Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/06/29

Itsasoaz gogoeta

 

    

 

Gure oroitzapenak

itsas galeretako oholak bezala

ez dira itsas hondoan

                     ezabatzen,

ez dute inongo porturik

                         helburu,

gure oroitzapenak

itsas galeretako oholak bezala

ur gainean linburtuz doaz,

jitoan, uhainek eraginak

desegin ezin eta

                 xederik gabe.

 

Lar hurrin kalatxori hezurrez

              osaturiko hondartzak.

 

 

Joseba Sarrionandia

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Nork: tt.2009/06/29
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ur gaƱen dabiltzan oroitzapen hoietako batzuk maizago ondorarazi beharko genituzke, baina bizitza luzarazten diegu: gupidagatik...masokismoagatik agian.

Nork: .2009/07/04 00:02:28.094 GMT+2

Ahanztura suizidioa da. Zerotik hastearen modukoa, iraganik ez izatea lakoa. Eta nik behintzat nahiago dut aukeran masokista izan (hala deitzekotan).

Nork: tt.2009/07/05 17:03:41.034 GMT+2

Ahanztura den beste izan liteke oroitzea suizidio, amaierarik ez duen espirala.

Nork: .2009/07/13 12:49:58.742 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru



Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Edukiak