Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/03/30 20:40:56.990 GMT+2

AHTren inguruko herri galdeketak egingo dira Arbizun eta Lizarragabengoan

Pasa den larunbatean, Sakanako AHT Gelditu Elkarlanak Arbizun eta Lizarragabengoan herri galdeketak egiteko bildu zituzten sinadurak plazaratu zituzten. Egun hortan Arbizuko Udalari eta Lizarragabengoako Kontzejuari herri galdeketak ahal bezainbeste laguntzeko eta sustatzeko eskaera egin zuten. Hemen uzten dizugu Gara egunkariak larunbateko prentsaurrekoari buruz atera zuen berria. Guaixe aldizkariak honi buruz ere berri polita atera du. Hemen agertzen den argazkia Guaixerena da ere!!.



Sakanako AHT Gelditu! Elkarlaneko berrogei bat kidek prentsaurrekoa eskaini zuten Arbizun, bertan datorren maiatzaren 17an izango den Abiadura Handiko Trenaren inguruko herri-galdeketa iragartzeko. Hil horren 10ean Lizarragabengoan ere makroproiektuaren inguruko kontsulta egingo zaie herritarrei. Euskal Herriko beste hainbat herritan gertatu den bezala, oraingoan Nafarroako bi herri horietako biztanleek izango dute hitza eta boza.

AHT proiektuaren aurkako taldeak 316 herritarren sinadurak bildu dituzte, herriko erroldaren %40tik gora eta etxe gehienetan, %70. «Nahitaezkoa da herritarren iritzia entzutea eta errespetatzea. «Demokrazia herriaren boterea omen da. Bada, horixe besterik ez dugu eskatzen gure sinadurekin. Herritarrek iritzia emateko eskubidea izan dezatela eta horiek erabakitakoa errespeta dadila», aldarrikatu zuten Elkarlaneko bozeramaileek.

Bestalde, Arbizuko Udalari «bere eskuetan dagoen guztia» egin dezan eskatu zioten, «AHTren eraikuntzaren inguruko informazio ahalik eta zabalena emanez, gai honen inguruan eztabaida sustatuz eta herriak bere iritzia eman dezan bitartekoak jarriz».

Bozeramaileen hitzetan, herri-galdeketa honen azken helburua, «inposizioen gainetik» herritarren iritzia «entzunaraztea eta errespetatzea» lortzea da.

Zentzu horretan, bai Arbizuko bai Lizarragabengoako bizilagunei maiatzean izango diren herri-galdeketetan parte hartzeko gonbita egin zieten.

Madrilgo, Gasteizko eta Iruñeko gobernuek bultzatzen duten makroproiektuak kalte ekologiko, sozial eta ekonomiko «larriak» ekarriko dituela ohartarazi zuten Sakanako AHT Gelditu! Elkarlaneko bozeramaileek. «Amalurrari konponezinezko kaltea eragiteaz gain, AHTk ez lituzke gaur egungo trafiko eta garraio arazoak konponduko. Sakana bezalako eskualdeak, inkomunikaturik utzi nahi dituzte, lotura hirien artekoa bakarrik izanik eta hori gutxi balitz, haren eragin guztiak larrutik ordainarazi nahi dizkigute», salatu zuten.

Horrez gain, bozeramaileek gogorarazi zuten proiektuaren finantziazioari dagokionez, 5.000 euro inguru kostatuko litzaiokeela nafar bakoitzari; dirua «guztion poltsikotik zuzenean esku pribatuetara joango litzateke». Ildo horretatik, Nafarroako Gobernua «AHTren inguruko egiazko informazioa herritarrei ez iristeko eta eztabaida ezerezean gelditzeko egiten ari den ahalegina», salatu zuten.


Galdeketak presentatu zenean ere prentsaurreko bat egin zen. Hemen jarri genuen prentsaurreko honen textu guztia euskeraz (eta argazkia), eta hemen gaztelainazkoa.

Nork: Martintxo.2009/03/30 20:40:56.990 GMT+2
Etiketak: galdeketak lizarragabengoa arbizu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (8)

Errenferentziak:

...gai izanen dute Hendaian AHTren inguruko herri galdeketak egingo dira Arbizun eta Lizarragabengoan Pasa den larunbatean, Sakanako AHT Gelditu Elkarlanak Ar...

Erreferentzia:  AHTren inguruko herri galdeketak egingo dira Arbizun eta Lizarragabengoan | AHT gelditu! Elkarlana 2009/04/01 18:21:19.062 GMT+2

...mos ese tren en la Barranca! 2009/04/01 20:24:43.816 GMT+2 Los consistorios de Arbizu y Lizarragabengoa apoyan las consultas Tras la rueda de prensa de AHT Gelditu Elkarla...

Erreferentzia:  Los consistorios de Arbizu y Lizarragabengoa apoyan las consultas - Sakanako AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga 2009/04/01 20:36:25.592 GMT+2

...zioarekin antolatzaileek ere, “informazioa, erabaki ahalmena eta errespetua” eskatuko dituzte. Jakina denez, AHT Gelditu! Elkarlanak deituta herri galdeketak egitekoak dira maiatz...

Erreferentzia: Herriak du hitza. AHTrik ez! manifestazioa Arbizun - Sakanako AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga 2009/04/25 16:47:19.538 GMT+2

...in antolatzaileek ere, “informazioa, erabaki ahalmena eta errespetua” eskatuko dituzte. Jakina denez, AHT Gelditu! Elkarlanak deituta herri galdeketak egitekoak dira maiatzaren 1...

Erreferentzia:  Herriak du hitza. AHTrik ez! manifestazioa Arbizun | AHT gelditu! Elkarlana 2009/04/25 20:29:48.958 GMT+2

...arrizketa=209&IdMota=1">Gaurko Guaixe aldizkariaren alea Sakanako AHT Gelditu Elkarlanako bi kideei elkarrizketa bat dakar. Elkarrizketa Arbizu eta Lixarrengoko galdeketeen ha...

Erreferentzia: AHT Gelditu Elkarlanarii elkarrizketa Guaixen - Sakanako AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga 2009/05/08 19:45:01.469 GMT+2

...zetz esaten dion lehen herrian bilakatu da.ERROLDA 32 lagunBOZKAK 31EZ 31BAI 0ZURI 0BALIOGABETUAK 0PARTE HARTZEA %97EMAITZA %100 AHTren aurkaHurrengo igandea, maiatzaren 17a beste...

Erreferentzia: Lizarragabengoak AHTri EZ esan dio - Sakanako AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga 2009/05/10 20:31:12.963 GMT+2

...en dion lehen herrian bilakatu da. ERROLDA 32 lagun BOZKAK 31 EZ 31 BAI 0 ZURI 0 BALIOGABETUAK 0 PARTE HARTZEA %97 EMAITZA %100 AHTren aurka Hurrengo igandea, maiatzaren 1...

Erreferentzia:  Lizarragabengoak AHTri EZ esan dio | AHT gelditu! Elkarlana 2009/05/10 21:58:35.225 GMT+2

...en dion lehen herrian bilakatu da. ERROLDA 32 lagun BOZKAK 31 EZ 31 BAI 0 ZURI 0 BALIOGABETUAK 0 PARTE HARTZEA %97 EMAITZA %100 AHTren aurka Hurrengo igandean, maiatzaren 17an, be...

Erreferentzia:  Lizarrabengoak AHTri ezetz esan dio | AHT gelditu! Elkarlana 2009/05/10 21:58:47.909 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.