Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/07/04 12:35:33.741 GMT+2

Live eta bizi

kontzertuaSantutxun jaiak egiteko orduan gauza bat inoiz faltan eduki ez bada konpententzia izan da. Karmen sasoian beste hainbat herritan egiten dira jaiak: Santurtzi, Barakaldo, Zornotza, Markina,... Presupuesto handiak, emanaldi eta kontzertu potenteak egiten dira herri horietan, Udalaren eskupekoa eta eskugainekoarekin.
Guk lehenago udala eduki ei genuen orain baino hurbilago. Gaur urrunago daukagu berriz, eta honek bai eskupekotxoa: Santutxuko jaiak egiteko badakizue Bilboko Udalak Jai Batzordeari zenbat ematen dion? 999.99 euro zehazki eta esatamentean (pesetatik eurora pasatu zenean zentimo hori biribildu ere ez). Horrekin ederto dabiltza konpententziari aurre egiteko. Udalak asko ez du laguntzen ez.
Lagundu ez, eta aurten gainera Bilboko Udalak berak ipini du konpententzia. Mangaren azpitik "Bilbao Live Festival" makrokontzertu-festibala-mogolloia atera du, noiz eta uztailaren 13, 14 eta 15ean. Ez dakit, baina BLF hori egiteko Udalak mila euro baino apurtxo bat gehiago ipiniko zuen.
Tira ba, Santutxukoak ohituta gaude konpententzia handiarekin ere jaia egiten, eta auzoko jaietan gozatzen. Esate baterako hemen 14an beste kontzertu bat dago: Sorkun, Punto de Mira eta Dirua. 11n berriz, Kex, Nonein eta Dementia auzoko taldeek edukiko dute plazan jotzeko aukera, eta ez euren Udalari esker presisamente.
Basarraten ez da Kobetan beste jende kabituko, baina musikoen eta jendearen animoa hainbestekoa edo handiagoa seguru.
Eta Sangutxu, zer nahi duzue esatea ba? Santutxuko saguekin hobeto zabortegiaren inguruko arratoitzarrekin baino.

Nork: sangutxu.2006/07/04 12:35:33.741 GMT+2
Etiketak: jaiak santutxu kontzertua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

..., gaur Santutxuko jaietako saguaren bloga irakurtzen egon naiz, osteari letrakaz aurre egiteko asmoagaz. Artikulu interesgarria topatu dot: live eta biziĀ  You can leave a comment, or Erreferentzia:  gaztelumendi ((i)) » Ben Harper ez ikustearen penaz 2006/07/15 13:01:16.492 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.