Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/04 12:46:31.948 GMT+2

Lurrean dago Elsa

Espiralak, etengabeak

 

Gurasoak harritu egingo lirateke jakinez gero haien seme-alabaren irakasleak zenbat sekretutxo dakizkien euren inguruan. Behin ikasle txikitxo bati zera galdetu nion: -Zergatik jotzen dituzu zure ikaskideak, laztana? Eta berak hala erantzun zidan: - Aitatxok ere amatxo jotzen du berandu datorrenean.

 

Gero, tarteka, egunkarian irakurtzen dut familia horren berri. Batzuetan, hemen inguruan egoten dira. Beste batzuetan han. Eta beste askotan, inon; inork ez dituelako tarte batzuetan umetxoen sekretu beltz horiek gogoratzen.

 

Lurrean dago Elsa.  Labana du gibelean sartuta eta odolak estali du. Semea ondoan dago, begiak zabalik, gertatzen ari dena ulertu gabe. Mantangorria du eskuartean eta ito egin du ukabila itxi duenean.

Elsak papertxo bat du eskuan. Semeak bezperan eskolan idatzi zuen ipuintxo bat da. Honela dio ipuinak:

 

“-Aita, istorio kontalaria izan nahi dut.

-Eta, zer kontatuko duzu, seme?

-Istorioak eta kontuak kontatuko ditut. Egiak eta gezurrak. Kontatuko dut nola amona mantangorri batek gauero lo kantak kantatzen dizkidan loak har nazan.

-Ederra! Eta zer gehiago kontatuko duzu, seme?

-Kontatuko dut, lo kantek gidatuta amets egiten dudala. Eta amets egiten dut esnatzen naizela; eta zoriontsu ikusten zaitudala lanerako bidean; egun horretan, zure nagusiak ez zaituela zigortuko lanean; eta pozik bueltatuko zarela; eta ama muxukatuko duzula, jo beharrean, lasaitasunaren pozez.Eta, hala, ama pozik egongo dela amets egiten dut; eta horregatik ez nauela joko, berriro. Eta, horrela, nik ez dudala amona mantangorria ito nahiko. Istorioak eta kontuak kontatuko ditut, aita”.

 Espiralak etengabeak dira.

 

Nork: saras2.2007/05/04 12:46:31.948 GMT+2
Etiketak: txarrak tratu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.