Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/07/24

Puntillismoa

 

Euria purifikatzaile zaion egunetan

aspiragailuetatik

ihesean doazen lumen gisara joango da

isilean

ortozik

bere autonomia eraiki eta perfekzionatzeko

puntillismoz

 

Nork: tt.2010/07/24
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/07/18

...

 

  

 

 

-Ama, egidazu bultza apur bat, faborez.

-Ongi da, baina esku biez gogor heldu,ados?

-Konforme!

-Bat, bi… Oso gora igoko al zaitut?

-Bai.

-Noraino bada?

-Ez dakit, ahalik eta altuen. Gora, gora eta gora... Ilargiraino!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Nork: tt.2010/07/18
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/06/12

...

    

 

 

 

To be is to do”

Kant

 

 

 

 

 

 

“To be is to be”

Nietzsche

 

 

 

 

 

Nork: tt.2010/06/12
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/06/08

...

     

 

Airea ahitzen zitzaion apurka. Taupada bakoitzeko gero eta nekezagoa zitzaion birikak oxigenatzea. Zeru hodeitsu lausotua besterik ez zekusan eta oraindik amaieran irribarrea galtzeke zuen. Dudarik ez, hura akabera zen. Une batez beldurra sentitu zuen baina aurpegian beldur hura antzeman ez ziezaion ahalegindu zen, arerioak ikusi ez zezan edo. Horren gutxi falta zen non gorputzeko mina oskila eta aldi berean intentsu bezain jasangaitza zitzaion. Ideia huts batek besterik ez zuen sostengatzen, hobeki esanda, damua zuen. Baina jada egin gabeko edota egindakoez damutzea alferrikakoa zen, zentzu bakoa. Jarraian zetorkionaz ezjakin, errezoari ekin zion guztiz inkontzienteki. Ez zen batzuen ustezko Zeruan (edo infernuan) berarentzat lekurik izango ote zen pentsatzen jarri, ezta errenkarnazioan ere. Dena amaitu zedin besterik ez zuen desio baina trantze hark minutu pare bat gehiagoz iraungo zuen, zerraldo geratu arte.

 

Azkenetan ere irribarrea ahoan, hala hil zen. Oraingoan arerioak ikusi zezan.

 

 

Nork: sisifo.2010/06/08
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/05/29

...

Esku bat alkilatu zion  aspalditxo

gratis

eta isuna iritsi zaio gaur interes eta guzti

epez kanpo itzultzeagatik

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

egiatan ordea, oraindik ez du itzuli

 

Nork: tt.2010/05/29
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/05/13

...

 

Denbora dilatatzen da

izarrak josiz animaliak dibujatzera solasten dugunetan

gaua horizontalean erreparatzera paratzen garen bakoitzean

usaintzen

harrapatu ukitu dastatu sentitu gau bat

Orduak eman genitzake zeru puska beraren azpian

eman genitzake nitzake isiltasuna kontenplatzen

eta hodeietan untxiak irakurriz

brisak zelan birigarro balea katakume

bilakatzen dituen imajinatzen

igurikapenak elikatzen igaroko genitzake gauak larre batean botata

ahal izatera

Munduaren tempoa moteltzea posible zaigulako

baina izarrik gebeko gaua da tamalez gaurkoa

 

 

Nork: tt.2010/05/13
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2010/05/05

...

Ez ditut ezagutuko koordenadak

paralelo eta meridioanoak

arrotzak izanen zaizkit parajeak jendea atmosfera

baina jakin badakit iratzarrik egonen zarela

iratzarrik hor nonbait

eta ohean bueltaka ibili ostean jaikiko zara

badakit bai

badakit zure insomnioaren karia,

beldurra da

baina guztiok gara zer edo zeren beldur

eta ez hitzak orenak pasa ilargi biluzi baten argitan

erantzun bako galderak egiten hire baitarako

alferrikan

Metrikaren baitan egongo da akaso bitartea

tartea

eta era guztietara ere ttipia mundu petral hau

ttipia da benetan

patrikan aise kabitzeko modukoa planeta

ilargia hatz lodiaz tapatzea lortzen baduk

sartuko zaik

 

Eta beranduegi da halere, ezertarako

 

 

          

Nork: tt.2010/05/05
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/05/03

Jolasa1

    

 

Fíat lux

ab initio

electa una vía, non datur recursus ad aliam

plus ultra

ad astra per aspera

nune aut nunquam.

Cogito, ergo sum. Alter ego,

maior sum quam qui mancipium sim corporis mei

dtra lex, sedex

modus vivendí

Reductio ad absurdum

 

 

Nihil novi sub sole

 

 

 

Nork: tt.2010/05/03
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/04/24

...

 

 

txolintzea

txolinkeriatan ibiltzea

memelotu lelotu kokolotu

iparra galdu

tenteldu txoriburutu

itsutu

ikusmena galdu

amorostu

 

 

 

 

 

 

 

 

Munduak hobeto funtzionatuko luke sinonimoak edota litsak bilatu beharrean, soilik gehiagotan txolin izango bagina.

 

Nork: tt.2010/04/24
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2010/04/24

...

Ez daude oroitzapenak ezta historia ere

simulazioak bizitzen ditugu

atzo bizi genituen

eta gaur berdin. Gaur ditugu biziko

lehen pertsona singularrean

norbere azalean sentituko

 

Minuskulaz idatzitako "ni"-en plurala

generalizazioa da

sinplifikazioa da.

Delako.

Ebidentzia erretorikoak ez dira existitzen

ideia aleatorioak uste ebatzi bakoak izan daitezke

frogatzeko daudenak

eta askotan froga ezinezkoak

salbuespenak topatuko ditugu hemen

hor

eta han. Mila.

Erantzun zehatzik

apenas

 

baina orduan interpretazioetara joko dute

eta hormak purpurinaz pintatuko

monosilabak esaten hasten dira

melodia inkonstanteak irratiz emititzen

isiltasunez eta beltzez idatzitako sinfoniak

desafinatzen hasten dira

baina antza denez horrek ez du inporta

 

Nork: tt.2010/04/24
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)