Atzo edo gaur; edo atzo eta gaur Iruñean egon gara Kezka dantza taldeko bi. Dugunako dantza taldeak gonbidatu gintuen haien taldeko bazkari batera eta, parrandarako aitxaki gutxi behar genuenez bertan aurkeztu ginen.
Dugunak badu lokal txiki bat Nabarreriatik hurbil. Ondoan plaza txiki bat dago eta bertan zituzten mahaiak prest. Sagardotegietako menua bazkaldu genuen, patxaran. Hirurogei lagun inguru (diot nik) zahar eta gazte (gazte-gazteak gutxiago; kaferako etorri ziren batzuk, diru kontuak nonbait).
Eta orduan hasi zen giroa. Hasi ziren musika tresnak agertzen han eta hemen. Orain bibolina, orain txistua, orain pandero eta trikitixa, soinua, saxofoia, bonbo eta platilloak, tinbalak... eta hasi ziren agertzen dantzarako zaletasunak. Eta norgehiagokak. ;-)
Beteranoak eta gazteak dantzari dantzetan parez pare; Suletinoetan parez pare; Auritzeko ingurutxo eta Otsagiko dantzak. Irri artean sentitu nuen talde bat ez dela oraina soilik. Ez baitago etorkizunik iragana ulertu gabe. Zaharrak harro ziren euren gazteetaz. Eta gazteak ilusioz erakutsi zieten etorkizuna eraikitzeko gogoz daudela. Kanpotik sentitutako sentimenduak horiek guztiak. Pena sentitu nuen, gure taldean ez dugulako halakorik bizi, momentuz.
2006/06/10 20:00:43.680 GMT+1
Fernando joan da
Nork: saras2.2006/06/10 20:00:43.680 GMT+1
Etiketak:
fernando
euskalgintza
muniozguren
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
"...ez dagoela etorkizunik iragana ulertu gabe..." esalditxo hau nere artxiborako gordeta geratzen da, zure baimenaz, noski:P
ondo ondo segi!
Nork: malen.2007/02/09 19:49:03.099 GMT+1
http://www.blogak.com/hankazgora