Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/07/10 19:34:37.192 GMT+2

Santutxu 07: etxe aldaketa

Luzea egin da? Ez ba! Hemen nator berriro!
Santutxuko jaiak zapatuan hasiko dira eta Sangutxu endredatzen dabil dagoeneko. Ufaaaaaa!
Aurten nobedabetxoa daukagu. Sangutxuren bloga auzoan berton edukiko dugu, Mahatsorriak.org-ekoek babes ofizialeko etxea eman digute eta handik kontatuko ditugu kontatzekoak eta ez kontatzekoak.
Hemendik ba!
Sangutxuren bloga
Santutxuko jaiak
Hemeeeeeen gatoz! Aupa Santutxuko sagu guztiok!

Nork: sangutxu.2007/07/10 19:34:37.192 GMT+2
Etiketak: jaiak santutxu 07 sangutxu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/07/18 16:11:09.201 GMT+2

Txapeldunak

Listo! Sangutxu bere betiko zulora doa bueltan, Santutxuko etxe artera berriz. Jai politak izan dira, auzoko lagunak ikusi, ibili, eta ondo pasatu.
Aipatzekoak jaietako txapeldunak:
  • Kuadrilen txapelketan, Iduna. Zorionak majas! Eta ez koadrilen jokoengatik bakarrik, Santutxuko emakumeek gauza bera esango dizuete eta.
  • Argazki txapelketan formato analogikoan Karmele Rueda.
  • Bakailao txapelketan lehia gogorrean Meabek irabazi.
  • Pilota, mus, tute eta partxis txapelketetan oraindino ez didate esan nork irabazi duen, baina jakin eta atoan emango dizkiet zorionak hemendik.
Dena dela, zorionak denei eman behar zaizkie: lehian sartu eta saririk irabazi ez baina inor baino gehiago dibertitu direnei, eta lehian ibiltzeko asmorik gabe jaietan ondo pasatzera etorri eta ederto baten pasatu dutenei, eta gehien bat, ederto baten pasarazi diguten horiek guztiei. Animo laguntxuok!
Hemendik urtebetera badakizue, Sangutxu rides again!

Nork: sangutxu.2006/07/18 16:11:09.201 GMT+2
Etiketak: jaiak azkenak santutxu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/07/17 02:58:24.403 GMT+2

Argazkiak bidali nahi dituzuenontzat

foto Baten batek argazkiak badauzka eta erakutsi nahi baditu aukera bi emango dizkizuet jasotzeko:
  • Blog honen kontaktu orriaren bidez bidal iezaguzue zeuen e-posta helbidea eta esango dizuegu nora bidali.
  • Flickr-en kontua zabaldu eta zuen argazkiei "santutxukojaiak" etiketa jarri. Hemen agertuko dira.

Nork: sangutxu.2006/07/17 02:58:24.403 GMT+2
Etiketak: jaiak santutxu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/07/17 00:52:10.254 GMT+2

Azken igandea

Basarrateko programa amaitu da. Azkenengo igandea egun bitxia izaten da. Alde batetik Santutxuko jaietan tradizio handien daukana: pil-pil txapelketa, bai bakailaoarena.
100_1334 (Small)
Kontu bitxia da bakailaoarena,.. goizeko 7ak inguruan Basarraten espezie bik egiten dute topo: gautxoriak eta pilpileroak, batzuk txosnak zabalik mantendu guran, besteak bonbonak, lapikoak, mahaiak, aulkiak eta guardasolak kolokatzeko txokotxoaren bila.
 100_1346 (Small)
Batak besteagatik berdin-berdin pentsatzen,... "Ordu honetan horrela ibiltzea ere!". Jeneralean goizeko zortziak inguruan pilpileroak egiten dira plazaren jaun ta jabe. Gautxoriak habiarik gabe geratzen dira eta beste ekosistema batzuetara emigratzen dute gehienek, bakan batzuk, ordea. hibernazioaren antzeko baten sartzen dira.
100_1322 (Small)
Aurtengoan 34 lapiko aurkeztu dira eta Santutxutarrak eskuzabalak izanda guztientzat edukitzen da saria. Horrela bada, eguerdi partean sariak ematen ordubete luze eman behar izaten dute agertokitik banan-banan deiez. Baina hori bai denak trofeo eta musu banarekin joaten dira bazkaltzen.
100_1387 (Small)
Bazkaltzen asko txokora eta etxera joaten dira, baina gero eta gehiago dira pilpilero-txosnero espeziekoak, bakailaoa hartu eta Basarraten berton jaten dutenak. Basarrateko arbolen gerizpeko mikroklima eta txosnetako erreserbak aprobetxatuta.
100_1423 (Small)
Beste espezie bat ere agertzen da sarritan, txori galduak, bakailaoa ia ustekabean aurkitzen duena.
100_1437 (Small)
Bakailaoaren erreserbak amaituta, beste zeremonia bat hasi ohi da arratsaldeko 7ak inguruan.
100_1469_(1)
Txori-talde ezberdinak tribial partida baten sartzen dira Deustuko erreserbako txoritzar batek gidatuta. Deustukoak ziriz betetako kantu batekin dantzan ipintzen ditu Santutxuko txoriak, eta hauek algaran eta jolasean.
Honen ostean txosnetako azkenengo erreserbak amaitu, habiak itxi eta Basarratetik hurrengo urtera arte emigratzen dute txori guztiek.
100_1470_(1)
Bederatzi egunetan biotopo hau okupatu duten espeziek bere ohiko biztanleei utziko diete berriro: umeak, jubilatuak eta paseanteak.
Txoriak joan dira, baina jaiak ez dira amaitu. Txorikumeentzat astelehena barraken eguna da eta.

Nork: sangutxu.2006/07/17 00:52:10.254 GMT+2
Etiketak: bakailaoa jaiak santutxu igandea tribiala | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/07/15 17:34:02.042 GMT+2

Maskarada

100_1221_(1)
Urdiñarbetarrek ekarri dute gaur maskarada Santutxura. Gaztediren 55 urteurrenaren ospakizunen barruan sartu da. Zuberotar koittaduek bero galanta pasatu dute neguko maskaradako arropekin uztaileko bero galdaratan dantzan. Baina ibili, fin ibili dira dantzan.

Gaztedikoak ere ez dira atzean geratu.
100_1208 (Small)
Eta azkenean tradizioaren arabera denek amaitu dute elkarrekin dantzan Basarraten. Urdiñarbekoek txosnetan freskatzeko aukera ere aprobetxatu dute ilundutakoan.
100_1307 (Small)
Hemen argazki gehiago.

Nork: sangutxu.2006/07/15 17:34:02.042 GMT+2
Etiketak: jaiak larunbata santutxu 2006 maskarada | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/07/15 02:55:34.791 GMT+2

Ez live ez ostiripe, aupa Sorkun!

Bilbao live festival? Gura lukete han goian dabiltzanek Santutxuko anbientea. Batu kanpinak, hartu metroa eta etorri Santutxura!
Hemen hainbesteko propaganda barik gusturago eta hobeto. Punto de Mira auzokoak (Bolueta power!) potente eta seguru. Segidan Sorkun, kemajaaaa! Kantu potenteak eta politak bata bestearen atzetik. Eta errematerako Dirua, kaña eta brinkoa. Kobetara zertara joan ba? Gunsanroses hauen aldean moñas batzuk baino ez.
Hemen daukazue Sorkunen entsaioko argazki batzuk. Neska-mutilok bialdu argazkiak eta bideoak, badakigu mobilak eta kamarak martxan eduki dituzuela eta Sangutxuk zuen laguntza behar du munduari Santutxuko jaiak zer diren kontatzeko. Beeeenga baaaa! Sakatu hemen  eta bialdu baaaaaaaaa!
100_1182 (Small)
100_1172 (Small)

Nork: sangutxu.2006/07/15 02:55:34.791 GMT+2
Etiketak: jaiak santutxu ostirala kontzertua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/07/14 21:29:59.304 GMT+2

Playback zuzenean

Santutxun gauzak egiten direnean ondo egiten dira. Playback-a ere zuzenean eta ez edozelan gainera. Artihta handienak ekartzen dira playback egiten. Er ruizeño de Zantushu ta Er niño Jezulin, tablaoetako erregeak. Santutxuko tablaoari ere ezpalak atera zizkioten:



Ole y ole y oleeee! Maehtro! Hori da hori duendea!

Nork: sangutxu.2006/07/14 21:29:59.304 GMT+2
Etiketak: jaiak playback santutxu 2006 osteguna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/07/14 03:25:11.722 GMT+2

Gala galanta

Ostegunarekin jaia puntu gorenera ailegatzen hasi da. Playback-a eta kuadrilen gaua. Gala gaua omen. Eta bai, galan eta galantak ibili dira Santutxuko neska-mutilak.
100_1140 (Small)
Santutxutarrak beti guap@, baina gaurkoa demasa izan da, kanpotik etorri direnen komentario jenerala izan da: "Santutxun bai klasea!"
Hemen lagintxo bat besterik ez:
100_1142 (Small)
Dotorezia dabil hemen, edozein oihal zatitxurekin tendentzia markatzeko moduan.
100_1116 (Small)
Datorren tenporadan zer moda ibiliko den jakin nahi baduzue, badakizue azkenengo tendentziak nondik datozen. Parisen ere nahi lukete Santutxuko estiloa.

Nork: sangutxu.2006/07/14 03:25:11.722 GMT+2
Etiketak: jaiak santutxu gala osteguna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/07/13 17:57:14.610 GMT+2

Bisita konpletoa

Bisita turistiko konpletoa eduki zuten bertso-turistek. Monumentu estatikoak ikusten ondo hasi zen. 20 pisuko eleizak:
100_1029_(1)
Plaza gogorrak:

Eta lorategi botanikoak:
100_1037_(1)
Zonako parke naturalean sartuta berriz, bertoko espezie eta espezimenekin egin zuten topo gidariek:
100_1057_(1)
Zer eta bertoko natiboen dantza erritualak. Instrumentu autoktonoak, traje zeremonialak. Turistei National Geographic mailako azalpena eman behar izan zitzaien:



eta azkenean gidariek eurek ere traje tipikoa jantzi eta zeremonian sartu ziren.

Gero afari errituala eta musika sakroarekin errematea.
100_1062_(1)
100_1075_(1)

Nork: sangutxu.2006/07/13 17:57:14.610 GMT+2
Etiketak: jaiak bertsoak santutxu asteazkena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/07/12 02:38:11.462 GMT+2

Santutxu ezagutu

Gaur arrastian Santutxu benetan ezagutzeko parada edukiko duzu. Sangutxuren blog hau irakurtzen zabiltza eta oraindino ez dakizu Santutxu non dagoen ere, seguru. Edo txarrago, Santutxukoa zara eta ez dakizu Santutxu non dagoen.Trankil ba neska-mutilok. Gaur, astezkena-eguaztena, arrastiko 8etatik aurrera Basarraten zuretzako luxuzko gidari turistiko bi edukiko dituzu:
Fredi Paia
eta
Arkaitz Estiballes.
Bi hauek erakutsiko dizkigute Santutxun daudenak, ez daudenak eta egon beharko liratekeenak. Hemen daukazue ibilibidea badaezpadan:

bertsotour tagged map by user - Tagzania
Eta ibilaldia akabatzeko afari turistiko tipikoa Basarraten. Turistikoa parrilada dela, tipikoa zeozer jan gura baduzu zeuk ekarri beharko duzula. Animo laguntxu!!!!!!


Nork: sangutxu.2006/07/12 02:38:11.462 GMT+2
Etiketak: jaiak bertsoak santutxu asteazkena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)