Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/18 20:28:29.308 GMT+2

Arbizuk ere AHTri ezetz esan dio!!

Arbizuko herri galdeketan emaitza:

Arbizuarren %96,22 ez esan dio AHTri.
Lixerrengotarren %97 ez esan dio AHTri.

Arbizuri dagokionez,
  • ERROLDA: 824
  • BOZKAK: 397
  • BAI: 6
  • EZ: 382
  • ZURI: 9
  • BALIOGABE: 0
  • EZEZKOAK: %96,22
  • PARTE HARTZEA: %48
  • EZEZKOAK ERROLDA GUZIA HARTURIK: %46
ONDORIOAK:

Arbizuko herriak gehiengo borobil batez EZ esan dio AHT proiektu txikitzaileari. Parte hartzea erdira iritsi da eta beraz, arbizuk nagusiki bere iritzia eman du.

Orain, erabaki demokratiko hau errespeta dadila eskatzen diegu botere publikoei.

Zorionak eman nahi dizkiegu bozkatzera animatu ziren arbizuar guziei, baiezkoa, ezezkoa eta zuri emanda ere, beren iritzia eman zutelako eta herriari galdetzea zein garrantzitsua den erakutsi dutelako.

Nafar Korridorea egiteko sinatu berri duten hitzarmena salatu nahi dugu, ez baitute inongo informaziorik edo eztabaidarik eman proiektu honen inguruan. Informazioa izkutatu, eztabaida ukatu eta propaganda besterik ez diote eskaini nafar jendarteari.

Horregatik, esker bereziak eman nahi dizkiegu Arbizu eta Lizarragabengoko agintariei baita herritarrei ere, jendarteak bere buruaren jabe izateko eta erabakiak hartzeko adierazi duten gogo irmoa dela-eta.

Herri galdeketa hauek urrats bat gehiago baino ez dira, AHT proiektua gelditzeko borrokan. Indarrak bildu eta ekimenak zabaltzeko deia egiten dugu, orain baita garaia jendartea mugitu eta derrotxe hutsa eta txikizio itzela izanen litzatekeen proiektu hau gelditzeko.



El 96% de los vecinos de Arbizu que participaron ayer en la consulta popular sobre el TAV se posicionó en su contra. Con este resultado, Arbizu se convirtió en el segundo pueblo de la comarca de Sakana que rechaza la construcción del proyecto ferroviario. Casi la mitad de la población acudió a las urnas. En concreto, fueron 397 los vecinos que ejercieron su derecho a voto. 382 se posicionaron en contra, 6 optaron por el sí y 9 votaron en blanco.

Arbizu y Lizarrabengoa son las primeras localidades navarras que se han posicionado en contra del TAV y su negativa llega en medio de que el Gobierno navarro firmara el sábado el acuerdo de financiación del proyecto con el Gobierno español tras años de polémica.

Sigue en euskalherria.indymedia.org.

Nork: Jrg.2009/05/18 20:28:29.308 GMT+2
Etiketak: galdeketa aht arbizu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (2)

Errenferentziak:

...p://www.blogak.com/sakanakoahtrikez/lixarrengoko-herritarrak-aht-egitasmoaren-kontra-azaldu-dira">Lizarragabengoan, eta maiatzaren 17an, Arbizun, AHT Gelditu! Elkarlanak deituta herri galdeketak egin ziren. Bi ...

Erreferentzia: Parte-hartzea aldarrikatu eta AHT salatuko dute bihar Arbizun - Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana 2010/06/05 13:33:58.596 GMT+2

... el TAV.Promovidas por AHT Gelditu! Elkarlana de Sakana, hace un año se realizaron sendas consultas populares en Arbizu y Lizarrabengoa. En Arbizu, 382 vecinos, el 46% del censo, votaron en contra. De los 32 ve...

Erreferentzia: Cargos públicos defienden en Arbizu el derecho a decidir sobre el TAV - Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana 2010/06/06 12:46:21.687 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru