Isiltasuna: zientzia, teknologia eta askatasunaren anti-printzipioa.

sarezabalean 1456152656460 sare zabalean | 2006-05-02 20:48
4

Berandu ibiliko al naiz? Orain dela egun batzuk Chernobileko hondamendiaren 20. urteaurrena “ospatu” dugu. Egun hortan bertan hainbat berri izan genituen Chernobil eta energia nuklearraren inguruan.Egunkarietan, telebistan eta bestelako mediotan gogorarazi ziguten orain dela 20 urteko gertakari tamalgarria. Baina ez nabil berandu, egunero gogorarazteko gaia da (ez hamarkadaz hamarkada) eta nahiago izan dut apur bat itxaron lerro hauek idazteko.

Gertakari honen “ospakizunen” agendan, filme eta erreportai arteko zerbait ikusteko aukera izan nuen telebistan. Chernobilen gertatutakoa deskribatzen zuen. 4. erreaktorearen leherketa eta hurrengo egunetan gertatutakoa. Leherketa hondamendi hutsa izan zen, baina hurrengo egunetan gertatutakoak leherketa bera gainditu zuen. Isiltasuna eta azpijokoa nagusitu ziren, milioika pertsonen bizia arriskuan jarriaz. Oraindik ere ordaintzen ari gara. Eta jarraituko dugu...

Aurreko astean Espainiar Estatuko Zorita zentralak bere jarduera eten eta ateak itxi zituen. Asko poztu ninduen berriak. Kontrajarririk ordea, oraindik ere Garoñako zentralak 2009. urterarte jarraituko duela jakiteak ez nau lasaitzen. Eta 2019. urterarte epea luzatzeko asmotan dabiltza. Argia-n irakurri nuen Garoñako zentralari buruzko erreportai bikaina. Chernobilen gertatutakoa gertatzea ezinezkoa diote Nuclenor-eko agintariek. Asko lasaitzen nau..., eskerrak!  Gaur egun teknologiak izandako aurrerapenak kontutan hartuta, nola daiteke horrelako “giza erantzukizuna” duen aktibitate batek orain dela 30 urtetako teknologiak kudeatuta izatea?

Lerro hauen izenburuak Isiltasuna azpimarratzen du. Anti-printzipiotzat jo dudan isiltasuna. Zientzia eta teknologiak askeago egiteko printzipioen artean anti-printzipioa alegia. Isiltasunak ez gaitu askeago egingo. Batzuk ezjakintasuna zoriontasunaren oinarritzat jotzen dute, eta agian arrazoia ere izan dezakete. Nik ordea, Platonek deskribatu zuen legez, nahiago dut eguzkiak begiak erretzen dizkidala sentitu.

Gizakion bizitzan onurarik edo kalterik izan dezakeen edozer isiltasunaren bitartez izkutatuta izatea bizitzaren aurkako erasoa da. Kontuz beraz isiltasunarekin. Hausnarketa honen ondorio bezala zazpigarren printzipio bat deskribatzera ausartu naiz.

Zientzia edo teknologia jakin batek, bizitzan izan dezakeen onura edo kalteak isiltzeak bizitza beraren aurkako erasoa da, ondorioz, ez gaitu inolaz ere askeago egingo. Isilik mantentzen diren pertsonak ere esklabu hutsak bihurtzen ditu.

PD: Interesgarria oso Eneko Astigarragak bere Prospektiba blogean gehitutako idatzia QuietRevolution energia berriztagarria aprobetxatzeko teknologiari buruz. Horrelako baliabideek lagunduko gaituzte askeago izaten, beraien erabilera egokia eginez gero.

Dena dela, energiaren sorreran baino energiaren aurreztean lan egitearen aldekoa naiz. Gaur egun, gehiago dira energiaren sorreran egindako esfortzuak batez ere ikerketa mailan. Bidea beste bat delakoan nago ordea. Zoritxarrez, bide hori ez zaie interesatzen gaur eguneko lobby handienei, hots, "energia saltzaileei".

Eneko

Eneko 2006-05-04 00:25 #1

Bai, arrazoia duzu, hobe de energia aurreztearen alde lan egitea. Baina, aurrezte hori ikerketa eta teknologiaren bidez etorriko direla pentsatzen dut (gutxiago kontsumitzen dituzten aparatu edo garraioak, galera gutxiago, etabar luzea, aurrezteak ekoizpenean barne). Zailago ikusten ohituta gauden erosotasunei uko egitea  eta hortik energia aurreztea (argia, beroa, tresna ugari, ... etxe eta lantegitean, kotxe indibidualen erabilera,  .... ).

Baina aldaketak, egon egongo dira. Gaur bertan MIT delakoan.... Energy 2.0 omen dator :-)

josu

josu 2006-05-04 08:32 #2

Guztiz ados Eneko. Norberaren kabuz energia aurreztea aspaldi galdutako borroka dela uste dut. Gizartea bera aldatu beharko litzateke, zerotik hasi. Bide egokiena energiaren erabilera egokian dago, eta hemen, ikerketa eta teknologiak daukate zer esan handiena. Beno, beti ere, "energia saltzaileek" lagatzen badigute behintzat... Energy 2.0 delakoak atentzioa deitu dit. Ikusiko dugu, ea norbait esan beharrekoak esatera ausartzen den. Baina EEBB-ak eta energia aurreztea oso argi ikusten ez dudan binomio bat da. Dena dela, 2.0 edo 86.74 izan, badago zer egina arlo honetan.
Nire botua energia aurrezteko bide berrien bila ari diren ikertzaileei! Ea nork aurkitzen duen daukagunaren erdiarekin gaitasuna bikoizteko bidea!

inaki

inaki 2006-05-11 10:24 #3

Teknologiak eta ikerketak energia aurrezten lagunduko dutela agerikoa da. Autoen erregai kontsumoa atzen 20 urtetan zenbat jaitsi den ikustea bestetik ez dago.

Dena dela, nire ustez, aurreztearen gakoa ez dago hor, ohitura sozialak eta gizartearen pertzepzioan aldatzean. Gizartea aldatzen ez bada, nekez aurreztuko dugu energia. Autoen adibidea egokia da. Oraingoek duela 20-30 urtekoaren erdia edo kontsumitzen dute –teknologiaren emaitza– baina erregai-kontsumo orokorra askoz ere handiagoa da, biztanleko auto gehiago dagoelako batetik eta askoz ere gehiago mugitzen garelako bestetik. Gutxirako balio izan du teknologiaren ekarpenak.

Gizarte-ohiturak aldatzea, kontsumo jasangarriagoa egitea eta enparauak ez dira prozesu errazak, alabaina, ez dira ezinezkoak. Zaborren kudeaketan ikusi da hori. Duela 10 bat urte birziklatu hitza ekologisten zirkuluetan zebilen terminoa baino ez zen. Gaur egun, zaborraren zati adierazgarria birziklatzen dugu, inork espero baino handiagoa. Herritarrek, gizarteak, aldatzeko gaintasuna erakutsi dute. Azaldu zaienean nola, erraztasunak eman zaizkienean erakutsi dute modu jasangarriagoan jokatzeko gai direla.

Hala ere, baten batek gogoraraziko dit, pertsona bakoitzak sortutako zabor-kopurua ez dela, ordea, gutxiagotu emendatu baizik. Eta arrazoia dauka. Hor aldaketaren bigarren zatia agertzen da: legearen, fiskalitatearen eta sarien eta zigorren erabilera. Nekez gutxiagotuko da zabor-kopurua beirazko botilak berrerabiltzea bultzatzen duten neurriak hartu beharrean, esaterako, osasun-kontuak direla eta hartzen direnak, produktorea berrerabiltzetik birziklatzera bultzatzen dituztenean. Edo bildukiak eta enparauak gutxiagotzeko lege-araurik ezartzen  ez direnean eta saltzaileek, marketina estakuru, gero eta bilduki gehiago jartzen dizkiete salgaiei (hamaika zorrotxotan bildutako magadalenak adibidez).

Teknologiak lagunduko du, baina ez da konponbidearen zati nagusia; erabilera egokia da gakoa. Teknofilo batek esanda.

josu

josu 2006-05-11 13:44 #4

Kaixo Iñaki,

zure hitzekin bat nator. Nire ustetan primeran deskribatu duzu arazoaren ardatza, beste behin ere, gu geu. Baina egia esan, horrelako aldaketa sakon bat gertatzearen esperantza gutxi daukat. Berriz jaiota ere lanak izango genituzke hau aldatzeko... Hortan lanean jarraitu beharra daukagu, gogor, baina epe motzera emaitza handiegirik ikusteko helbururik gabe, gure atzetik datozenengatik lan egin beharra daukagu arlo honetan, eta beno, badirudi zerbaitetan ari garela, nahikoa ote?

Baina gure lurrak ezin dezake honenbeste zain egon eta epe luzera begiratzeaz gain motzera ere begiratu beharra daukagu, nola? Habiapuntu bat gauzak erraztea izan daiteke. Adibidez, gaur eguneko birziklatze modeluan 4 poltsatso behar ditugu dena birziklatzera bota nahi izanez gero.  Askorentzat (gehienontzat) hori ez da batere erraza izaten eta betikora jotzen dugu, "total, nik sortzen dudanagatik..." eta azkenean dena poltsa batean sartu eta gertuen dugun tokira botatzen dugu (berdin dio, mendia bada ere...). Noizbait okurritu zait zergatik ezin dezakegun sortu zabor diskriminazio hori egiteko gai den teknologiaren bat... dena leku berberera bota eta sistema baten bidez zaborra, haruntz eta honuntz, bakoitza bere tokian jartzen duen sistemaren bat...ausarta nire ezjakintasuna, ezta?

Honekin zera esan nahi nuen, pertsonengan lan egitea lehentasuna da, epe ertain edo luzera begira, lehentasuna. Baina horrez gain pertsonei lana aurrezteko beste bide batzuk jorratu behar ditugu (teknologia eta zuk aipatutako legedia, adibidez), epe motzera begiratu, gure lurrak ezingo bait du jasan epe luzerik oraingo martxan jarraituz gero...

Utzi iruzkina: