Izan bedi puntu bat a
Gero izan bitez a
b
eta c.
Izan bedi azken hau ere. Ia beti
behar delako hirugarren bat badaezpada
Ez dakit
puntuak identifikatzen goazen heinean joaten garen puntu
identitatea onartzen, apurka
uste izan gabe sinetsi nahi gabe benetan
munduan puntu single batto garela, norbera izan eta kolektiboki
izan. Izatea baita kontua, bagarela erakustea
ikustea. Eta izatez
bagara
Puntu solteak lotu egiten dira lantzean behin
gorputzak eskatzen duen beharretako bat bezala da. Eta bitartean
itxaroten, eta itxaroten gauden bitartean saretzen joan bagoaz
ohartzeke edota
nahita. Baina demagun ez dela apropos gertatzen den zerbait
eta patua deituko zaio zerbait deitzearren
izen gabeak hemen nekez direlako inorentzat existitzen
Baina egingo
dugu guk
korapiloa. Eta puntuz puntu josiko
dugu
amaraun konplexu bezain
korrientea. Bat gehiago
bakarra aldi berean. Puntu
bat
Izan bedi a
Idatzi artikulu bat