Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/01/03 21:57:39.415 GMT+1

URTARRILAREN 11an ETXEBIZITZAREN ALDEKO BATERAJOTZEAK

Urtarrilaren 11an izango den Etxebizitzaren Aldeko Baterajotzean parte hartzeko deia egin dute Iruñerrian, Bilbon eta Gasteizen



Urtarrilaren 11an izango da etxebizitzaren aldeko manifestazioa Bilbon

Bizkaiko Gazte Asanblada eta etxebizitzaren aldeko hainbat eragile:

Etxebizitzaren aldeko baterajotzean parte hartzeko asmoz Bizkaiko Gaztetxe, Gazte Asanblada eta etxebizitzaren aldeko eragile ezberdinak 3 hilabete inguru daramatzagu biltzen eta egun hoiei begirako prestaketak egiten.

Bilera hauetan parte hartzen dugun eragile ezberdinok denbora asko daramagu gure herri eta auzoetan etxebizitzaren problematika lantzen. Nahiz eta bakoitzak bere errealitatetik abiatuta landu, arazoaren gakoa amankomuna dela ikusita elkarlanean zerbait egiteko beharra ikusi dugu. Aste horretarako dugun helburua denon artean gure auzo eta herrietako borrokei bultzada bat eman eta urtarrilaren 11ean burutuko den manifestazioan errealitate guzti horiek ikustaraztea.

Astean zehar gure herri eta auzoetan ekimen ezberdinak burutuko ditugu, hoietan leku bakoitzaren egoera salatu ez ezik, herrialdeko manifestaziorako deialdia zabalduko delarik.

Manifestazioa Guggenheim-tik abiatuko da arratsaldeko 19:30tan. Etxebizitzaren arazoa pairatzen dugun gazteok biltzea dugu helburu. Manifestazio koloretsua, masiboa eta partehartzailea izango da, aldi berean, erantzuleen salaketarako tartea izango duena. Gazte espresio ezberdinak lekua izango dute, beraz deialdia egiten diegu gazte asanblada eta talde ezberdinei (batukada taldeak, kaleko joleak, hankapaloak, kale antzerkia, etb...) gurekin bat egitera.

Urtarrilaren 2. astean etxebizitzaren aldeko baterajotzea!!
Urtarrilaren 11ean manifa Bilboko kaleetan zehar, Guggenheim-etik abiatuta!!



Beste deialdiak:

  • Iruñerrian, Txantrean, hilaren 11an arratsaldeko 19:00etan
  • Gasteizen, hilaren 12an eguerdiko 13:00etan




Nork: Sestaoko_Gazte_Asanblada.2008/01/03 21:57:39.415 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/12/30 16:58:13.411 GMT+1

OKUPATZEKO PREST GAUDE!

Bilboko Okupazio Mugimendua:

Alde batetik, etxebizitza arazoaren gaur egungo egoera salatu nahi dugu. Izan ere, Euskal Herrian indarrean dagoen etxebizitza politikak eskubide honen urraketa bermatzen du, oinarrizko beharrizan hau negozio bilakatzea ahalbideratuz. Oro har instituzioak eta kasu honetan Bilboko udaletxeak mantetzen duen jarrera pasibo eta hipokrita salatu nahi dugu. Hauek dira herritarron mesedetan lan egin beharrean, konstruktora eta promotoren, inmobiliarien, banketxeen eta espekulatzaileen poltsikoak loditzen jarraitzea baimentzen dutenak. Aldi berean, etxe berrien eraikuntzak sustatzen dituzte etxe hutsen kopurua handitzen doan heinean.

Horrela, gazteoi kale gorrian uzten gaituzte, gure bizitza hipoteka batera lotzera kondenatuz. Gure beharra kate bihurtzen dute. Egoera hau izanik, Bilboko Okupazio Mugimenduak gazteok bizitza duin bat garatu ahal izateko bitartekoak erabiltzearen eta sortzearen premia azalarazi nahi du. Ukatzen zaizkigun eskubideak guk geuk eskuratu behar ditugu, ezin dugu geldirik egon. Gazteok ofentsibara pasatu gara, okupazioa borrokarako tresna gisa erabiliz, alternatibak eraikiz.

Bestetik, herritarrei eta bereziki gazte guztiei mezu bat helarazi nahi dizuegu: okupazioa egingarria dela eta honen bitartez gure beharrak asetuko dituzten alternatibak eraikitzea posible dela. Gaur egungo sistema kapitalista bidegabeari pitzadurak sortuz, eredu berri bat garatuko dugu pertsonen askatasunean eta duintasunean oinarritutako eredua, herritarron eskubideak bermatuko dituena.




Nork: Sestaoko_Gazte_Asanblada.2007/12/30 16:58:13.411 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/12/12 16:51:27.535 GMT+1

AHT-a GELDITZERA GOAZ!

ABENDUAK 15 DENOK ARRASATERA!

Abiadura Handiko Txikiziorik EZ!




http://www.youtube.com/watch?v=qE9g9_mKSFc

Nork: Sestaoko_Gazte_Asanblada.2007/12/12 16:51:27.535 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/11/29 13:59:05.587 GMT+1

AHT-a GELDITZERA GOAZ!

kordinadoraren oharra:

Kaixo lagunok!
Izango duzue dagoeneko AHTren eta honek suposatzen duen suntsiketaren berri, baina ziurrenik ez dira hain ezagunak honek ekar ditzakeen eraginak, Euskal Herritar guztiok pairatu beharko ditugunak. Izan ere AHTk herri kaltetuak gehien bat txikituko ditu, baina txikizioa askoz harago doa, Euskal herriko jauntxo eta agintariek sortu nahi duten metropoli kapitalistaren sorrera ekarriko luke. Tren honek hiriburuak lotuko lituzke, inguruko herri txikiak isolatuagoak geldituz, ondorioz herri horietako biztanleak megahirietara joan behar lukete bizitzera, han izango baita zentralizaturik beharrezko diren zerbitzu eta lanpostuak herri txikiak desagertaraziz eta herri nortasuna erabat galduz, gizarteak, inposaturiko eredu kontsumista eta globalizaturiko kultura baten patroiak jarraituz.

Horrela, amalurrari ekar dakiokeen suntsipenetaz harago, Euskal Herria beraien negozio gunea bilakatuko litzateke,izan ere, hasi dira zentral termikoen proiektuak, AHT mugiarazteko beharrezkoa den izugarrizko elektrizitate energia lortzeko; harrobi gehiagoren sorrera, AHTren ibilbidea eraikitzeko beharrezkoa den hormigoia lortzeko; Euskal Herriko kostaldeko eraldaketa, arrantza desagertaraziz eta jauntxoak aberasteko turismo guneak bilakatuz; zerbitzu eta kontsumismoan oinarrituriko enpresa gehiagoren sorkuntza, desindustralizazio bat emanez eta lanpostu prekarioagoak sortuz; etxebizitza pribatu gehiagoren eraikuntza, jendea hiriburuetara bizitzera joan behar izateak eraginda eta etxebizitzarekin negozioa duten enpresa, banketxe eta bestelako espekulatzaileak aberastuz; eta noski hau dena gizartearen ogasun publikotik ordaintzen da, bestelako zerbitzu minimoei aurrekontu murrizketa eraginez, zerbitzu minimo hoiek pribatizaziora eramanez, hots, hezkuntza eta osasun sistema bezalakoak.

Beraz, nork ez du bere herrian edo inguruan horrelako proiektu kapitalista bat? Ziurrenik AHTrekin lotura duena eta AHTren interes ekonomikoei erantzuten diotena. Gainera, hasiera batean Euskal Autonomi Erkidegoan izan behar zen proiektu batetik, Euskal Herri osoa ukituko duen proiektu txikitzailea da, Nafarroako gobernuak AHTrekin lotura bat sortzeko proiektua baitauka esku artean eta Iparraldean, Frantziako tren sarearekin lotzeko asmoa baitu Frantziar estatuak.

Horrela ikusirik esan genezake Euskal Herri osoari egiten zaion eraso bat dela, eta horrela den heinean, herri bezala erantzun behar dugula, inposaturiko proiektu txikitzaile eta ekarrriko duen kapitalismo basatiari ezetz esan behar diogu.

Horregatik, Euskal herriko gaztetxe eta gazte asanbladek dei egiten die euskal gazteriari abenduaren 14an herrietan deituko diren mobilizazioetan parte hartzera. Ezin ahaztu, Arrasaten abenduaren 15ean, arratsaldeko 17:00etan herriko plazatik aterata egingo den manifestaldi nazionala. Egun horretan ere ezinbestekoa izango da gazte parte hartzea, AHT gelditzera goaz !!!



Nork: Sestaoko_Gazte_Asanblada.2007/11/29 13:59:05.587 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/11/26 12:56:10.805 GMT+1

Kaixo!

Aupa gazteak! Hasi aurretik, barkamenak eskatu behar ditugu blog-a ez eguneratzeagaitik, baina nahiko lanpetuta ibili gara Gazte Egunaren prestaketa dela eta...
24-a pasa da eta berarekin batera egun hau antolatzeko urduritasunak eta buru hausteak... baina pena merezi izan du!
Ez dugu eguraldia lagun izan eta egitarauan sartutako iharduera asko ezin izan ditugu egin, hala ere, Gazte Eguna aurrera ateratzea lortu dugu, eta ez da gutxiestekoa!
Aipatu behar dugu antolaketa prozesu horretan udalak oztopoak besterik ez dizkigula eskaini, ez du Sestaoko gazteria antolatuta ikusi nahi, ezta herriak ikusi dezan ere. Beldurra ote? Baina tira, oztopoak oztopo, gure nahiak bete dira.
Beste alde batetik, bazkarira eta kontzertuetara hurbildu den jende guztiari gure eskerrik beroena helarazi nahi diegu, zuek gabe gazte eguna ezin delako gauzatu! Mila esker! Eta nola ez, antolakuntzan ibili garen guztioi ere, mila esker eta animo, Sestaoko gazteria aurrera!
Besterik gabe, hurrengo idatzia arte ondo izan!




http://images.orkut.com/orkut/albums2/ATgAAABqdQv4jRQaIKEkc7Jf685m9AVoA6ar1gValfzNyyFKb1bznfdZn3jmfTCQeACCmVmhBdznnP-sEXqAKRM472NNAJtU9VBSaoRhxRVPcuXe-vxxFQm_4YUbYQ.jpg

Nork: Sestaoko_Gazte_Asanblada.2007/11/26 12:56:10.805 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/10/18 13:22:00.503 GMT+2

Azaroaren 24ean Gazte Eguna!

Aupa gazteria!
Bai, bai, ondo irakurri duzue... Sestaoko Gazte Asanblada azaroaren 24ean Gazte Egun mundiala antolatzeko lanean dabil jo eta ke! Ondino ezin dugu egitaraua aurreratu gauza batzuk lotzeke daudelako, baina borroka eta festa izango dira gure gonbidatu-"izarrak", zuekin batera, noski!
Anima zaitezte eta parte hartu !

Nork: Sestaoko_Gazte_Asanblada.2007/10/18 13:22:00.503 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2007/10/14 23:20:00.122 GMT+2

Ongi etorri!

Kaixo! Ongi etorriak Sestaoko Gazte Asanbladak ireki berri duen blogara!
Gazteoi inposatutako bizi eredu kapitalista, drogazale eta konformistari aurre egiteko, gure herria behingoz esnarazteko eta gure alternatibak errespetatuak izan daitezen, gazteok eratutako BORROKARAKO TRESNA berria dugu SESTAOKO GAZTE ASANBLADA!
Sestaoko Gazte Asanblada orain dela aste batzuk sortua da, beraz, denbora aurrera joan ahala gure jardueren berri izango duzue. Ordurarte, ondo ibili !

Euskal gazteria aurrera!


Nork: Sestaoko_Gazte_Asanblada.2007/10/14 23:20:00.122 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)