Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/01/05

Eskutik

        

Eskua hartu zenion eta berak ez zuen kendu. Arrotza zitzaion esku bati lotu zitzaion baina zelan esan, bazen denbora inork heltzen ez ziola eta agian faltan botatzen zuen zeri/ nori heldua izatea. Esku bat. Agian ez.

Musikaren erritmora dantzatu zineten  belarrira zer edo zer esateko hurreratu arte, laupabost hitz ondo ahoskatzeke bata besteari josita. Korapilatuta. Bera barrez lehertu zela ikustean izutu zinen. Antzeman zitzaizun bisaian harridura. Egiatan ordea, ez zuen deus konprenitu eta hain zuzen horrexek eragiten zion grazia. Esaldiak ebakitzerakoan zelan trabatzen zinen ikusteak. Atzamarrak berarenen artetik sartuaz gogor estekatu zineten. Batu. Ordu gutxiren buruan galdu zintuztegun bistatik. Ordu gutxiren buruan kendu zenizkioten batak besteari arropak. Antsiaz. Biluztu zineten, eta egin zenuten larrutan. Eta beste ordu gutxiren buruan agurtu zineten, haginkatu azken aldiz.

-Egin nahi niñake galdera bat.

-Konplikatuegia ez duhan bitartean… konforme.

-Jakin nahi ninake… Hara, une honetantxe zertan pentsatzen dun?

Halakoak ei dira amoranteak. Hemen, hor edota han. Leku nahiz txoko orotan behin eta berriz errepikatzen diren  istorioak... Pertsonak aldatutzen dira, posizioak eta batik bat kontatzeko moduak. Formak. Baina gauak egiten ditu arima herratu bi amorante, gauak gosetzen ditu.  Eta egunak hozten. Izozten. Hemen, hor edota han.

-Nahiago dihat egia esan ez pentsatu.  Pentsatzeak mintzen naik.

 

 

 

Nork: tt.2010/01/05
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru



Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Edukiak