2008/06/19 00:07:43.105 GMT+2
BiscayTIC: ulertzen ez dudanaren kronika
Biscaytic
Baina ez dut ezer ulertzen, ez al daukagu hemen nahikoa gaitasun?
Gaia eta Esle
Ala ere, hemen badago nolako apustu bat, ez?
Innobasque
Ozenkiago esan daiteke, argiago...ez dakit...
Proyecto BiscayTIK
Nork: josu.2008/06/19 00:07:43.105 GMT+2
Etiketak:
biscaytik
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/19 00:07:43.105 GMT+2
BiscayTIC: ulertzen ez dudanaren kronika
Biscaytic
Baina ez dut ezer ulertzen, ez al daukagu hemen nahikoa gaitasun?
Gaia eta Esle
Ala ere, hemen badago nolako apustu bat, ez?
Innobasque
Ozenkiago esan daiteke, argiago...ez dakit...
Proyecto BiscayTIK
Nork: josu.2008/06/19 00:07:43.105 GMT+2
Etiketak:
biscaytik
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/08 17:22:26.035 GMT+1
Don't save me
Don't save me, thanks
Norbaitek, ETAkideren batek seguruenez, PSE-EEko zinegotzi izandako Isaias Carrasco tiroz hil du gaurkoan, etxetik irteten ari zela, emaztea eta alaba ondoan zituela. Euskal Herria libreago omen da orain.Hori bada Euskal Herria salbatzeko, libre eta independente egiteko bidea, mesedez, ez nazala inork salba. Eskerrik asko.
Someone, probably an ETA activist, has shot former PSE-EE councilman Isaias Carrasco dead, when he was leaving home with his wife and his daughter. Euskal Herria (Basque Country) is supposed to be a little more free after that.
If that is the way to save Euskal Herria, to make it free and independant, just please do not save me, thanks.
Alguien, probablemente un activista de ETA, ha matado hoy a tiros al ex-concejal del PSE-EE Isaias Carrasco, mientras salía de casa con su mujer y su hija. Se supone que Euskal Herria es un poco más libre ahora.
Si esa es la forma de salvar Euskal Herria y hacerla libre e independiente, por favor, no me salven. Gracias.
Nork: josu.2008/03/08 17:22:26.035 GMT+1
Etiketak:
independentzia
t_save_me
eta
don
euskal_herria
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/01/16 09:04:28.385 GMT+1
ClockingIT, proiektuen kudeaketarako softwarea euskaraz
Badaukagu beste software bat euskaraz. Kasu honetan, proiektuak kudeatzeko software bat. Kode librean eta bere doako erabilera web bitartez.
Gabonak oso probetxagarriak izan dira aurten. Lankideekin batera ClockingIT deritzon software norbegiarra euskaratu dugu eta dagoeneko abian da.
Orain dela hilabete batzuk hasi ginen berau probatzen eta dagoeneko eguneroko lanean ezarri dugu. Bere alde egiteko hurrengo ezaugarrietan oinarritu gara. Ez gara ezaugarri tekniko eta funtzionaletan sartuko, horretarako onena probatzea bait da...- Kode libreko softwarea. Edozeinek jaitsi eta bere zerbitzarian ezartzeko aukera izanik.
- Erabil
erraza. Proiektuak kudeatzeko sistemak erabat errazak behar agilak
behar dute izan. Disziplina handia eskatzen dute eta erabiltzeko zailak
izanik beraien arrakasta oso mugatua legoke.
- Garatzaileen prestutasun eta azkartasuna. Edozein arazo 24 ordu baino gutxiagotan soluzionatzeko gai dira. Harrigarria dirudi honek, batez ere atzean bi pertsona besterik ez daudela kontutan izanik.
- On-line bertsioa denoi zabalduta, eta doan.
- Etengabeko garatzea. Taldea etengabe ari da lanean eta erabiltzaileen proposamenak seriotasun osoz hartuz, hobetzen ari da.
- Eta beste gauza asko.
Hori dela eta, euskaldunok ere gure ama hizkuntzan prest eduki behar genuela eta...gabon edarrak pasatu ditugu proiektu honetan lanean, benetan :-). Espero egindako lanak merezi izana.
ClockingIT
Nork: josu.2008/01/16 09:04:28.385 GMT+1
Etiketak:
teknologia
proiektuak
softwarea
euskara
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/01/08 07:53:48.428 GMT+1
Wikia Search, bilaketak gure menpe
Proiektu honek dakarkigun aukera ez da nolanahikoa. Erabiltzailearen askatasunean oinarritzen da proiektua eta gaur egun interneteko bilaketek suposatzen duten pisua ikusiaz, beharrezkoak ditugu gisa hontako ekintzak. Aurretik ere hitzegindakoak gara hontaz.
Pentsatuz gero, interneten egin ditzazkegun bilaketek norberaren pertsonari buruz asko esan dezakete. Momentuko interesak eta galderak botatzen dizkiogu bilatzaileari. Momentuko buruhausteak, momentuko desirak... "esaidazu zeren bila zabiltzan eta nor zaren esango dizut" moduko esaldiren bat botatzera ere ausartuko ginateke noizbait. Informazio garrantzitsua, norberari buruzko informazio garrantzitsua, eta noren eskuetan dago? Nork kudeatzen du? Nork ematen dit eta ze irizpideren arabera momentuan momentuko beharren erantzuna? Gutxi batzuen eskuetan dago informazio hau, bakar baten esku dagoela ez esatearren...
Pertsonei buruzko informazio mota honek botere handia eman dezake eta jakin badakizue bakar batzuen larregizko botereak gauza honik ekartzen ez duela.
Orain gure esku dago bilatzaile honen arrakasta, erabiltzaileen partaidetzan oinarritzen bait da.
Bejondeizula Jimmy Wales!
Nork: josu.2008/01/08 07:53:48.428 GMT+1
Etiketak:
wikia
teknologia
askatasuna
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/05/26 14:54:19.383 GMT+2
Askatasunari mehatxua
Aste hontan irakurri ahal izan dudanez, nahiz eta zurrumurruak izan, edo ez...., badirudi Google-ek gure gauza asko dakizkiela eta jakituria guzti hori guri gomendioak emateko erabili ahal izango lukeela. Falta zitzaiguna!
Ez da lehen aldia Google-ek informazio gehiegi duela bururatzen zaindana. Larregi ezagutzen gaitu eta horrek botere asko eman diezaioke... Google-en arrakasta justifikatua dago, dudarik ez, baina botere gehiegi eman diogula ere izan daiteke. Bere arrakastaren eragile bat Microsoft ahalguztidunaren aurkako guda izango litzateke... Asko gara azken honen boterea neurrigabekoa dela uste dugunak eta momentu batean Google ikusi dugu Microsoften neurriko aurkaria, berarekin pertsona asko "aliatu" garelarik. Baina...ez dakit nik ba...marketing-aren esklabu ez garen izan oraingoan ere...Google-en marketing-aren esklabu.
Badakigu zein den Google-en esaldi ezagunena (marketing-aren ondorio argi eta garbi). "Don't be evil". Baina hainbeste botere izatea ez al da ba nahikoa "evil"? Beno, botere horren erabilera "egokia" ere ikusi beharko litzateke, ados, baina izate hutsa, nire ustez ez da ba oso ona.
Badirudi, orain Google-i boterea kenduko dion beste baten zain gaudela, Microsoftekin bezala...espero dot botere hori kenduko diotenak gu geu izatea, gizarte osoa alegia. Bestela gure askatasuna kolokan dago, bizitzak buelta asko ematen bait ditu.
Nork: josu.2007/05/26 14:54:19.383 GMT+2
Etiketak:
teknologia
google
askatasuna
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/05/11 00:31:38.278 GMT+2
Nork esan du euskal zineak ez daukala etorkizunik?
Nork: josu.2007/05/11 00:31:38.278 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/23 13:55:07.965 GMT+1
Laino fabrikak
Oinarrizko ustezkoen aurka, lainoak ez dira itsasoaren eta lurraren hezetasunaren ondorioz sortutakoak. Lainoak fabriketan sortzen dira eta bertatik atmosferara kanporatu. Atzo konturatu nintzen fenomeno hontaz. Hona hemen argazkiak.
![]() |
| Natura |
Nork: josu.2007/03/23 13:55:07.965 GMT+1
Etiketak:
teknologia
zientzia
askatasuna
laino
fabrika
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/15 00:15:09.340 GMT+1
Aldaketa klimatikoa eta irtenbide nuklearra
Kitto, nahastu nauzue...
aldaketa klimatikoaren kontu honi buruz neuzkan iritziak krisian sartu dira. Alde batetik badirudi egoera larria dela, eta nik ere hala uste nuen (eta aurkakoa demostratu bitartean horrela jarraituko dut), baina badira hainbat zientzialari aldaketa klimatikoaren kontu hau “politika eta mitoa” besterik ez direla diotenak (Errespetu osoz analizatutako iritziak denak, nik baino dexente gehiago dakite eta. Faltako litzateken bakarra behingoz ados jartzea izango litzateke...). Krisi honen errua joan zen egunean eitb-ko teki taka blogean irakurri nuen sarrera honek dauka. Aurretik ere antzeko iritziak irakurriak nituen, eta azkenaldian energia nuklearraren aldeko deiadarra nabaria da aldaketa klimatikoa ekiditeko bide bakar gisara (hemen adibide bat). Ez dira gutxi mugimendu ekologista sakonetik atera eta energia nuklearra aldarrikatzen dutenak, Greenpeace-eko sortzaileetariko bat izanik adibide garbiena (hemen)
James Lovelock, GAIA hipotesiaren sortzailea ere erabat erradikalizatuta dabil aspaldian. GAIA akatzeko arriskuan gaude (ez ordea beste batzuen iritziz. Hemen dago nire krisi honen oinarria) eta irtenbide bakarra energia nuklearra dela dio, energia berriztagarriak diru aperrigaltze moduan hartzen dituelarik.
Zotz! Inork ikertuko al du benetan energia aurrezten lagunduko diguten soluzioetan? Badirudi berriztagarria edo nuklearraren artean dagoela hartu beharreko erabakia. Batekin edo bestearekin, martxa hontan, GAIA akatzen jarraituko dugu. Galdera 25, 50 edo 100 urte gehiago iraungo duen da.
Baina...nork dauka energia aurrezteko interesa? Inork gutxik. Esan energia sektoreko multinazionalei %50 aurrezteko gai den teknologia bat ikertu duzula eta merkaturatzeko prest dagoela, ea zer nolako aurpegia jartzen dizuten. (Aurretik ere hitzegin dugu hontaz...)
Azkenik, ezin dut sinistu gertaera zientifiko baten aurrean horrelako iritzi kontrajarriak izan daitezkenik. Argituko al dit norbaitek?
Nork: josu.2007/03/15 00:15:09.340 GMT+1
Etiketak:
zientzia
teknologia
askatasuna
aldaketa
nuklearra
klimatikoa
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)
2006/11/08 00:15:11.242 GMT+1
Zientzia, artea eta edertasuna
Benetan ikusgarria deritzot irudi hauen edertasuna. Zer eta formula matematiko batzuetatik ateratako edertasuna. (ikus hau, edo hau, edo beste hau...ez al dira benetan ederrak?)
Ez pentsatu ordea irudi soilak direnik. Naturan hainbat adibide aurki ditzazkegu (ikusi hau bestela).
Oraingo honetan, ikusle soil izatetik nolabaiteko protagonista izatera salto egingo dut. Hona hemen nire "galeria" pertsonala. Nire irudiak, aurretik erakutsitakoen ondoan, ume baten zirriborroak besterik ez dira. Baina...ez al daukate nolabaiteko edertasuna? ;-)
Matematikaren ondorio dira. Agian, umetan eta gaztetan hau erakutsita, matematika beste nolabait ulertuko genuke. Zientzia, artea eta edertasuna uztartzerik daudela ulertuta.
Ondo bizi, lagunak!
Nork: josu.2006/11/08 00:15:11.242 GMT+1
Etiketak:
zientzia
teknologia
askatasuna
artea
fraktalak
edertasuna
| Permalink
| Erantzunak (7)
| Errenferentziak: (0)



