Irratian entzun nuen emakumea solasean. Gernika bonbardatu zutenekoak zituen ahoan, gogoan, hitzetan. Eta ezin izan nion entzuteari utzi. Autoa aparkatu eta bertan jarraitu nuen sarraskiaren ingurukoak entzuten. Berandu heldu nintzen hitzordura.
Hiruzpalau egun dira hori gertatu zela. Eta ordutik emakumearen hitzak ditut gogoan. Tristuraz kontatzen zituen. Baina tarteka irriak ere egiten zituen. Aita epaitu zutenekoaz adibidez. Okina zen aita eta epaiketan hala esan omen zioten: “Se le acusa de movilizar a las masas”. “Si señor, toda mi vida”, erantzun omen zion epaileari emakumearen aitak, “Soy panadero”. Eta alabak barre egiten zuen hori kontatzerakoan, gordinaren erdian goxoa botatzerakoan, aitaz oso harro.
Hunkitu ninduen eta hunkituta nago. Aspaldiko partez irratia entzuten filma bat bizi izan nuelako. Irudiak ikusi nituelako nire buruan. Sarraskia. Pena sentitu nuen eta nire aitonaz gogoratu nintzen. Gudan bizi izango zituenak irudikatu. Eta zergatik ez nion arretarik jarri bere garaian pentsatu nuen orduan. Hainbeste gauza kontatzen zizkidan… eta nik entzun ez.
Irratian entzun nion emakumeari Oscar saria eskainiko nioke. Gidoi, irudi eta zuzendaritza perfektuagatik.
Bukatu zen kontakizuna. Irratia itzali eta ondo bizi garela pentsatu nuen gero. Ondoegi agian.
Erantzunak
Egia da holakoak, gogoetagaiak direla eta interesgarriak gainera.
Dana dala emoten dau ez doguzala gauza horreek bizi izan!
Ondo bizi gara bai, ondoegi agian! Horregaitik gaur egun gatazkak hor darrai. Batzuk besteen teilatura harriak bota eta baloiak pasatuta. Egia esan nire ustez denak koldar hutsak dira. Inor ez da gai bere mozorroa kendu eta Euskal Herriko egoeraz zintzo berba egiteko gai.
Hori bai, bakoitzak daukagun altxor bakarrarekin jolasteko denak prest! Zer esan nahi dudan honekin? Ba... bizitza dala daukagun altxor bakarra. Bizitzarik gabe ez dago ezer. Horregatik dinot gehienak honekin jolasteko gai direla, batzuk ideia ia utopiko bategaitik beste batzuen bizitza akabatzeko prest! Besteak ostera ideia batzuk defendatzeagatik ilunpetan hainbat errubako usteltzen izteko prest! Zein ote irtenbidea?
Nik ez dakit, eta emoten dau inoiz ez dodala jakingo.
Egia esan, gaia apur bat desbideratu dodan lez, gerra haretakoarekin lotuz esan, ordukoa gogoratzea ondo dagoela, baina ikasgai bat izango dala jakitekotan. Krudelkeria, heriotza... ez dira ezer, gaur egun gu geu horiek gainditzeko gai ez bagara. Beraz, egin daigun bidea ia konponbidea aurkitzen dogun!
Bueno Saras, beharbada ez da hau espero zendun erantzuna, baina zerbait idazteko gogoa sentitu dot eta hemen zure testuak sortu deustan gogoeta. Beharbada oinarri honetatik hasita hemendik aurrera gai desberdinei buruz hitz egiteko aukera euki daikegu, zuk esandako moduan irudiei garrantzi apur bat kendu eta HITZA gure ekintzez goraipatuz.
Nork: .2007/04/25 18:33:20.740 GMT+2
Kaixo, Ane!
Ni, una imagen vale más que mil palabras norbaiti entzutian, moskeau itxen naiz, ondo esandako mila hitzek (edo hamaikak) irudi batek baino askoz gehixao esan leikelako.
Nork: malen.2007/05/02 18:49:52.851 GMT+2
http://www.blogak.com/hankazgora