Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/03/14 13:10:46.308 GMT+1

gasteizko gazte bat atxilotu egin zuten atzo

GASTEIZ-. Atzo arratsaldeko 20.00ak inguruan Ertzaintzak dei bat jaso zuen Gasteizen, emakume bat tratu txarrak jasotzen ari zela ohartarazten zuena. Polizia autonomikoa ustezko erasoaren lekuraino joan zen, eta biktimarekin topo egin zuen. Oso urduri zegoen, eta ubeldura ugari zituen gorputz osoan. Emakumeak adierazi zuenez, zaurien sortzailea bere mutil-lagun ohia izan zen. Eztabaidan aritu ostean bortizki jo zuen eta ondoren etxetik alde egin. Biktima erietxe batera eraman zuten zauriak artatzera. Beranduago, ertzainek ustezko erasotzailearekin bat egin zuten, eta atxilo hartu genero indarkeria delitu bat egitea egotzita. Ertzain-etxera eraman zuten, eta gaur epailearen aurrera eramango dute.

Nork: satisfaction.2007/03/14 13:10:46.308 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.