Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/11/08 14:56:52.008 GMT+1

SETERO

   

 Sete Gibernauk utzi egingo ditu lasterketak. Pilotu kataluniarrak 11 denboraldi egin ditu "onenen" artean, nahiz eta lesio eta erorketek ez dioten utzi inoiz onena izaten. Datorren hilabetean 34 urte beteko dituen pilotuaren urrezko garaia 2003 eta 2004ko denboraldiak izan ziren, izan ere, Moto GPko txapeldunorde izan zen Valentino Rossi handiaren atzetik. 1996. urtean debutatu zuen Gibernauk, 25O zentimetro kubikoko mailan; ondoren, 500 zentimetro kubikotan egin zituen bost denboraldi eta MOTO GPn egin ditu azken bost denboraldiak. Gibernauk Ducatin utzitako lekua nork hartuko duen ez dago argi baina agian... beno ez noa ezer esatera nor izango den ziur jakin arte.    

 

Nork: .2006/11/08 14:56:52.008 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ai Sete, Sete. Lehenik, zorionak eta eskerrikasko motoen mundua uzteagatik. Arrogante bat iruditu zait beti tipo hau, eta paketilloa ere bai. Bi aldei z txapeldun orde izan arren, azken bi denboraldietan penagarri ibili da, beste adierazpide bat ez erabiltzearren. Bere erorketa, abandono eta deskalabroek bixitasun pixkat ematen zioten Moto GPri. Hala ere, hori eta bi subkanpeonato ez dira naikoa moto batetako asientoa aseguratzeko, eta utzi egin du. Utzi egin du, galtzaileek bezala: bi denboraldi penagarri, ezin egoerari buelta eman, eta etxera. Zertarako sakrifikatu, borrokatu, demostratu.

Inoiz ez da irabazlea izan, eta horrek kondenatu du.

Nork: txomin_hood.2006/11/13 10:31:35.785 GMT+1

Ikusgarria zure bloga, benetan. Oso ondo erabiltzen dituzu argazkiak, gainera. Hala ere, noiz edo behin tarte bat egin beharko diezu Web 2.0 ikastaroan darabiltzagun lanei: bost blog aztertu, Tim O’Reillyren elkarrizketa, Iban Arantzabalen hitzaldia, Berriaren estilo liburua… Animo, inoiz ez da-eta berandu!

Nork: Joxe Aranzabal.2006/11/13 10:54:12.824 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.