Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/01/05

Eskutik

 

 

 

Nork: tt.2010/01/05
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/12/18

Bertikala-oreka

Bertikala finkatzeko plomua erabiltzen ei da, baina berunezko penduluak ere ez dira guztiz guztiz bertikalak. Errore minimo horiek ez dira kontutan izaten gehienetan eta hartara bertikala naturaltzat hartzen da.

 

Txillidak ez omen zituen 90º-ak gustuko ordea. Bertikala eta perpendikularra antinaturalak omen zitzaizkion. Eta baliteke arkitekturatik eskulturara igarotzearen arrazoietariko bat izana.

 

Paradojikoki, bestalde, Iparraldean orekari plomua esaten zaio. Oreka-bertikala, bertikala-oreka…

 

Gogoeta egiteko gaiak dira bai, gizasemeak oreka, bertikaltasun permanente baten bila tematuta igarotzen dituela urteak kontuan izanda. Eta desoreka bizitzaren parte dela ahantzita.

 

  

 

Nork: tt.2009/12/18
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/12/08

Bertikala naiz

 

 

“Bertikala naiz

baina nahiago nuke horizontala banintz"

 

                                                         Kirmen Uribe

 

Nork: tt.2009/12/08
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/11/30

 

 

Irri hori loratzen zaian bakoitzero,

umetxo bat izaten jarraitzen dunala ohartzen haiz,

bene-benetan sekula ez zeniola ume izateari utzi

eta inork ez duela uzten 

 

 

 

 

Nork: tt.2009/11/30
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2009/11/21

Instanteak

             

Instanteak

denbora pasatuan eta futuroan.

Oraina lerro imajinario bat. Muga,

muga eta zentroa.

Zirkunferentziak.

Denboraren zirkularitatea.

 

Memorian denbora,

gogoaren disoluzioetan. Dosi txikitan.

Tantaka.

Sekuentzia konstanteak.

Oroimena/oroimina.

Farmakotzat denbora. Sendagai.

Erlojuen mekanika omen,

engranaje sistema bat.

 

Aditz tauletan denbora.

Preterito pluscuamperfectoan, imperfectoan…

Fui,

soy

eta

seré-an.

 

Denborarekiko dependentzia. Menpekotasuna.

Denboraren funzioan bizi,iraun.

Iraupena. Eternitatea.

Mitoak. Klasiko egin, historiko.

Historia egin

errepikatu.

Obsesio humano bat.  

Laugarren dimentsioa. Denbora.

 

 

Ez du beti neurri bera,

denbora berau ere beti ez da eta berbera.

ZureaNireaDenbora.

Instantebatbegiradabatkeinubat...

 

 

 

 

Instanteak dira,

denbora.

 

 

 

                                 

 

 

 

 

 

Nork: tt.2009/11/21
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2009/10/25

          

 

         

 

 

Espazioa...

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 ... denbora

 

 

 

Nork: tt.2009/10/25
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/10/18

...

Zure usainak etxean jarraitzen du,

hormen artean harrapatuta geratu delakoan nago

eta azalera itsasten zait.

Goizeko aire freskoaren moduan biriketaraino sartzen da,

zuzenean barrura.

Benak izozten dizkit eta min ematen.

Min ematen dit

 

 

 

 

 

 

 

Nork: tt.2009/10/18
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2009/10/18

Inorantziaren garaia

Molde tradizionalak denaren gainetik disolbatu egin behar du. Izan ere, teknologiaren aroa da gurea, sofistikazioarena, eta aurrerapenaren legeak holan funtzionatzen ei du, zaharra kitatu eta bere lekuan berria ezarriz. Askotan inposatuz. Naturan bezala, handiak txikia jaten du. 

 

Informazioaren aroa ere ba omen. Horregatik barneratu behar da errealitate puska zentsuratua. Egia manipulatzeko egina delako eta guk toleratu egingo dugu. Notiziak emititu moduan tragatu, politikoen diskurtsoak, jogurt desnatatuen iragarkiak, audientzia masibodun programa lastimosoak... Jende masaren parte izan behar da, komunitate estandarraren parte. Inorante.  

                 

Nork: tt.2009/10/18
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/10/07

Zirrikituak

Inkontzienteki, ustekabean edo

ate bat ixtearekinbeste bat irekitzen omen dugu.

Horrela,

ateak itxi zein irekiz egiten omen dugu aurrera.

Eta beste asko erdi irekita utziz.

Zauri zabalduen moduan.

Ixteke

 

 

 

Umetan zirrikitua uzten zenion argiari

iluntasunaren beldur zinelako.

Atea itxita lo egiten ikasi zenuen arte.

 

Nork: tt.2009/10/07
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/09/27

Hariak

Hariak. Gurasoen hariak, halabeharren hariak,
norbere gorputzaren hariak,
lagun minen hariak, behaztopatzeko modu
luzeak hariak.
Lotzen zaituzten hariak, maitasun luzeak bezalako
hariak. Titerearen modukoak,
batzuetan atezuan, besteetan lasaieran, edo
korapilatzen.
Eta horrela bizi, hariekin, hariak egokitzen,
hariei kasu egiten,
harien kontra tiraka, harien gatibu. Eman dezagun
berrogei urtez horrela
eta bat-batean ohartu ezetz, eguzkiaren edo
hilargiaren
errainuak bezalakoak direla, eta ez zaituztela lotzen,
azkenean, ez duzula haririk.

 

 

Joseba Sarrionaindia

 

 

 

 

 

Nork: sisifo.2009/09/27
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)