

Nork: tt.2011/12/04
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Diskurso bipartidistetan
nahi gabe
ere
birusak detektatzen dizkit antibirusak
Nork: tt.2011/11/12
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Eta arreba idazten hasten da. Atzeraka.
hasieran kontenitzen dela akabera
eta hariak lotuta doazela. Nik
txotxongilo bat imajinatzen dut halakoetan buru
esku eta hanketatik sokak jarrita
oinez bizkarka marioneta.
Atzeraka idatzi behar dela diosku arrebak
eskribitu beharrean utibirkse edota halako zerbait akaso
bukaera sabotajea dela
katasfrofe bat, sute, urakana edota lurrikara filmetan
leitzean jota bertan utziko zaituena. Jostailu hautsi bat
Big bang txiki bat
bitxia deskontzertantea sinplea
Errepikatzen diren urratsak liratezke gero argiaren tratamendua
arnas jokoa zigarroa, baina manerak eta manerak daude eta arreba
atzeraka idazten hasten da.
Norbere existentziaz trufatzeko tartea da
suizidio txiki bat
eta gustatu egiten zaio
Manerak eta manerak omen daude, amaiera aurreratzea kasu
karga desplazatu eta gero arnasa kontenitu
kontenitu halako korapilo bat sumatu arte eztarrian
ezpainak more, lepoan bena puztu eta eroan
tentazioari heldu
Nork: tt.2011/10/23
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Izan zitekeen ideia tonto bat
drebes jarrita. Izan zitekeen
puntu bat oasia isla
Izan zitekeen mementoa
eta ideia hutsal baten morboa
Pirata, espiritu libre, poeta nintekeen
eta errebeldea. Ez gara nahi genuke.
Ideia prekario bat izan zitekeen
Izan konplizidadezko soak
pinoa egiten ume bat
teilatuetan kaioak.
Baldosak izan zitezkeen
eta hauen geometria kubista
Nork: tt.2011/09/24
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Badakizu zer, sekretu bat errebelatuko dizut
baina issss… ez inori kontatu
bion arteko sekretua izango da
Badakizu zer, amne(me)si-
sak jota nabil
Nork: tt.2011/09/18
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Ez zuen egia esan
gezurrik ere ez ordea
gezurretik egiara eskailerarik ez balego
Nork: tt.2011/07/05
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)

…
Nork: tt.2011/07/05
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Termometroetan merkurioa igotzearekin batera jendea zoratu egiten da. Ohikoan baino azkarrago joaten dira karriketan, zoruak sandalietatik barrena oinak erreko balizkie bezala. “Hau beroa” esanda kexatzen dira aireari putz eginda. Ohi baino elatu, abaniku gehiago saltzen, zerbeza gehiago kontsumitzen dira. Usuago erreflejatzen dira neskatoak eskaparateetako kristaletan eta mutilak berriz, izerdiak erdi bustitako eskoteei begira geratzen. Udak egunak luzatzen ditu, ordena alteratzen, batzuetan gauak ere egun izateraino, egunak gau. Beroaz serotonina igo, sistema nerbiosoa azeleratu eta kontrakzio goiztiarrak eragiten dizkiogu bentrikuluetan elkarri. Hondartzak exibizio areto bilakatzean esaterako. Hamabost urteko neskatoak ikus daitezkeelako tropelean irribarretsu pasiatzen pauso motelaz eta surfistetan begiak. Alboko bikotea krema emanez elkar masajeatzen delako eta bata bestea musuka janaz uretara joaten. Ingurukoen inorantzian joko dutelako larrua. Bakarka joandakoak toailan behera begira famatuen errebistak irakurriz igarotzen dituzte orduak, eguzkiak azalean utzitako marka begiratuaz tartean. Marea igotzean uhinek hautsiko dituzten gazteluak eraikitzen dituzte haur biluziek eta zuloak eginda hauetan elkar tapatu-destapatzera solasten dira. Gorritutako turistak sonbrilen azpian hartzen dute babesa, aulkian ozta ozta ipurdia sartzen zaien agure, ez hain agure kuadrilak, tripa agerian zerbeza zurrutaka edanez emakumeen inguruko konfidentziak konpartituz egoten dira, dorre bakoitzeko pare bat sorosle aspertuta, sos extrak lortzeko barran tabernari ikaslea… Eta Elisa jubilatuak eraikinetako obrei so geratzen diren moduan geratzen da, barandan eskuak, besapeak izerdintan, espektakuloari begira.
Azaleko jendea gara udaran, azalekoagoak behintzat eta harritzekoa al da horrenbeste larru gordin agerian egonda. Ez da ez, beroaren kontua.
Nork: tt.2011/07/05
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)

hutsa eta doblea
Nork: tt.2011/04/30
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)

Ez al da erokeria
lerro gorri
fin fina
Nork: tt.2011/02/26
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)