Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/10/17 05:03:48.022 GMT+2

PORTUGALGO SARI NAGUSIA

  Atzoko Portugalgo Sari Nagusian (Estoril) Dani Pedrosa lurrera erori zenean Nicky Hayden taldekidea ere (odura arte MOTO GPko liderra ) lurrera bota zuen. Ondorioz, atzo bigarren egin zuen Valentino Rossi da lider berria karrera baten faltan; orain, 8 puntu ateratzen dizkio Rossik Haydeni, eta beraz, eskura dauka bere zortzigarren munduko txapelketa. Aipagarria da Toni Elias gazteak irabazi zuela lasterketa.

  250 zentimetro kubikotan, berriz, Andrea Dovizioso izan zen garailea eta Jorge Lorenzo bosgarren. Gauzak horrela, Valentziako azken lasterketan erabakiko da kategoria horretako txapelduna, nahiz eta, faborito nagusia Jorge Lorenzo den 13 puntuko abantailaz.

 

  125 zentimetro kubikotan Alvaro Bautista (munuko txapelduna) garaile izan zen atzo ere eta Rossik ezarritako puntu errekorra hautsi zuen; Rossik 321 puntu lortu zituen 1997an eta Bautistak 325 daramatza jada.  

 

Nork: .2006/10/17 05:03:48.022 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.