Zer irabazten dugu abertzaleok gure artean liskarrak sortuz?Zertarako balio du abertzaleen artean hika-mikatan ibiltzea?
Adierazi modu askean honi buruzko zure iritzia. Guztion ahotsa beharrezkoa da . Jarri zurea hemen!!!
Zer irabazten dugu abertzaleok gure artean liskarrak sortuz?Zertarako balio du abertzaleen artean hika-mikatan ibiltzea?
Adierazi modu askean honi buruzko zure iritzia. Guztion ahotsa beharrezkoa da . Jarri zurea hemen!!!
Nork: SAGARRONDO.2008/02/22 11:19:21.948 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Pasa den ortzeguneko gauean, 19 urteko gazte batek, Iruñako Donibane auzoko gay anbiente taberna betetatik irten ondoren hiru pertsona erasotu zuten, eta gaztea heritetxera eraman zuten aurpegian odol ugari eta beso bat minduta zuelarik.
Eraso hau gaitzesteko Kattalingorrik deituta, gaur arratsaldeko 20-tan Iruñeko Udaletxeko plazan konzentrazioa izanen da.
Aipatzekoa ere asteburuan familia tradizionalaren aldeko manifa. Nor dago familia tradizionalaren aurka? bikote heterosexualak familia osatzearen aurkako legerik norbaitek bultzatu nahi al du? jokaera hauek faxistak eta homofoboak ez al dira?
Ea eraso hauek noiz akitzen diren eta sexua bizitzeko era guztiak berdintasuna lortzen duten.
MESEDEZ AGER ZAITEZ!!!!!!
Nork: SAGARRONDO.2008/01/03 14:17:39.547 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Azkenaldian Euskal Herrian kapitalismoaren bortizkeria areagotzen ari da. Aipatzen ahal dira Debako praileaitz kobazulo pehistorikoak non oso gertu dagoen harrobi bat hara urbiltzen ari den, pasaiako superportua, AHT-ren kasua eta Erdizen (Baztanen) MAGNA multinazionalak egin nahi duen magnesita harrobia arras babesturiko larretoki batetan ingurumena eta nekazarien ogibidea arriskuan jarriz. Aspalditik diruzaletasuna gure ingurumena eta kultura deuseztatzen dabil, edonon industrialdeak, merkatalguneak edota urbanizazioak eraikiz, gure baserritarrek dituzten lur urriak porlanaz betez.
Mesedez, ASKI DA!!!
Nork: SAGARRONDO.2007/12/23 14:03:15.572 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)