berbak dantzan

Errutinen ederra
Errutinak ere badu bere alde ederra. Egunero ordu berean, leku beretik igarotzen naiz lanera joateko. Eibartik Elgetara. Beti ikusten ditut zuhaitz berberak; paseoan doazen gizon-emakume berberak; kotxe berberak gora eta behera.

Baina errutinak badu bere berritasuna, beti. Zuhaitzek marroi kolorea hartu dutela ohartu naiz gaur. Oinezean ibiltzen diren emakumeak txamarrarekin irteten direla paseora; eta emakume kuadrilla bankuz aldatzen dela eguraldiaren arabera. Hotz dagoenean eguzkitan dagoen bide ertzeko eserkuan jartzen dira. Bestela, itzaletan dagoen beste bide bazterreko eserlekuan.

Gaur bide bazterrak garbitzen dituzten langileak ikusi ditut errepide ertzean botata, belarretan, siesta egiten. Niretzat berria izan da baina seguru nago errutina dela beraientzat lo kuluxka botatzea bazkal ostean.

Batzuetan errutina ere berria da. Niretzat ez bada, zuretzat. Eta bestela harentzat. Baten batentzat.

Izaro
Izaro deitu diogu eta inoiz gertatu zaidan gauzarik politena bera izan da. Zaila da bizi ditudan sentimenduak deskribatzea. Hitzak erabili nahi ditut baina mutu gelditu naiz. Barrenean halako hormona dantza bat sentitzen dut, gelditzen ez dena. Amazonasetako tribu ikusezin horietako dantzariak direla uste dut. Marra zuriak dituzte margotuta aurpegian; hostoz eginiko tiradun gonak jantzi dituzte; egurrezko belarritako handiak dituzte; halako makila luze bat eskuan.  Ulertzen ez dudan baina zentzua duen koreografietan ari dira. Erdi narrutsik ikusten ditut, pozez zoratzen dantzan. Izaroren etorrera ospatzen ari dira-gara. Ongi etorri Izaro!