Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/22 20:37:24.365 GMT+1

Euskarazko hiztegiak interneten.

Nik beti, interneten, erabili ditut Elhuyar edo 3000 hiztegiak, baina gaur hiztegiak eta euskararekin erlazionatutak dauden beste webguneen estekak biltzen dituen horri berri batek aurkitu dut. Lehen ezagutzen ez nuen horri honen bidez, hiztegiak.net, hiztegi batzuekin topo egin dut.

Gutxi gorabehera ulertu dezaket norbaitek euskara-esperanto hiztegia erabiltzea, edo euskara-italiera eta euskara-galoa. Gutxi gorabehera esan dut, imajinazio handirekin. Baina zenbat jendek erabiltzen ditu euskara-txekiera edo ta euskara-estoniera hiztegiak? Beno, txekiar webgunea, batez ere, gramatikaz hitz egiten du, uste dut, nik oraindik ez dakit txekiera eta, baina estoniar webguneak 1000 hitz dauzka.

Baita ere, beste hiztegi orokorrak daude, hainbat hizkuntzen artean erabakitzea ahal direnean. Baina, frogatu ez ditudanik arren ez dut uste oso fidagarriak direnik.


Nork: shaury.2007/01/22 20:37:24.365 GMT+1
Etiketak: euskara hiztegiak internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/04 16:52:42.160 GMT+1

Euskalbar

Euskalbar Firefox-erako tresna barra bat da. Bertan hainbat euskara-gaztelera hiztegi eta itzultzaile eskura eduki ditzakezu klick batekin. Berarekin interneten dauden hiztegi ofizial gehienak erabili ditzakezu: Elhuyar, 3000 Hiztegia, Euskalterm, Euskaltzaindia eta beste itzultzaile automatikoak.

Euskalbar-en bertsio berria argitaratu du Asier Sarasuak, 1.9 konkretuki. Bera dioenez hau da parte hartuko duen asken bertsioa, proiektua uzten duelako. Eta horregatik, beste norbaitek bere aplikazioa hobetu nahi badu, kodea askatu du. Hemen bere mezu ofiziala.

Baina euskal hiztegiak Firefox-en erabiltzeko beste modu bat dago nabegatzailean barra berezirik jarri gabe. Honetarako goialdearen eskuinean dagoen bilaketa koadroa erabili dezakegu. Hor, normalean, Google-ko ikonoa ikusiko duzue, baina ikonoan klick bat eginez beste leku ezberdinetan bilatzeko zerrenda bat agertuko da. Zerrenda hori aldatu dezakegu nahi dugun moduan, bilatzaileak kenduz eta bezte batzuk gehituz.

Librezalen bilatzaile batzuk aurkitu dezakegu, eta baita ere zerrendaren ordena nola aldatu azaltzen digute. Nik Search Engine Ordering plugina gomendatzen dizuet. Bilatzaile gehiago aurkituko dituzue hemen.


Nork: shaury.2007/01/04 16:52:42.160 GMT+1
Etiketak: firefox internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/12/23 21:58:30.445 GMT+1

Osakidetza eta Osasun sailburuak Firefox erabiltzaileak mespretxatzen dituzte

Blog hau berpiztea erabaki dut. Egia da jaio baino lehen hilda zegoela, baina horain benetan erabiliko dut, ia egunero, edo gutxienez astean behin zerbait idazteko.

Eta hasteko Eusko Jaurlaritza, eta Osasun Saila konkretuki, gaitzetsi behar dugu. Lehenengoz esan behar da Osakidetza webgunean dagoen zerbitzu berria, hitzordua eskatzeko, Firefoxekin erabiltzea ezinezkoa dela. Baina gauza hauetara beste zerbitzu publikoak ere ohitutak gaituzte jada. Larriena da Gabriel Inclanen ustez, Osasun sailburua, Firefox erabiltzen dugunok, hau da, euskaldunen %15a, zerbitzu hortaz gozatu ezin ahala ez da oso arazo garrantzitsu bat. Berak dioenez, Internet Explorer erabiltzen dutenak (%85) gehiengo aditua dira.

Argi dago Euskal Jaurlaritzari ez zaio asko axola software librea erabiltzen dugun euskaldunak. Nola eska  diezaiokegu software librea bultzatzea, webguneak denok ikusi ahal izateaz arduratzen ez badira.

Baina nolanahi ere, aldaketak egiten ari omen dute Osanet webgunea AA ereduko W3C-ren erabilerraztasunaren ziurtagiri internazionala lorzeko. Honek ziurtarazten du, erabiltzen den softwarea alde batera utzita, webgunea ondo ikusi ahal izango dela.

Espero dut hau egia izatea, ez politikoen beste hitz-emate sinistezin bat, eta laster lortzea.

Gaia interneteuskadi.org-en ikusita.

Nork: shaury.2006/12/23 21:58:30.445 GMT+1
Etiketak: soft_librea internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/03/26 21:26:07.611 GMT+2

Hasierako mezua

Hau nire lehenengo mezua da blog honetan.

Ez nekien blogosferan hainbat euskal-blogak zeudela, eta momentu batean interneten euskaraz hari diren zerbitzu pila bat aurkitu ditut. Hau poza!

Beno, nire euskara maia ez da oso hona. Urte batzuk daramat euskaraz ezer hitz egin edo ta idatzi gabe. Horregatik, zerbait gaizki hidazten edo ortografiazko falta larri bat egiten badut, ez izan kontutan, mesedez.

Oraindik ez dakit zehin erabilera emango diot blog honi. Segurazki internet eta software libreri buruzko berriak hidatziko ditut.

Hau izan da nire lehenengo mezua, espero dut denbora asko ez iragatzea bigarrena hidatzi arte. Hurrengorarte nire erdarazko blogan aurki nazazue El Diario del Grial.

P.D. Horain erderazko Shaury blog beste webgune batean.

Nork: shaury.2006/03/26 21:26:07.611 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)