Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/02/20 17:50:00.510 GMT+1

Lau urteren ostean, Egunkaria aurrera!

Lau urte igaro dira. Oraindik gogoan dut lankide baten deia, goizeko bost t“erdiak aldean. Hark kontatutakoarekin eta irratian etengabe esaten ari zirenarekin hasi nintzen gertatzen ari zenaz jabetzen.

Gogorrak izan ziren lehen uneak. Eta bigarrenak. Eta egungoak. Baina bereziki gogorrena egin zitzaidana zera izan zen: Martxelo kartzelatik irten berri ikustea. Dantzari lanetan ibiltzeagatik Agurra dantzatzea egokitu zitzaidan. Egia esan, ez naiz sekula damutuko. Izan ere, Agurrik norbaitek merezi izan badu Martxelok merezi izan zuen eta beste atxilotu guztiek (eta ez hainbestetan parean izaten ditugun eskailera mekanikoek; edo ezkonkide ezezagunek; edo adreiluzko eraikuntza hotzek.Dantza beraren zentzua gal arazten lagundu dutenek).

Gogorra izan zen hura, oso. Goizeko ordubiak-edo izango ziren. Eta han agertu ziren, Madrildik bueltan. Azala urdin. Begiak gorri. Barrua urratuta. Eta nirea ere orduan urratu zela uste dut. Dantzan egin nion. Ez oso era profesionalean egia esan; negar malkotan baizik. Eta eman nion-zidan besarkadak nire urratua zabaldu zuen. Eta ez da itxi.

Torturaren aurka egon naiz beti. Eta pertsona den edozein dagoela torturaren aurka uste dut. Baina ez nuen torturaren garratza somatu Martxelo parean izan arte. Uste dut, edozein epailerentzat nahiko froga litzatekeela ikustea guk Martin Ugalde parkean ikusi genituen gizonak eta modu hartan. Ikusi nahi badu, jakina. Baina ez dute nahi. Horra hor arazoa.

Eta ez dute injustizia ikusi nahi. Ezta justizia ere nonbait. Interes politikoek itsututa dituzte.

Zenbat familiak eta adiskidek biziko zuten nik orduan sentitu nuena, baina nik baino askoz lehenago. Torturaren garratza esan nahi dut. Ostera sentimendu horretaz ez nintzen ohartu ordura arte. Zenbatek jarraituko du hori somatzen. Guztiei nire elkartasuna.

Lau urte igaro dira. Eta ez da epaiketarik egon. Eta ez dadila egon eskatu beharko genuke. Eta hala egin nahi dut nire blog umil honetatik.

Egunkaria aurrera! Epaiketarik ez!

 

Nork: saras2.2007/02/20 17:50:00.510 GMT+1
Etiketak: euskaldunon lau tortura urte egunkaria | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ane,... deskubritu dut zure bloga,...
Irakurriko dizut!

Muxu handi handi bat!

Nork: Aritz.2007/04/17 14:43:05.104 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.