Xanjuandegiko Festa Batzordeak lehen balorazio azkar bat burutu du.
Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkie festetan parte hartu duten guztiei, auzotarrei eta bereziki, auzolanean ekimen ezberdinak aurrera ateratzen lagundu dutenei. Aurten, ilusioa piztea lortu da auzoan. Festa Batzordearen ustetan, oinarri sendo bat jarri da hurrengo urteetarako eta Xanjuandegiko Festek hartu dezaketen dimentsioa ere ikusi ahal izan zen ostiral gauean.
Komunikazioari dagokionez, ikusgarria izan da amona mantangorriren irudiak izan duen harrera (igoeran eta jeitsieran, zapiak, festetako abestia etab.).
Xanjuandegiko Festa Batzordea indartsu dago eta hurrengo urteetarako erronkei aurre egiteko indarra eta ilusia jaso du aurtengo jaietan.
Oraingoz hau da guztia, hurrengo egunetan egingo dugu balorazio sakonago bat.
Ekainak 1,2,3,4,5,6 eta 13. Egun guzti horietan badago zertaz gozatua auzoan. 2010. urteko festak ospatuko baitira. Azken urteetako bilakaerari segida emanez, jaiak indartzea dugu helburu, gure auzoak eta auzotarrok merezi dugulako. Aurrekontu xume bati ahalik eta etekin gehien ateratzen saiatu gara.
Haize freskoarekin datoz aurtengo festak. Otsailetik ari gara lanean, antolakuntza, auzolana, azpiegiturak... eta guztiaren gainetik umorea! Aurten gainera amona mantangorriak bisitatuko gaitu.
Antolakuntza eta auzolana
Festa Batzordeak, auzolanaren bitartez daramatza zeregin guztiak. Lan ezberdinak burura erematen dituzten auzotarrak biderkatzen ari dira azken urteetan. Bereziki azpimarratu nahi genuke, 30 auzotar baino gehiago ari garela buru belarri Festak prestatzen eta 60tik gora izango garela Festek dirauten bitartean auzolanean antolaturik ariko garenak. Dena den Xanjuandegi osoa gonbidatu nahi dugu beste behin modu aktiboan parte hartzera.
Kopuru hauek ikusita esfortzu berezi bat egiten ari gara gure artean ahalik eta ondoen antolatzeko eta guzti hau emaitzak ematen hasia da.
Auzoko komertzio eta Tabernen ekarpena ere eskertu nahi dugu prentsaurreko honetan.
Azpegitura
Erronka handietako bat azpiegiturak indartzea izan da. Ez dira faltako ohiko eszenatokia, umeentzako barrakak edo Festa Batzordearen txosna. Eraikin publikoei dagokienez, Igerilekuan eta Ludotekan hainbat ekintza aurrikusten dira. Baina horretaz gain xj auzolanean auzo eragileak Taberna zabalduko du astebururako “Bodega” zaharrean eta bertan bilduko den dirua urtean zehar dinamika ezberdinei erantzuteko erabiliko da. Water Poloko taldeak ere txosna jarriko du lehen aldiz, euren aurrekontuari aurre egiteko.
Amona mantangorria
Amona mantangorria izango da 2010eko festetako irudia. Bere jeitsierarekin emango zaie hasiera asteburuko ekintza guztiei eta berau agurtuz emango zaie amaiera ere.
Kondairak dioenez, eguraldi iragarlea da eta aldatu ere egin dezake. Hortik dator, hatzamar puntan jarri eta kantuan hurrengo galdera luzatzeko ohitura: “Amona mantangorri zeruan zer berri?”. Umeei esan izan zaie, amona mantangorri bat hiltzean, euria egin ohi duela. Dena den, ume guztiek maitatua da animalia hau. Zenbait kasutan ilargiaren adierazletzat ere hartua izan da euskal kantutegian.
Egitaraua
Urtero bezala auzotar guztientzat egitarau zabal bat osatzea izan da helburua. Aurreko urteetako ohiko programako gauza asko mantendu badira ere, aurtengo ekintzen artean badira hainbat berrikuntza. Besteak beste, gazte afaria edo auzoarteko Herri Kirolak. Mus txapelketako diru sariak ere bikoiztu egin dira aurtengo ediziorako.
Jarraian programa osoa:
Ekainak 1, Asteartea
22:00 Idiazabalgo Txiste-kontalariak
Niza tabernan
Ekainak 2, Asteazkena
21:30 Kontzertua: Euskal Rocka Berrikusten
Rocha's tabernako terrazan
Ekainak 3, Osteguna
21:00 Mus txapelketa Ongi Etorri erretegian
Inskripzioa: 30€
Sariak:
1. - 500€, txapelak eta ikur sariak
2. - 380€, eta ikur sariak
3. - 260€
4. - 140€
Ekainak 4, Ostirala “Gazte eguna”
18:30 Auzoko lokalaren irekiera eta luntxa
20:00 Amona Mantangorriren jeitsiera
20:05 Erraldoi eta buruhandiak Juan de Antxieta musika eskolako ikasleek lagunduta
19:00 Erraldoi eta buruhandiak Juan de Antxieta musika eskolako ikasleek lagunduta
19:30 Arantzetan Rock Akustikoa
Ehunzango Batukada Taldeak kalea girotuko du
23:00 Saloiko dantzak Jose Mari Orbegozorekin
Ondoren, Dirección Obligatoriaren kontzertua
Ekainak 6, Igandea
06:00 Txokolatea
07:00 Sokamuturra
09:00 Salda
09:30 Diana Izarraitz txistulari taldearekin
11:00 Azpeitiko Udal Musika Bandaren kalejira
12:00 Dantzari txikiak
16:30 Haurrentzako poney eta zezenak
18:30 Herri kirolak
20:00 Kapoeira saioa
21:00 Amona Mantangorriren igoera
Ekainak 13, igandea
11:00 Sanjuandegiko Eskolarteko III. Krossa
Gonbidapena
Azkenik, auzotarrak eta orokorrean, herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu. Zatoz Xanjuandegiko Festetara badago eta zertaz gozatua! Parte hartuz, ondo pasa!
Sanjuandegiko Festa Btzordeak, honako balorazioa egin du 2009ko auzoko jaien inguruan:
Orokorra
2009ko jaien inguruko balorazioa, orohar, oso positiboa da. Balorazioa egiterako orduan, hurrengo irizpideak izan ditugu aintzat: parte hartzea, giroa eta ekimen bakoitzaren gauzapena.
Jende aldetik, sanjuandegiko jaiek, gorakada izan dutela uste da. Auzotar eta herritar ugari izan da auzoan, jaietan zehar eta antolatutako ekimenen aurrean ere, erantzun ona eman da orokorrean.
Aipamen berezia egin nahi genioke, merkatari, tabernari eta negozio ezberdinen parte hartzearen inguruan, egin den apustuari. Erantzuna, ia erabatekoa eta eredugarria izan da. Ikaragarria izan da guztien jarrera. Hauei, eskerrak ematea eta jaien arrakastan, ezinbestekoak direla errepikatu nahi da Sanjuandegiko Festa Batzordetik. Bestalde, lehen urtea izanik, ezin izan da guztiengana iritsi eta sentitzen da, gauzak hobetuko dira duda izpirik gabe.
Egun guztietan zehar izan den giro ona ere, nabarmendu beharreko puntua da. Ederra izan da, jaietan bizi izan den armonia eta baita, nabarmendu beharreko istilurik jazo ez izana ere.
1 Astelehenetik, 4 Ostegunera
Ekimen guztiak aurrera atera dira eta hori berez, pozgarria da. Dena den, mus txapelketan, parte hartzaile kopuruak gora egin izana azpimarragarria da. 5 Ostirala
Euri artean ekin zitzaion programatutakoa betetzeari, baina hau, ez zen oztopo izan eta gerora ongi eutsi zion eguraldiak. Arratsaldean izandako jendetzaz gain, gau osoan zehar giro aparta izan zen Sanjuandegin. Saloi dantzak bereziki, jende ugari bildu zuen, beste behin ere parte hartzea bultzatuz.
6 Larunbata
Larunbateko bazkaria zen, erronka nagusietako bat. Bertan, jende multzo ederra bildu zen. 150 bat lagun bildu ziren, azken urteetako goranzko joerari jarraituz. Bestalde, egun guztian zehar, jende kopuru txukuna ibili zen auzoan. Horretarako dauden zailtasunen jabe izanik, urrats garrantzitsua izan da hau. Aurreko egunetan bezala, programako ekimen guztiak burutu ziren.
7 igandea
Goizeko txokolatea gaizki irten harren, egunak eurrera jarraitu zuen sokamuturrarekin. Honen leku aldatzea, erabaki ona izan zela uste da. Ondoren, jende ugari izan zen goiz osoan zehar. Arratsaldean ere, giro ona izan zen ekimen ezberdinetan, parte hartze txukunarekin. Suzko zezena eta azken traka, ez ziren aurrera atera azken orduko arazoengatik.
14 Igandea
Krossa astebete atzeratzearekin, asmatu zela uste da. Hemen ere, parte hartzeak gora egin du.
Badago zer hobetu
Sanjuandegiko Festa batzordetik, bi puntu azpimarratu nahi dira:
Alde batetik, aurrekontuak topea jo duela uste da. Sanjuandegiko auzoak, gaur egun, jaien inguruko dinamika indartsu bat martxan jartzeko apustua egin du eta bide horretan sakontzeko, aurrekontu handiago bat behar da. Auzoaren dimentsioari erreparatuz gainera, desproportzionatua da gaur egun jasotzen den kopurua.
Bestetik, izan dira inork jazotzerik nahi ez zituen hainbat gertaera. Hauen aurrean, auzoa eta auzotarrak errespetatzeko eskatzen zaie jaietan parte hartzen duten guztiei. Nahiz eta hainbat gauza saiestea beti zaila izango den, berriz horrelakorik izan ez dadin lan egingo du Sanjuandegiko Festa Batzordeak datozen urteetan.
Eskertza
Jaietan modu batean edo bestean, parte hartu duten guztiei eskerrak emanez amaitu nahi da balorazioa. Eskerrik asko guztioi!
Sanjuandegiko Festa Batzordeak eskerrak ematen dizkio jaietan laguntza eman duten guztiei.
Denen laguntzarekin eta parte hartzearekin jaiak aurrera ateratzea lortu da.Dena ondo irten dela eta jendea gustura gelditzea ez da erraza, baian lortu dugu.
Jaien balorazioa egiteko bilera hilaren 18an katekesiko lokaletan egingo da gaueko 20,00tan.
JAiak medio, auzoan aparkaleku asko kendu dira. Arazo honi irtenbidea emateko, Azpeitiko Udalak Betharram zein Oktogonoko (perretxikoa) jolastokiak irekiko ditu autoak bertan lagatzeko.
Sanjuandegiko Jaiak direla eta, Barraketako arduradunekin adostu da umeentzako eguna datorren ostegunean, 4ean, izatea. Egun horretan bidaiak 1€ balioko dute. Espero denek disfrutatzea.
Sanjuandegiko Festa Batzoredearen (SFB) bloga da hau.
Bertan, Sanjuandegi zein udaberri jaiei buruzko informazioa argitaratuko da.
679695737 da gure telefonoa.