Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/01/03 21:57:39.415 GMT+1

URTARRILAREN 11an ETXEBIZITZAREN ALDEKO BATERAJOTZEAK

Urtarrilaren 11an izango den Etxebizitzaren Aldeko Baterajotzean parte hartzeko deia egin dute Iruñerrian, Bilbon eta Gasteizen



Urtarrilaren 11an izango da etxebizitzaren aldeko manifestazioa Bilbon

Bizkaiko Gazte Asanblada eta etxebizitzaren aldeko hainbat eragile:

Etxebizitzaren aldeko baterajotzean parte hartzeko asmoz Bizkaiko Gaztetxe, Gazte Asanblada eta etxebizitzaren aldeko eragile ezberdinak 3 hilabete inguru daramatzagu biltzen eta egun hoiei begirako prestaketak egiten.

Bilera hauetan parte hartzen dugun eragile ezberdinok denbora asko daramagu gure herri eta auzoetan etxebizitzaren problematika lantzen. Nahiz eta bakoitzak bere errealitatetik abiatuta landu, arazoaren gakoa amankomuna dela ikusita elkarlanean zerbait egiteko beharra ikusi dugu. Aste horretarako dugun helburua denon artean gure auzo eta herrietako borrokei bultzada bat eman eta urtarrilaren 11ean burutuko den manifestazioan errealitate guzti horiek ikustaraztea.

Astean zehar gure herri eta auzoetan ekimen ezberdinak burutuko ditugu, hoietan leku bakoitzaren egoera salatu ez ezik, herrialdeko manifestaziorako deialdia zabalduko delarik.

Manifestazioa Guggenheim-tik abiatuko da arratsaldeko 19:30tan. Etxebizitzaren arazoa pairatzen dugun gazteok biltzea dugu helburu. Manifestazio koloretsua, masiboa eta partehartzailea izango da, aldi berean, erantzuleen salaketarako tartea izango duena. Gazte espresio ezberdinak lekua izango dute, beraz deialdia egiten diegu gazte asanblada eta talde ezberdinei (batukada taldeak, kaleko joleak, hankapaloak, kale antzerkia, etb...) gurekin bat egitera.

Urtarrilaren 2. astean etxebizitzaren aldeko baterajotzea!!
Urtarrilaren 11ean manifa Bilboko kaleetan zehar, Guggenheim-etik abiatuta!!



Beste deialdiak:

  • Iruñerrian, Txantrean, hilaren 11an arratsaldeko 19:00etan
  • Gasteizen, hilaren 12an eguerdiko 13:00etan




Nork: Sestaoko_Gazte_Asanblada.2008/01/03 21:57:39.415 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.