Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/06/08 12:43:03.509 GMT+2

XJ festak 2010 lehen balorazioa

Xanjuandegiko Festa Batzordeak lehen balorazio azkar bat burutu du.

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkie festetan parte hartu duten guztiei, auzotarrei eta bereziki, auzolanean ekimen ezberdinak aurrera ateratzen lagundu dutenei. Aurten, ilusioa piztea lortu da auzoan. Festa Batzordearen ustetan, oinarri sendo bat jarri da hurrengo urteetarako eta Xanjuandegiko Festek hartu dezaketen dimentsioa ere ikusi ahal izan zen ostiral gauean.

Komunikazioari dagokionez, ikusgarria izan da amona mantangorriren irudiak izan duen harrera (igoeran eta jeitsieran, zapiak, festetako abestia etab.).

Xanjuandegiko Festa Batzordea indartsu dago eta hurrengo urteetarako erronkei aurre egiteko indarra eta ilusia jaso du aurtengo jaietan.

Oraingoz hau da guztia, hurrengo egunetan egingo dugu balorazio sakonago bat.

Bukatzeko, berriro ere, eskerrik asko guztioi!

 

Nork: SFB.2010/06/08 12:43:03.509 GMT+2
Etiketak: balorazioa 2010 festa lehen | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/05/26 14:14:03.092 GMT+2

Udaberi jaiak 2010

Ekainak 1,2,3,4,5,6 eta 13. Egun guzti horietan badago zertaz gozatua auzoan. 2010. urteko festak ospatuko baitira. Azken urteetako bilakaerari segida emanez, jaiak indartzea dugu helburu, gure auzoak eta auzotarrok merezi dugulako. Aurrekontu xume bati ahalik eta etekin gehien ateratzen saiatu gara.

Haize freskoarekin datoz aurtengo festak. Otsailetik ari gara lanean, antolakuntza, auzolana, azpiegiturak... eta guztiaren gainetik umorea! Aurten gainera amona mantangorriak bisitatuko gaitu.

Antolakuntza eta auzolana

Festa Batzordeak, auzolanaren bitartez daramatza zeregin guztiak. Lan ezberdinak burura erematen dituzten auzotarrak biderkatzen ari dira azken urteetan. Bereziki azpimarratu nahi genuke, 30 auzotar baino gehiago ari garela buru belarri Festak prestatzen eta 60tik gora izango garela Festek dirauten bitartean auzolanean antolaturik ariko garenak. Dena den Xanjuandegi osoa gonbidatu nahi dugu beste behin modu aktiboan parte hartzera.

Kopuru hauek ikusita esfortzu berezi bat egiten ari gara gure artean ahalik eta ondoen antolatzeko eta guzti hau emaitzak ematen hasia da.

Auzoko komertzio eta Tabernen ekarpena ere eskertu nahi dugu prentsaurreko honetan.

Azpegitura

Erronka handietako bat azpiegiturak indartzea izan da. Ez dira faltako ohiko eszenatokia, umeentzako barrakak edo Festa Batzordearen txosna. Eraikin publikoei dagokienez, Igerilekuan eta Ludotekan hainbat ekintza aurrikusten dira. Baina horretaz gain xj auzolanean auzo eragileak Taberna zabalduko du astebururako “Bodega” zaharrean eta bertan bilduko den dirua urtean zehar dinamika ezberdinei erantzuteko erabiliko da. Water Poloko taldeak ere txosna jarriko du lehen aldiz, euren aurrekontuari aurre egiteko.

Amona mantangorria

Amona mantangorria izango da 2010eko festetako irudia. Bere jeitsierarekin emango zaie hasiera asteburuko ekintza guztiei eta berau agurtuz emango zaie amaiera ere.

Kondairak dioenez, eguraldi iragarlea da eta aldatu ere egin dezake. Hortik dator, hatzamar puntan jarri eta kantuan hurrengo galdera luzatzeko ohitura: “Amona mantangorri zeruan zer berri?”. Umeei esan izan zaie, amona mantangorri bat hiltzean, euria egin ohi duela. Dena den, ume guztiek maitatua da animalia hau. Zenbait kasutan ilargiaren adierazletzat ere hartua izan da euskal kantutegian.

Egitaraua

Urtero bezala auzotar guztientzat egitarau zabal bat osatzea izan da helburua. Aurreko urteetako ohiko programako gauza asko mantendu badira ere, aurtengo ekintzen artean badira hainbat berrikuntza. Besteak beste, gazte afaria edo auzoarteko Herri Kirolak. Mus txapelketako diru sariak ere bikoiztu egin dira aurtengo ediziorako.

Jarraian programa osoa:

Ekainak 1, Asteartea

22:00  Idiazabalgo Txiste-kontalariak

Niza tabernan

Ekainak 2, Asteazkena

21:30  Kontzertua: Euskal Rocka Berrikusten

Rocha's tabernako terrazan

Ekainak 3, Osteguna

21:00 Mus txapelketa Ongi Etorri erretegian

Inskripzioa: 30€

Sariak:

1. - 500€, txapelak eta ikur sariak

2. - 380€, eta ikur sariak

3. - 260€

4. - 140€

Ekainak 4, Ostirala “Gazte eguna”

18:30 Auzoko lokalaren irekiera eta luntxa

20:00 Amona Mantangorriren jeitsiera

20:05 Erraldoi eta buruhandiak Juan de Antxieta musika eskolako ikasleek lagunduta

21:00 Gazte afaria

Kontzertuak

            Egurra ta kitto!

            Friday's Crew

            Bilbomatix

Goizaldean: batzurizopajana

 Ekainak 5, Larunbata “Auzo eguna”

10:00 judo erakustaldia Kimura klubaren eskutik igerilekuan

12:00 Umeentzako jokoak J A Aguirre plazan

13:00 I. Sanjuandegiko Water Polo Sariketa

14:30 Auzo bazkaria

17:00 Auzoarteko herri kirolak

Ondoren, bertso saioa

Bertsolariak: Iker Zubeldia, Jexux Mari Irazu, Beñat Lizaso eta “Xenpelar”

17:30 Azkaiter Peloxen eskutik umeentzako ipuin musikatuak Ludotekan

18:00 Txokolatada

19:00 Erraldoi eta buruhandiak Juan de Antxieta  musika eskolako ikasleek lagunduta

19:30 Arantzetan Rock Akustikoa

Ehunzango Batukada Taldeak kalea girotuko du

23:00 Saloiko dantzak Jose Mari Orbegozorekin

Ondoren, Dirección Obligatoriaren kontzertua

Ekainak 6, Igandea

06:00 Txokolatea

07:00 Sokamuturra

09:00 Salda

09:30 Diana Izarraitz txistulari taldearekin

11:00 Azpeitiko Udal Musika Bandaren kalejira

12:00 Dantzari txikiak

16:30 Haurrentzako poney eta zezenak

18:30 Herri kirolak

20:00 Kapoeira saioa

21:00 Amona Mantangorriren igoera

Ekainak 13, igandea

11:00 Sanjuandegiko Eskolarteko III. Krossa

Gonbidapena

Azkenik, auzotarrak eta orokorrean, herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu. Zatoz Xanjuandegiko Festetara badago eta zertaz gozatua! Parte hartuz, ondo pasa!

Nork: SFB.2010/05/26 14:14:03.092 GMT+2
Etiketak: kartela sanjuandego egitaraua 2010 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/22 13:40:52.537 GMT+2

Balorazioa

Sanjuandegiko Festa Btzordeak, honako balorazioa egin du 2009ko auzoko jaien
inguruan:

Orokorra

2009ko jaien inguruko balorazioa, orohar, oso positiboa da. Balorazioa egiterako
orduan, hurrengo irizpideak izan ditugu aintzat: parte hartzea, giroa eta ekimen bakoitzaren
gauzapena.

Jende aldetik, sanjuandegiko jaiek, gorakada izan dutela uste da. Auzotar eta herritar
ugari izan da auzoan, jaietan zehar eta antolatutako ekimenen aurrean ere, erantzun ona
eman da orokorrean.

Aipamen berezia egin nahi genioke, merkatari, tabernari eta negozio ezberdinen parte
hartzearen inguruan, egin den apustuari. Erantzuna, ia erabatekoa eta eredugarria izan da.
Ikaragarria izan da guztien jarrera. Hauei, eskerrak ematea eta jaien arrakastan,
ezinbestekoak direla errepikatu nahi da Sanjuandegiko Festa Batzordetik. Bestalde, lehen
urtea izanik, ezin izan da guztiengana iritsi eta sentitzen da, gauzak hobetuko dira duda izpirik
gabe.

Egun guztietan zehar izan den giro ona ere, nabarmendu beharreko puntua da. Ederra
izan da, jaietan bizi izan den armonia eta baita, nabarmendu beharreko istilurik jazo ez izana
ere.

1 Astelehenetik, 4 Ostegunera

Ekimen guztiak aurrera atera dira eta hori berez, pozgarria da. Dena den, mus
txapelketan, parte hartzaile kopuruak gora egin izana azpimarragarria da.

5 Ostirala


Euri artean ekin zitzaion programatutakoa betetzeari, baina hau, ez zen oztopo izan eta
gerora ongi eutsi zion eguraldiak. Arratsaldean izandako jendetzaz gain, gau osoan zehar giro
aparta izan zen Sanjuandegin. Saloi dantzak bereziki, jende ugari bildu zuen, beste behin ere
parte hartzea bultzatuz.

6 Larunbata

Larunbateko bazkaria zen, erronka nagusietako bat. Bertan, jende multzo ederra bildu
zen. 150 bat lagun bildu ziren, azken urteetako goranzko joerari jarraituz. Bestalde, egun
guztian zehar, jende kopuru txukuna ibili zen auzoan. Horretarako dauden zailtasunen jabe
izanik, urrats garrantzitsua izan da hau. Aurreko egunetan bezala, programako ekimen guztiak
burutu ziren.

7 igandea

Goizeko txokolatea gaizki irten harren, egunak eurrera jarraitu zuen sokamuturrarekin.
Honen leku aldatzea, erabaki ona izan zela uste da. Ondoren, jende ugari izan zen goiz osoan
zehar. Arratsaldean ere, giro ona izan zen ekimen ezberdinetan, parte hartze txukunarekin.
Suzko zezena eta azken traka, ez ziren aurrera atera azken orduko arazoengatik.

14 Igandea

Krossa astebete atzeratzearekin, asmatu zela uste da. Hemen ere, parte hartzeak gora
egin du.

Badago zer hobetu

Sanjuandegiko Festa batzordetik, bi puntu azpimarratu nahi dira:

Alde batetik, aurrekontuak topea jo duela uste da. Sanjuandegiko auzoak, gaur egun,
jaien inguruko dinamika indartsu bat martxan jartzeko apustua egin du eta bide horretan
sakontzeko, aurrekontu handiago bat behar da. Auzoaren dimentsioari erreparatuz gainera,
desproportzionatua da gaur egun jasotzen den kopurua.

Bestetik, izan dira inork jazotzerik nahi ez zituen hainbat gertaera. Hauen aurrean,
auzoa eta auzotarrak errespetatzeko eskatzen zaie jaietan parte hartzen duten guztiei. Nahiz
eta hainbat gauza saiestea beti zaila izango den, berriz horrelakorik izan ez dadin lan egingo
du Sanjuandegiko Festa Batzordeak datozen urteetan.

Eskertza

Jaietan modu batean edo bestean, parte hartu duten guztiei eskerrak emanez amaitu
nahi da balorazioa. Eskerrik asko guztioi!

Nork: SFB.2009/06/22 13:40:52.537 GMT+2
Etiketak: jaiak sanjuandegi balorazioa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/09 14:50:46.025 GMT+2

Eskertza

Sanjuandegiko Festa Batzordeak eskerrak ematen dizkio jaietan laguntza eman duten guztiei.

 

Denen laguntzarekin eta parte hartzearekin jaiak aurrera ateratzea lortu da.Dena ondo irten dela eta jendea gustura gelditzea ez da erraza, baian lortu dugu.

Jaien balorazioa egiteko bilera hilaren 18an katekesiko lokaletan egingo da gaueko 20,00tan.

Ondo izan eta milesker!!!

Nork: SFB.2009/06/09 14:50:46.025 GMT+2
Etiketak: 2009 eskertza | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2009/05/31 14:00:20.201 GMT+2

Argazkia

Nork: SFB.2009/05/31 14:00:20.201 GMT+2
Etiketak: erahileak argazkia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/31 13:56:39.044 GMT+2

Aparkalekuak

JAiak medio, auzoan aparkaleku asko kendu dira. Arazo honi irtenbidea emateko, Azpeitiko Udalak Betharram zein Oktogonoko (perretxikoa) jolastokiak irekiko ditu autoak bertan lagatzeko.

 

Milesker,

 

Barkatu eragozpenak

 

Nork: SFB.2009/05/31 13:56:39.044 GMT+2
Etiketak: betaharram aparkalekua parking | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/31 13:51:44.084 GMT+2

Umeen eguna!!

Sanjuandegiko Jaiak direla eta, Barraketako arduradunekin adostu da umeentzako eguna datorren ostegunean, 4ean, izatea. Egun horretan bidaiak 1€ balioko dute. Espero denek disfrutatzea.

Nork: SFB.2009/05/31 13:51:44.084 GMT+2
Etiketak: umeak barrakak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/31 13:46:40.964 GMT+2

Sokamuturra. Oharra

Sokamuturra

 

Oharra:

 

Ekainaren 7an, igandea, goizeko 7.00tan sokamuturra izango da La Salve 37 eta 38 atzealdean SFBk antolatuta.

 

Segurtasun arazoak medio, kotxeak bertan ez aparkatzea eskatzen da. Ahalik eta eragozpen gutxien egiten saiatuko gara.

 

Beraz, goizeko 6 eta 9ak bitartean zezenarentzako erabiliko da plaza.

 

 

 

Barkatu eragozpenak,

 

 

 

SANJUANDEGIKO FESTA BATZORDEA

Nork: SFB.2009/05/31 13:46:40.964 GMT+2
Etiketak: oharra sokamuturra | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/31 13:36:01.679 GMT+2

DV

http://www.diariovasco.com/20090530/costa-urola/fiestas-sanjuandegi-comenzaran-lunes-20090530.html

Nork: SFB.2009/05/31 13:36:01.679 GMT+2
Etiketak: dv diario 2009 vasco | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/31 13:32:06.867 GMT+2

Hitza

http://www.urola-kostakohitza.info/albisteak/8945/Sanjuandegiko_festetako_ekitaldiak_astelehenean_hasiko_dira.htm

Nork: SFB.2009/05/31 13:32:06.867 GMT+2
Etiketak: hitza 2009 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)