
Atzo Valentziara begira zeuden munduko motor zale guztiak, izan ere, bertatik aterako zen MOTO GP mailako aurtengo txapelduna. Rossi ala Hayden, Hayden ala Rossi. Faborito nagusia Rossi zen, bosgarren itzulian lurrera erori zen arte. Erorketa horren ondorioz, oso atzean geratu zen DOKTOREA; gauzak horrela, Haydenek ez zuen arriskatu behar izan; hirugarren postuan bukatu zuen lasterketa, Munduko Txapeldun berria bihurtuz. Rossiren erregealdiari amaiera eman dio estatubatuarrak, baina ziur nago, datorren urtean Rossi tronura itzuliko dela. Ez ala?

Litro laurdenean Jorge Lorenzo proklamatu da Munduko Txapelduna. Etorkizun oparoa dauka Mallorkako pilotuak, oraindik 19 urte besterik ez baititu. Hala eta guztiz kontuan izan, moto-gainean daukan abilezia handia bada ere, ahoa zabaltzen asten denean... gehiegi zabaltzen duela; etsaiak egiteko erraztasuna duela. Erraztasun horrek gauzak zailduko dizkio agian.



Erantzunak
Nork: indezent.2006/10/30 22:28:21.538 GMT+1
http://www.blogak.com/theindezents
Pedrosa Hayden botatzen:
Nork: indezent.2006/10/30 22:30:31.706 GMT+1
http://www.blogak.com/theindezents
Amerikano puta horrek irabazi badu ere, Rossiren denboraldia benetan txalogarria izan da. Doktorea Txapeldun!!!
PD: Lorenzo, bokas!
Nork: txomin_hood.2006/11/01 01:25:31.375 GMT+1