umeek negar egiten dute jaiotzerakoan okadagarria den antzezlan honetara datozela dakitelako. umeen dantzek eta irrifarrek topo egiten dute errealitatearen krudeltasun eta bortizkeriarekin. ez dago ukatzerik, ezta sahiesterik; ez dago ihes egiterik, ezta konponbiderik; baina gizakia saiatzen da, behin eta berriro, barnean duen ume olgaria askatzen. bizitza okadagarria komedia eta tragediaren artean dabilen zigzag formako bidea baino ez da, etengabeko forma aldaketa, metamorfosia.