argazkidun liburuxka baten. Alerik nahi izan ezkeroz jo ezazue Tabira webgunera