sare zabalean

BiscayTIC: ulertzen ez dudanaren kronika
Lehenengo hau:

Biscaytic

Baina ez dut ezer ulertzen, ez al daukagu hemen nahikoa gaitasun?

Gaia eta Esle

Ala ere, hemen badago nolako apustu bat, ez?

Innobasque

Ozenkiago esan daiteke, argiago...ez dakit...

Proyecto BiscayTIK

BiscayTIC: ulertzen ez dudanaren kronika
Lehenengo hau:

Biscaytic

Baina ez dut ezer ulertzen, ez al daukagu hemen nahikoa gaitasun?

Gaia eta Esle

Ala ere, hemen badago nolako apustu bat, ez?

Innobasque

Ozenkiago esan daiteke, argiago...ez dakit...

Proyecto BiscayTIK

Don't save me
Don't save me, thanks

Norbaitek, ETAkideren batek seguruenez,
PSE-EEko zinegotzi izandako Isaias Carrasco tiroz hil du gaurkoan,
etxetik irteten ari zela, emaztea eta alaba ondoan zituela. Euskal
Herria libreago omen da orain.

Hori bada Euskal Herria salbatzeko, libre eta independente egiteko bidea, mesedez, ez nazala inork salba. Eskerrik asko.

Someone,
probably an ETA activist, has shot former PSE-EE councilman Isaias
Carrasco dead, when he was leaving home with his wife and his daughter.
Euskal Herria (Basque Country) is supposed to be a little more free
after that.

If that is the way to save Euskal Herria, to make it free and independant, just please do not save me, thanks.

Alguien,
probablemente un activista de ETA, ha matado hoy a tiros al ex-concejal
del PSE-EE Isaias Carrasco, mientras salía de casa con su mujer y su
hija. Se supone que Euskal Herria es un poco más libre ahora.

Si esa es la forma de salvar Euskal Herria y hacerla libre e independiente, por favor, no me salven. Gracias.

ClockingIT, proiektuen kudeaketarako softwarea euskaraz
Badaukagu beste software bat euskaraz. Kasu honetan, proiektuak kudeatzeko software bat. Kode librean eta bere doako erabilera web bitartez.

Gabonak oso probetxagarriak izan dira aurten. Lankideekin batera ClockingIT deritzon software norbegiarra euskaratu dugu eta dagoeneko abian da.
Orain
dela hilabete batzuk hasi ginen berau probatzen eta dagoeneko eguneroko
lanean ezarri dugu. Bere alde egiteko hurrengo ezaugarrietan oinarritu
gara. Ez gara ezaugarri tekniko eta funtzionaletan sartuko, horretarako
onena probatzea bait da...

Kode libreko softwarea. Edozeinek jaitsi eta bere zerbitzarian ezartzeko aukera izanik.

Erabil
erraza. Proiektuak kudeatzeko sistemak erabat errazak behar agilak
behar dute izan. Disziplina handia eskatzen dute eta erabiltzeko zailak
izanik beraien arrakasta oso mugatua legoke.

Garatzaileen
prestutasun eta azkartasuna. Edozein arazo 24 ordu baino gutxiagotan
soluzionatzeko gai dira. Harrigarria dirudi honek, batez ere atzean bi
pertsona besterik ez daudela kontutan izanik.

On-line bertsioa denoi zabalduta, eta doan.

Etengabeko garatzea. Taldea etengabe ari da lanean eta erabiltzaileen proposamenak seriotasun osoz hartuz, hobetzen ari da.

Eta beste gauza asko.

Hori
dela eta, euskaldunok ere gure ama hizkuntzan prest eduki behar genuela
eta...gabon edarrak pasatu ditugu proiektu honetan lanean, benetan :-).  Espero
egindako lanak merezi izana.
ClockingIT

Wikia Search, bilaketak gure menpe
Atzo kaleratu zuten azkenean. Wikia Search, wikipediako sortzailearen proiektu berria dagoeneko kalean da. Ez naiz ordea larregi luzatuko zehaztasunetan, Mutilmediako Arkaitzek primeran egin du dagoeneko eta.

Proiektu honek dakarkigun aukera ez da nolanahikoa. Erabiltzailearen askatasunean oinarritzen da proiektua eta gaur egun interneteko bilaketek suposatzen duten pisua ikusiaz, beharrezkoak ditugu gisa hontako ekintzak. Aurretik ere hitzegindakoak gara hontaz.

Pentsatuz gero, interneten egin ditzazkegun bilaketek norberaren pertsonari buruz asko esan dezakete. Momentuko interesak eta galderak botatzen dizkiogu bilatzaileari. Momentuko buruhausteak, momentuko desirak... "esaidazu zeren bila zabiltzan eta nor zaren esango dizut" moduko esaldiren bat botatzera ere ausartuko ginateke noizbait. Informazio garrantzitsua, norberari buruzko informazio garrantzitsua, eta noren eskuetan dago? Nork kudeatzen du? Nork ematen dit eta ze irizpideren arabera momentuan momentuko beharren erantzuna? Gutxi batzuen eskuetan dago informazio hau, bakar baten esku dagoela ez esatearren...

Pertsonei buruzko informazio mota honek botere handia eman dezake eta jakin badakizue bakar batzuen larregizko botereak gauza honik ekartzen ez duela.

Orain gure esku dago bilatzaile honen arrakasta, erabiltzaileen partaidetzan oinarritzen bait da.

Bejondeizula Jimmy Wales!

Askatasunari mehatxua
Ez ditut posizio dominatzaileak atsegin. Botere larregi pertsona gutxitan konzentratzea oso arriskutsua delakoan nago, eta nahiz eta ditxozozko erreflexio eguna izan gaurkoa, ez naiz biharko hauteskundeetaz ari.

Aste hontan irakurri ahal izan dudanez, nahiz eta zurrumurruak izan, edo ez...., badirudi Google-ek gure gauza asko dakizkiela eta jakituria guzti hori guri gomendioak emateko erabili ahal izango lukeela. Falta zitzaiguna!

Ez da lehen aldia Google-ek informazio gehiegi duela bururatzen zaindana. Larregi ezagutzen gaitu eta horrek botere asko eman diezaioke... Google-en arrakasta justifikatua dago, dudarik ez, baina botere gehiegi eman diogula ere izan daiteke. Bere arrakastaren eragile bat Microsoft ahalguztidunaren aurkako guda izango litzateke... Asko gara azken honen boterea neurrigabekoa dela uste dugunak eta momentu batean Google ikusi dugu Microsoften neurriko aurkaria, berarekin pertsona asko "aliatu" garelarik. Baina...ez dakit nik ba...marketing-aren esklabu ez garen izan oraingoan ere...Google-en marketing-aren esklabu.

Badakigu zein den Google-en esaldi ezagunena (marketing-aren ondorio argi eta garbi). "Don't be evil". Baina hainbeste botere izatea ez al da ba nahikoa "evil"? Beno, botere horren erabilera "egokia" ere ikusi beharko litzateke, ados, baina izate hutsa, nire ustez ez da ba oso ona.

Badirudi, orain Google-i boterea kenduko dion beste baten zain gaudela, Microsoftekin bezala...espero dot botere hori kenduko diotenak gu geu izatea, gizarte osoa alegia. Bestela gure askatasuna kolokan dago, bizitzak buelta asko ematen bait ditu.

Nork esan du euskal zineak ez daukala etorkizunik?
Hemen adibide bat....

Laino fabrikak
Oinarrizko ustezkoen aurka,
lainoak ez dira itsasoaren eta lurraren hezetasunaren ondorioz
sortutakoak. Lainoak fabriketan sortzen dira eta bertatik atmosferara
kanporatu. Atzo konturatu nintzen fenomeno hontaz.
Hona hemen argazkiak.

Natura

Aldaketa klimatikoa eta irtenbide nuklearra
Kitto,
nahastu nauzue...

aldaketa klimatikoaren kontu
honi buruz neuzkan iritziak krisian sartu dira. Alde batetik badirudi
egoera larria dela,
eta nik ere hala uste nuen (eta aurkakoa demostratu bitartean horrela
jarraituko dut), baina badira hainbat zientzialari aldaketa
klimatikoaren kontu hau “politika eta mitoa” besterik ez direla
diotenak (Errespetu osoz analizatutako iritziak denak, nik baino
dexente gehiago dakite eta. Faltako litzateken bakarra behingoz ados jartzea izango litzateke...). Krisi
honen errua joan zen egunean eitb-ko teki taka blogean irakurri nuen
sarrera honek dauka.
Aurretik ere antzeko iritziak irakurriak nituen, eta azkenaldian
energia nuklearraren aldeko deiadarra nabaria da aldaketa klimatikoa
ekiditeko bide bakar gisara (hemen adibide bat). Ez dira gutxi mugimendu ekologista
sakonetik atera eta energia nuklearra aldarrikatzen dutenak,
Greenpeace-eko sortzaileetariko bat izanik adibide garbiena (hemen)

James Lovelock, GAIA hipotesiaren sortzailea ere erabat erradikalizatuta dabil aspaldian.
GAIA akatzeko arriskuan gaude (ez ordea beste batzuen iritziz. Hemen
dago nire krisi honen oinarria) eta irtenbide bakarra energia
nuklearra dela dio, energia berriztagarriak diru aperrigaltze moduan
hartzen dituelarik.

Zotz! Inork ikertuko al du
benetan energia aurrezten lagunduko diguten soluzioetan? Badirudi
berriztagarria edo nuklearraren artean dagoela hartu beharreko
erabakia. Batekin edo bestearekin, martxa hontan, GAIA akatzen
jarraituko dugu. Galdera 25, 50 edo 100 urte gehiago iraungo duen da.

Baina...nork dauka energia
aurrezteko interesa? Inork gutxik. Esan energia sektoreko
multinazionalei %50 aurrezteko gai den teknologia bat ikertu duzula
eta merkaturatzeko prest dagoela, ea zer nolako aurpegia jartzen
dizuten. (Aurretik ere hitzegin dugu hontaz...)

Azkenik, ezin dut sinistu
gertaera zientifiko baten aurrean horrelako iritzi kontrajarriak izan
daitezkenik. Argituko al dit norbaitek?

Zientzia, artea eta edertasuna
Fraktalak dira, nire ustetan, zientzia, artea eta edertasuna uztartzen dituzten elementu esangurutsuenetariko bat (norbait konturatuko zen blogeko nire irudia ikusita). Benoit B. Mandelbrot matematikari frantsesa da irudi geometriko hauek gizarteratu zituen pertsona garrantzitsuena, nahiz eta bere aurretik beste batzuk ere arlo honetan aritu (Gaston Julia, adibidez).

Benetan ikusgarria deritzot irudi hauen edertasuna. Zer eta formula matematiko batzuetatik ateratako edertasuna. (ikus hau, edo hau, edo beste hau...ez al dira benetan ederrak?)

Ez pentsatu ordea irudi soilak direnik. Naturan hainbat adibide aurki ditzazkegu (ikusi hau bestela).

Oraingo honetan, ikusle soil izatetik nolabaiteko protagonista izatera salto egingo dut. Hona hemen nire "galeria" pertsonala. Nire irudiak, aurretik erakutsitakoen ondoan, ume baten zirriborroak besterik ez dira. Baina...ez al daukate nolabaiteko edertasuna? ;-)

Matematikaren ondorio dira. Agian, umetan eta gaztetan hau erakutsita, matematika beste nolabait ulertuko genuke. Zientzia, artea eta edertasuna uztartzerik daudela ulertuta.

Ondo bizi, lagunak!