Soin hezkuntzaren aldeko taldea da Sohat. Eta Soin hezkuntza irakasgaiaren duintasun eta beharraren alde ari dira lanean sortu berri den taldeko kideak.
Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen curriculum berrian, soin hezkuntzako irakasgaia bera %40 murrizteko aukera ematen dute. Aukera bai. Baina gaur egun aukerak nolakoak diren badakigu. Soin hezkuntzaren espezifikotasuna gutxitu eta ingelesa gehituko dugu, seguruenik; edo matematika; edo natur zientziak. Eta Montxon biƱetak Berrian zekarren bezala (07/10/20), burua itzel jantzita eta gorputza mehartuta (edo gizenduta guztiz) dugula erabiliko dugu gure jakintza.
Gero osasunaren garrantziaz ari diren berbez beteko zaigu ahoa. Baina osasuna zaintzen ez badugu zertarako balio du ikasitako guztiak.Gure gorputza zaintzen eta gure gorputzaz ikastea ere garrantzitsua da. Oso. Gorputza guztia delako, burua barne.
Baina nik baino hobeto azalduko dizuete Sohat taldekoek zein den beraien eskaria. ETa haren zergatiak. Hona hemen haien orrialderako lotura.
http://www.blogak.com/sohat
2007/10/21 10:43:32.154 GMT+2
Ez dago jakintzarik osasunik gabe
Nork: saras2.2007/10/21 10:43:32.154 GMT+2
Etiketak:
osasuna
fisikoa
soin
sohat
hezkuntza
heziketa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat