Solasturi

Eder polit galantok
Probintzia honetako nekazariek gariaganako baino ere
begiramen  handiago dute artoarekiko langintzara, zergatik hau duten
beren bazkarik  aurrenengoa, eta premiazkoena, izatez bera delako hain
gose-hiltzaile  ona, indartsua, iraupen handikoa, eta osasungarria txit.
Bizigai  maitagarri hau Espainia barruko jendeak ostikoperatzen badu
ere, esanez  guztiz lela eta txit pisua dela, indarrik ez duela, abereen
janaria  dela, eta beste honelako anitz astakeria, Gipuzkoan artoa
ugari jaten  dutenetatik agertzen dira Gaztelako herrietan bezain aztal
eder galant  arinak, aurpegi zuri gorri finak, eta larmintz leun mehe
guriak dituzten  mutil eta neskatxa mardul lirain alaiak. (Gipuzkoako probintziaren kondaira, Juan Ignazio Iztueta, 1847).

Ez dut ia ezer aldatu behar izan —euskara batuan jartzeko, esan nahi dut— Klasikoak sailean argitaratu zen eta armiarma.comekoek Klasikoen gordailuan eskaintzen diguten bertsiotik. Hona hemen argitaratu bezala.

Probinzia onetako nekazariak gariaganako baino ere,
begiramen andiago dute artoarekiko langinzara, zergaitik au duten beren
bazkarik aurrenengoa, eta premiazkoena; izatez bera dalako aiñ
gose-illtzalle ona, indartsua, iraupen andikoa, eta osasungarria txit.
Bizikai maitagarri au España barruko jendeak ostikoperatzen badu ere,
esanaz, guztiz lela eta txit pisua dala, indarrik ez debala, abereen
janaria dala, eta beste onelako anitz astakeria; Gipuzkoan artoa ugari
jaten dutenetatik agertzen dira, Gaztelako errietan bezain aztal eder
galant ariñak, arpegi zuri gorri piñak, eta larmintz leun me guriak
dituzten mutil ta neskatxa mardul lirain alaiak.

Zenbat da aurrekontua? Zer epe dago?
1. Zenbat, zenbateko

Hona zer dioen EIMAren estilo-liburuaren Ortotipografia atalak zenbat eta zenbateko hitzei buruz (43.-44. or.): "Euskaraz, zenbat hitza erabiltzen da neurriak-eta galdetzeko; baita -(e)ko atzizkia erantsita sortutako zenbateko izenlaguna ere. Lehenengoaren erabilera, oinarrizko zenbat soilarena, tradizio handikoa dugu; baina, gaur egungo testuak ikusita, ematen du zenbateko besterik ez dugula aukeran, hartaraino ari baita baztertzen zenbat erro  soilari dagokion moldea". Jarraian ematen dituzten adibideetatik, batzuk bereizi ditugu, eta letrakera lodiz nabarmendu zenbat eta zenbateko adierazten duten elementuak (baita zenbaten ere, azken bietan):

Zenbat da karratu horren azalera, alde bakoitzak bi metro baditu?

Egizu kontu 5 m luze eta 26 cm zabal dela.

Zenbateko azalera du karratu horrek, alde bakoitza 2 m-koa badu?

Beraz, eman dezagun 5 m-ko luzera eta 26 cm-ko zabalera duela.

Zer alde atera dio bigarrenari? Bi minutu eta hiru segundoren aldea, zazpi tantoren aldea, lau traineruren aldea, kana erdiko enbor baten aldea… [zenbaten aldea]

Zenbat da aurrekontua? Aurrekontua 1.000 € da/dira. Mila euroren aurrekontua.

Honela segitzen du EIMAkoen azalpenak: "Azken adibideko molde horren ordez (zer aurrekontu), zenbateko ere erabiltzen da sarri. Onargarria da, aldeak alde; baina zenbateko izenlaguna den kasuan. Bestela, zenbat erabiltzea da egokiena. Beraz, hobe da azken adibide horretako moldea erabiltzea (‘Zenbat da aurrekontua? Aurrekontua 1.000 euro dira’) eta ez ‘Zenbatekoa da aurrekontua? Aurrekontua 1.000 eurokoa da’."

Beraz, bi formak dira beharrezko, zenbat eta zenbateko,
baina bien artean 'lana banatzea' komeni...

"Egoki da ikasmaterialetan molde biak
erabiltzea; izan ere, biak beharrezkoak baitira (eta hainbat aldiz
ezinbestekoak) neurketak zehazteko eta bereizteko. Jokaera horri esker
saihets daiteke, esate baterako, zenbateko formaren gehiegizko erabilera, sarritan nahasketa eta okerra eragiten duena:

Ekarri 3 euroko kafea! [kiloa hiru euroan saltzen dutena, bakoitza]

Ekarri 6 euroren kafea! [kiloa hiru euroan saltzen badute, bi kilo kafe, guztira]

Horraino Ortotipografiako azalpena. Hemendik aurrerako ataltxoa, onerako edo txarrerako, gurea da.

2. Zer epe dago? Epea zein da?

EIMAren estilo-liburuak esaten duenaren haritik, epe hitzaren
inguruko gorabehera batzuk azter litezke. Izan ere, "Zenbat da
aurrekontua" aukeran gutxitxo eta "Zenbatekoa da aurrekontua" barra-barra esaten dugun
modu bertsuan, badirudi "zenbateko epea" bakarrik dakigula esaten (edo "epea horrenbestekoa da"), eta
baztertu egiten ditugula beste forma hauek: "zenbat da epea", "zer epe dago", "epea zein da"...

Har dezagun esaldi pare bat, adibidez, EHAAn argitaratutako 118/2007 dekretutik.

27. artikulua. 1. (…) eskaerak aurkezteko  hiru hilabeteko epea  izango da, kontratua amaitzen den egunetik hasita.

Ongi. Baina honela ere bai: "eskaerak aurkezteko epea hiru hilabete izango da/dira,
kontratua amaitzen den egunetik hasita". Joskera horrek abantaila dakar, gainera, beste ingurumari batzuetan. Artikulu
berean, 4. puntuan, honela dio:

(…) diru-laguntzaren eskaera  hiru hilabeteko epean aurkeztuko da, amaitzen den datatik zenbatzen hasita.

Ohartzen bagara, "hasita" hori ez da ongi ezkontzen "aurkeztuko da" perpausarekin, epe
hitzari dagokio eta. Begiratu ongi. (Beste huts txiki bat ere bada,
"zer amaitu" ez baita esaten (gure kontu honetarako asko axola ez zaigunez, esan dezagun "X amaitu"). Ikus, orain,
beste joskera, batere aitzakiarik gabea:

(…) diru-laguntzaren eskaera aurkezteko epea hiru hilabete izango da/dira, X amaitzen den datatik zenbatzen hasita.

Zer diozue?

Azken plazak?
Lagun batek galdetu dit: nola jarri euskaraz, karteltxo batean, gaztelaniaz "últimas plazas" dioena (abisua bat da, bistan denez;  kasu honetan, ikastaro
baterako izena eman nahi duenarentzako).

"Azken
plazak" edo "azken lekuak" jartzea bururatu zitzaidan lehenik. Baina, berehala, berriki Juan Garziak mintegi batean esandako gauza batez oroitu naiz: gaztelaniazko halako izen-sintagma indeterminatuak, funtsean, esaldiak izaten dira, aditza eta gainerakoak isildu eta izen-sintagmaz mozorrotuak.

"Indeterminatu" esatean, esaten ari gara ez dela
ageri, adibidez, las últimas plazas, baizik últimas plazas. Eta azpimarratzekoa de gauza bat eta bestea ez direla euskaraz berdin-berdin adierazten, berez.

Hitz bakarreki adibide batekin oso argi ikus daiteke kontua. Errotulo batean Silencio jartzen badu gaztelaniaz, zer jarriko genuke euskaraz?

a) Isiltasuna.
b) Isilik.

Errotuluan jartzen duena ez da "el silencio", "isiltasuna". Hor, hitz bakar horretan, mezu hau dago trinkoturik: (Guarden) silencio (por favor). Euskaraz, gutxi gorabehera, (Egon/ibili) isilik (mesedez). Hitz bakarrean ematekotan (ez da nahitaezkoa), isilik hartuko genuke.

Hizpide dugun kasuan, modu bat baino gehiagotan formula genezake gaztelaniazko bi hitzen atzean dagoen mezua (esaldi osoa egitea erabakiz gero). Hona hemen bi modu, aski diferenteak.

a) Sólo quedan algunas plazas.
b) Aún hay plazas.

Eta euskaraz?  Egoki ote da, ulergarri  ote da "azken plazak/tokiak" jartzea, ala  esaldi-tankeran eman behar ote genuke mezua?

a) Plaza/toki gutxi gelditzen dira.
b) Plaza/toki batzuk badira (oraindik).
c) ...

Zer
iruditzen zaizue? Interes handia dut puntu honetan zer iritzi duzuen
eta zer formulazio aukeratuko zenuketen jakiteko. Mila esker.

Sinadura-ekitaldia
(Testu birziklatua da hau, eta otsailaren 13an beste toki
batean argitaratu nuena du oinarri).<o:p>

</o:p>Hona hemen euskal komunikabideek aurten argitaratutako albiste
bat (antzeko asko izaten dira): “Hitzarmena sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta
Euskararen Erakunde Publikoak (Ipar Euskal Herriko erakundea)”. Horren inguruko testuetako bat honela
hasten zen:<o:p></o:p>

“Miren Azkarate Kultura sailburuak Eusko Jaurlaritza eta
Euskararen Erakunde Publikoaren arteko hitzarmenaren sinadura ekitaldian
(2007-2-7) adierazitakoak jaso ditugu hemen, oso-osorik”.<o:p></o:p>

Ni “hitzarmenaren sinadura ekitaldi” horretaz mintzatuko
naiz pixka bat, eta Berriaren estilo liburuak dakarren beste ohar bat ere
ekarriko dut amaieran, interesgarria baita.<o:p></o:p>

Sinadura-ekitaldia. Saihetsetik helduko diot. Apustu
egingo nuke denok guztiz desegoki joko genukeela “hitzarmenaren izenpe
ekitaldia” esatea. Orduan, sinadura eta izenpe sinonimoak baldin badira, biak ere
sustantibo garbi-garbiak, zergatik daukagu irentsita-edo “zeraren sinadura
ekitaldi” hori? Bada, nire ustez, nominalizazioaren gola sartu digulako berriz
ere gaztelaniak: euskarazko esapide horren atzean dagoen "acto de firma del acuerdo" hori, jakina, "acto en el que se
firma el acuerdo" da, edo, (gure artean) barregarri esateko, "acto de *firmación
del acuerdo". Euskaraz, nire iritzian, “sinatze-ekitaldia” esan beharko genuke, baina beste arazo bat sortzen da "hitzarmenaren sinatze-ekitaldia" esanez gero (-en ez dagokio erez ekitaldi hitzari, hor dirudien bezala, baizik eta sinatzeari), eta
aukerarik onena “hitzarmena sinatzeko ekitaldia” dela uste dut.<o:p></o:p>

Nahi badugu gramatikaren korapilo gordinean sartu gabe
eta estilistikaren ñabarduretan gehiegi konplikatu gabe azaldu, hasierako zeharbidea har dezagun berriz: denok esango genuke “hitzarmena izenpetzeko
ekitaldia”; bada, lege onean, “hitzarmena sinatzeko ekitaldia” esatea dagokigu,
eta ez “hitzarmenaren sinadura-ekitaldia”. Ala ez?

Adibideak. Iruzkindutako adibidean, garbi samar ikusten ditut arazoa eta irtenbidea. Orain (eta dakartzadan adibideak gaur aurkituak dira), aitortzen dut beste batzuetan oso lanbrotsu ikusten dudala kontua (eta, ustez, lanbroa ez dagoela nire begietan):

San Mames Barria eratzeko sinadura ekitaldia egin
dute.

Hauek ere euskara planen sinadura ekitaldia egin
nahi dute aurki.

Lantxo honek Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoaren sinadura
ekitaldia du abiapuntua.

Babes ofizialeko etxe berrien sinadura ekitaldia
udaleko areto nagusian egin zen.

"Sozietate bat eratzeko sinadura ekitaldia egin dute"?, ala "zerbait eratzeko hitzarmen bat sinatu dute"? Zer da "plan batzuen sinadura ekitaldia"? Lan baten abiapuntua izan daiteke "sinadura ekitaldi" bat? "Etxe berrien sinadura ekitaldia" zer da zehazki? Lagunduko didazue?

Sinadura. (Berriaren estilo-liburua). "Izenpea. Gutunetan
eta artikuluetan, kontuz: Maria Oiz eta beste 10 sinadura* [e.] Maria Oiz eta
beste 10 sinatzaile. <o:p></o:p>

Itxiera-ordutegia
Entzun berria dut, irratian, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren iragarki bat, tabernek "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa.

Itxiera hitza askotan ibili dut buruan Euskaldunon Egunkaria itxi zuten egun zorigaiztoko harez geroztik. "Egunkariaren itxiera bidegabekeria itzela izan zen" esaldia ez dakit, bada, oso naturala ote den. Nago "Egunkaria ixtea" edo "Egunkaria itxi izana" aditz-egiturak naturalagoak direla itxiera nominalizazioa baino.

Tabernen kasuan ere, senak ez dit oso ongi hartzen "itxiera-ordutegi" hori, eta zaindu behar dena "ixteko ordua" dela iruditzen zait (ordutegia baino gehiago, nire iritziz, ordua).

Horrekin ez dut esan nahi ezinezkoa edo alferrikakoa denik itxiera hitza. Badago Hiztegi Batuan, eta beharrezko ikusten dut "itxiera hermetikoa" eta halako gauzak esateko. Autoen ateek ere "itxiera bateratua" dute gaur egun. Orain ez zait bururatzen adibide gehiago.

Berandu da jada, eta iritsi zait... ixteko ordua. Aio.

Begiratu zehatza gizonen gorputzari
Kaixo, aspaldikoak; inor baldin bada hor, jakina. Itzulpen bat jarri behar dut hemen, Iratxe Goikoetxea lagunak egina. Diane Schoemperlen idazle kanadarraren Forms of Devotion liburuaren atal bat da (gaztelaniaz Formas de devoción izenarekin argitaratua da). Gogoak eman diolako itzuli du Iratxek, eta hemen jarriko dut testua, batek baino gehiagok gustura irakurriko duelakoan.

I

Gizonen gorputzak baditu zenbait erakargarri, bistan denez.

Samatik hasiko gara. Samak fin samarra izan behar du, ikustearekin batera zezen hitza ez gogoratzeko lain. Eta luze samarra, burua eta enborra bat eginda daudela ez pentsarazteko lain. Gizon samabako asko amerikar futboleko edo hockeyko jokalarien uniformea jantzita ibiltzen dira. Zaila da kaleko trajean imajinatzea, alkandora eta gorbata jantzita.

Sama ganorazkoan, zintzur-korapiloa agerikoa izango da, baina ez irtena. Ez du atentziorik emango, ez tamainagatik, ez mugimenduengatik. Ez du erakutsi behar bizargintza-istripuen ondoriorik. Sama alboetako zain handiak begi-bistakoak izango dira, baina ez irtenak, tentsio handiko uneetan ez bada. Batzuetan, odola taupaka ikusiko duzu zainotan. Horrek samurtasuna eragin beharko lizuke, eta ez botalarria, nazka edo baten bat akabatzeko gogoa.

Samapean sorbaldak daude; ezinbestekoak gauza astunak altxatzeko, pianoak edo frigorifikoak kasurako, bai eta munduaren pisua eramateko ere. Gorputzaren goialdeko indarra hiru bider handiagoa da gizonetan emakumeetan baino. Sorbalda zabal eta funtzionalok ezin aproposagoak dira zure burua pausa dezazun loaldian, negarraldian edo dantzaldi geldoan. Ez dago soinburu sendo parea bezalakorik zu hauskor, mimatu eta seguru senti zaitezen.

Ona da bularra ere negar egiten duzunean sustengatzeko. Gizon-bular batzuek poto txiki bat dute erdialdean, eta negar nahikoa eginez gero, malkoekin putzutxo gazi bat egiten da bertan. Bularreko giharrek ondo garatuta egon behar dute, baina ikutu eta itxura egokiarekin, andre-bularrekin ez nahasteko eran. Gizon batzuek pektoralei eragiten dakite, gora eta behera, orain batari eta orain besteari, txakurkuma saltokarien moduan. Lekuz kanpo utziko zaitu, eta lekuz kanpo utziko zaituzte zureak baino itxurosoagoak diren gizon-bularrek ere.

Gizonen titimuturrek ez dute aparteko erabilgarritasunik, baina erakargarriak dira horratik. Titipunta gabeko bularra begi gabeko aurpegia litzateke.

Bularreko ileena, oso kontu pertsonala da. Gehienetan, erdiko neurria izaten da onena. Ilerik bat ere ez duen bularra labankorra da, eta bentosa-hots lotsagarriak eragin ditzake zure bular izerdituarekin sakatzean. Bestalde, ile iluneko felpudo sendoa ez da atsegina udan. Nikiekin paparreko ilea bistan izaten duten gizonak zaleak dira urrezko kateak, poliesterra eta fantasiako eraztunak erabiltzen.

Bular barruan gordeta bihotza dago, jakina. Ez genuke jakintzat eman beharko gizasemeen bihotza gizalaben bihotzaren berdina dela. Teoria asko dago, zein ote den biderik onena gizonaren bihotzeraino heltzeko. Horietako edozein proba dezakezu, edo denak proba ditzakezu; edozelan ere, kontuan izan bidaia bera helmugan topatuko duzuna bezain ezustekoa izango dela ziurrenik. Gizon batzuek bihotza behar luketen lekuan harria dute. Beste batzuek, zuloa.

Gizonen gorputzeko berrehun eta sei hezurretatik, hogeita lau saihetsak dira, hamabi alde bakoitzean. Ez litzateke egon beharko kanpotik konprobatzeko modurik. Hogei lagunetik batek saihets bat gehiago du, eta, gehienetan, lagun hori gizasemea da. Ez zaio aparteko esangurarik eman behar.

Sabela, ile bakoa bada, hobe. Ez da ezinbestekoa ohol bat izatea, baina ez luke petrinaren gainetik irten behar. Belarria sabelera hurreratuz gero, beharbada txipli-txapla eta glu-glu hotsa entzungo duzu, urak egiten duen bezala itsaspeko leize batean sartzean.  Igual izango da gizonen gorputza emakumeena baino urtsuagoa delako, edo izan liteke ultzera baten hasiera izatea, gizonek gaitz horretarako joera handiagoa baitute.

Sabelaren erdian zila dago. Garbi eta txukun egon behar luke beti, atzamarra edo mihia nahi bezala sartzeko, atzeraka edo okadaka hasi barik.

Mokorreko hezurrek sendoak izan behar dute, baina ez zuri ubelduren bat egiteko bezain irtenak. Gizonen hezurrek 1.700 kilo jasan ditzateke zentimetro karratuko, baina zureek ez. Gizonaren pelbisa emakumearena baino estuagoa da, eta bihotz itxura du. Zientzialariak ohartu  dira pelbisa dela hezurdura baten sexua zehazteko biderik ziurrena.

Gero genitalak daude. Tradizioz, hortxe jokatzen da joko potoloa.

Batez beste, erdipurdiko zakila hamabost zentimetro da, tente. Gizon bati ere ez zaio gustatzen erdipurdikotzat jotzea. Hobe ez aipatzea afrikar elefantearen zakila, hogeita zazpi kilo eta metro eta laurogei baita luzatuta.

Dena dela, neurria ez ei da garrantzitsuena. Ikustekoa da zakilaren azala, pororik ez duela ematen du-eta,  bai eta kolorea ere, gainerako larruazalarena baino iluntxoagoa, morexka izateraino. Gozatu zakilaren liberazioa, zelako poz elastikoz askatzen den oihalezko estalkitik, zurekin sekula ez aspertzeko itxuran.

Zakil okertua, eskuinkoia zein ezkerkoia izan, hunkigarria da. Baiezka eta keinu eginez begiratzen dizuna, hazi-tanta bat askatzen duen bitartean, potxoloa. Gizon askok maite-hitzak dituzte euren zakilentzat. Pazientziaz hartu txotxolokeria hori. Ez salatu izena zeure lagunei.

Zakilaren atzealdean eskrotoak dauka habia. Nabarra, tximurra eta ile mehatsez jantzia, poltsa delikatu eta sentibera honek testikuluak gordetzen ditu. Ez larritu ikusita zelan flotatzen duten testikuluek eskroto barruan,  arrautza egosien pare. Testikuluen barruan hazia sortzen da. Emakumeak jaiotzetik ditu 400 arrautza obarioetan, baina gogoratu gizon osasuntsuak 400.000 milioi espermatozoide sortuko dituela bizi artean. Mirestekoa da ekin hori.

II

Gizonen soina erakargarria bada ere (altxor-kutxa bat dakarkigu burura, organo misteriotsuz, bide kiribilez eta hodi sendoz beterik), handik ateratzen diren adarrak estimatzekoak dira berez. Osotasuna ematen diote gizonaren gorputzari.

Beharbada besoak egiten zaizkizu desiragarrien. Besoak, bizeps leun eta koskorrekin, pilota jaurtitzeko, trofeoa altxatzeko, telefonoa hartzeko, izara lisatzeko. Besoak, trizeps irmo eta malguekin, zugana luzatzeko, zu biltzeko, zu estutzeko. Adi eskumuturrei. Zain urdin eta hezur txikikoak, atsedenean dira mahai baten gainean, ahul eta sentibera, nahi eran uler ditzazun.

Atzamarrak izan daitezke luze, labur, fin edo potolo, baina maitetsu eta gogor era berean. Ideala izango litzateke gizonak bost atzamar izatea esku bakoitzean. Alabaina, hatz bat edo bi falta dituen gizonak izango du behintzat gauza interesgarriren bat kontatzeko. Erne orbainez jositako eskuekin edo di-da ukabiltzeko joera dutenekin. Gizonen eskuak bero egon ohi dira. Izan ere, gizon-eskuak emakume-eskuak baino odol-jario handiagoa izaten du. Ez fidatu gizon esku-hotzarekin. Zirkulazio txarra izan dezake. Esku zurruneko gizonak ez luke izan beharko ez dentista, ez neurozirujau, ez mago.

Enborraren beste muturrean hankak daude. Luzetara irten behar dute enborretik, eta simetriaz. Gizon hanka-okerrak badirudi zaldia behar duela eroso egoteko.

Gizon-gorputzaren 656 muskuluetatik izterrekoak egingo zaizkizu agian erakargarrien. Gizon-izterraren zirkinak begi-alaigarri dira. Femurra gorputzeko hezurrik luzeena da, eta, haren inguruan daude sartorius-a, rectus femoris-a eta vastus externus eta internus-a. Muskuluok loreen antzekoak dira: ez dago zertan latinezko izena jakin, miresteko.  Gihar handiok ondo funtzionatuz gero, beste gabezia batzuk ahaztekoak dira.

Izterren behealdean belaunak daude, dotorezia eskasekoak, eta karraska eta kirrinka bitxien sortzaile sarritan.  Atleta adinduek erasanda izaten dituzte. Horrek berriketa aspergarriak ekar ditzake kartilagoak direla, linimentua dela, eta belaun-lesioek hockeytik aldendutako jokalari ospetsuak direla. Belaunburu batzuek bere lekutik irteteko joera dute. Kasu horretan, gizonak nahi izango du bere lekuan sartzeko gauza izan zaitezen, konortea galdu barik.

Belauneko hezurra bernazakiarekin lotuta dago; edo “tibia”-rekin, hizkera formalean. Gizon helduaren bernazakiek ez dute egon behar ez urraturik ez larruturik; jakina, ez bada lesioak haitzak eskalatuz edo ur bizietan nabigatuz egindakoak direla, edo zure oinetan belauniko, errukia, barkamena eta bigarren aukera eskatzen dizun bitartean.

Orkatilek sendoak izan behar dute. Gizon orkatila-mengelek, akastxo hori hartzen dute aitzakia jarduera fisikoari ihes egiteko; esaterako, izotzetan patinatu, ilargipean paseatu, zaborrak atera eta belarra ez mozteko.

Orkatilei lotuta, 90 graduko angeluan, oinak daude. Oinak, gustatzen zaizkizu edo ez zaizkizu gustatzen. Urteetako gehiegikeria eta utzikeriaren ondorioz, gizon batzuek gogorgunez, kailuz eta koskorrez beterik edukitzen dituzte. Oinak hogeita sei hezur txiki ditu, eta, gizon batzuek, denak itxuragabetuta. Behatzetako azazkalak hori eta ildaskatuta egon daitezke, mardoegi era arruntean konpontzeko. Badira gizon narratsak, hogei urtean azazkalak behar bezala moztu ez dituztenak. Behatz iletsuak izaten dituzte: bigarrena, potoloa baino luzeagoa, eta txikia, okela mondongo bihurturik, limako hil bat legetxe. Oin zatarreko gizonek ez lukete espero behar zuk igurtziak ematea, musukatzea edo miazkatzea. Oin zatarreko gizonek dirutza gastatu beharko lukete galtzerdi eta oinetakoetan, eta ez erantzi, ilunetan ez bada.

III

Aurrealdean hainbeste gauza interesgarri izanda, askotan, gizonaren gorputza gazbakoagoa da atzetik begiratuta.

Ikusmira honetatik, garondoa dena emanda ageri zaigu. Eskumuturrak bezala, ahula eta sentibera ematen du. Hortxe dago bere indarra. Ri-rau aztertu behar dugu, gizona konturatu barik. Garondo bat, zetazko ilez estalia, liburu baterantz bildua, lanpararen biribil horitan... Bat-bateko ikustaldi horrek maite-antsiak aterako dizkie zure eztarri maitaberari eta zure bihotz harrituari.

Bizkarrak ahalik eta garbien egon behar du, ileetatik libre. Bizkar iletsuko gizonei lotsagarri egiten zaie ugaritasun hori, eta barka-eskean ibiltzen dira alkandora eranzten duten bakoitzean.

Bizkar ilegabeak larru fineko azal puska ederra miretsi eta aztertzeko aukera ematen du.  Azal zentimetro karratu batek 3 milioi zelula ditu, 97 izerdi-guruin, 14 gantz-guruin, 10 ile, metro bat odol-hodi eta 3 milioi t’erdi mamarrotxo mikroskopiko. Azala giza gorputzeko organorik handiena da, eta gizon ertain batenak bi metro karratuko azalera hartzen du eta sei kilo inguru pisatzen du. Datu hori konprobatzeko, larrua eraitsi eta tresna egoki batez neurtu beharko litzateke. Ez da afizionatu xumeentzako operazioa, nekoso samarra baita, eta berriro bere lekuan ipintzeko probabilitate gutxikoa. Hobe fede onez sinistea, urte luzez fede onez sinistu izan duzun bezala gizasemeak indartsuagoak direla, ausartagoak, emozio gutxikoagoak, arrazionalagoak, matematikarako hobeak eta mekanikarako iaioak.

Azalak leuna izan behar du, eta ahalik eta finena. Gogoratu gizonaren azala emakumearena baino sendoagoa dela, odola sendoagoa duen eran. Horrek gauza asko azaltzen ditu.

Bizkar erditik goitik behera bizkarrezurra doa, hogeita sei ornorekin; handienak, hatz-koskorren neurrikoak; txikienak, ilarren parekoak. Bizkarrezurraren alde bietan latissimus dorsi-a dago, giza gorputzeko giharrik handiena. Ziurrenik hortxe igarriko dituzu zorioneko dardarak. Bizkarrezurraren behealdean zulo bi daude: irria edo musu adiskidetsua emateko gonbita.

Gizon guztiei gustatzen zaie bizkarra igurztea. Jarduera hau ez da gozakaitza alde bietako batentzat ere, baina kontuan izan, behin eginez gero, beti egitea esperoko duela berak. Zerbitzu hau modu iraunkorrean eskaini aurretik, ziurtatu ordaina izango duzula astean behin gutxienez.

Bizkarrak estutzera egin behar du gerrialdean. Gizon gerrigabea bizikide ona izan daiteke, baina gaitzago helduko diozu gerritik kaletik zoaztela. Gerri estuko gizonek ere txitxiak dituzte gerri bueltan, “maitasunaren heldulekuak” esaten zaienak. Erakargarriak izan daitezke beti ere, baita erabilgarriak ere, irmo heltzeko premia dagoenean. Gizon gerri-estu eta sorbalda-zabalek harrokeriarako joera nekagarria izaten dute.

Nahi duzun bezala izendatu, baina gizonaren ipurdia da atzealdeko arretagunea. Kirol ekitaldi profesionalak jasangarri egiten dituen gauza bakarra-edo da. Gluteus maximus-a gorputzeko giharrik indartsuena da; errespetua zor zaio, beraz. Atzeak garau eta ileetatik guztiz libre egon behar du. Ez du izan behar ez jausia, ez irtena, ez zapala. Gizon ipurdigabeek arazoak dituzte prakei bere lekuan eusteko. Ipurdiaren neurria gorabehera, erretenak sekula ez du agertu behar praka ertzetik. Holako ikuskizun penagarria ematen du iturginak harriko hustubidea aztertzeko makurtzen denean, eta etxeko gizonek hipermerkatuetako parkinean, erosketak automobilean sartzean.

Egia esateko, gizon gehienak hobeto daude jantzita. Hori ez da sexu honen bereizgarria. Emakume askori ere berdin gertatzen zaie; eurak konturatu egiten dira ordea, eta gizonak ez.

IV

Gizon-gorputzaren tontorra, Gabon-pinua dotoretzeko izarra edo kanpandorreari errematea jartzen dion gurutzea, burua da, zalantza barik. Badira gorputzarekin harmonian ez dauden buruak. Badira gizontxo meheak, gazta galantaren jabe direnak. Badira gizonkote gihartsuak, burutxo dardaratiaren jabe direnak. Badira gorputz eder eta buru zatarreko gizonak, eta alderantziz. Diskordantzia honek dakartzan arazoak estetikoak dira gehienbat.

Buruaren oinarrizko pieza burezurra da; hogeita bi hezur ditu guztira, handiak eta txikiak. Hauen arteko lotuneak ez du izan behar ez koskorrik ez pitzaturik. Hau garrantzitsua da burusoilen kasuan, eta ilea zeroan mozteko gogoari aurre egiten ez dakitenen kasuan.

Buruan, badira gauza interesgarriak baina arazo-iturri izan daitezkeenak. Begiak, esaterako; distiratsu eta beroak izan behar dute, promesaz eta gizontasunez beteak. Gizon-begi batzuek txinpartak jaurtitzen dituzte. Lasaitzeko, pentsatu hildakoan begi guztiak aldatzen direla kolorez, eta marroi berdexka hil jartzen direla.

Gizon-belarri batzuek kizkur beltz errebeldeak dituzte agerian. Pentsatzekoa da horregatik ez dituela hark entzuten zuk esandakoen erdiak, belarriak ilez beteta dauzkalako. Egia esateko, gizonaren belarria ez da emakumearena bezain zolia. Horregatik ez omen du inoiz entzuten telefonoa, ez zakurraren zaunkak, ez umearen negarrak gauez.

Sudurrak ez du izan behar hain handia, lehenengo zitan zirujau plastiko on baten izena eman behar izateko. Ez da izango ez gorria, ez patatatsua, ez puntu beltzez josia, ez hamazazpi hausturak itxuragabetua. Ezaugarriotako bat edo gehiago dituen sudurra sudur baten parodia da, barregarria beraz. Sudurrak behar bezala funtzionatuko du, txitean-pitean espraia erabiltzeko edo zapiarekin turuta jotzen ibiltzeko premiarik gabe. Isila ere izan behar du, oharkabean pasatu. Antojugarria da sudurra txistuka dabilkion gizon batekin egotea gela berean. Gizon zurrungariei lehenbailehen jakinarazi beharko litzaieke egun badirela teknika kirurgikoak anomalia hori zuzentzeko.

Sudurraren azpian ahoa dago, ekintzagune interesgarria. Txu ekoizpenak kontrolpean egon behar du noiznahi. Adurra darien edo letaginetik txua jaurtitzen duten gizonak ez dira itxurazkoak. Ezpainek leun eta mamitsu izan behar dute; ez arrakalarik, ez azaltxorik altxatuta. Ez da ezinbestekoa hortzak perlak bezain zuri eta perfektuak izatea, baina denek egon behar dute, edo aurrekoek behintzat bai. Mihiak zalua izan behar du, eta ez oso handia. Nekagarria litzateke alde batetik bestera astinka ikustea, bere kasa mugituz bezala. Ez begiratu sekula gizon baten mihipean; emakumeetan legez, higuingarria da. Mihiaren euskarria hioide hezurra da. Ferra itxura du, eta hezur bakarra da beste hezur bat ukitzen ez duena. Estrangulazio kasuetan, hioidea hautsi edo zapaldu egiten da, eta horrek froga baliagarriak ematen ditu hilketa ikerketetan.

Zergatik den gizon-buru bat erakargarri eta beste bat ez, oraindik ez dago argi. Ez da aurpegiera eta hazpegien antolamenduagatik bakarrik. Zergatik jartzen zaitu belaun-ikaran jendez betetako gela baten beste puntatik irri egiten dizun gizonaren itxurak, eta haren ondoan dagoenaren begiratuak, guztiz itxurosoa izan arren, zergatik uzten zaitu hotz; bizitzako misterioetako bat da hori, Stonhenge, Bermudetako Triangelua eta Amelia Earharten desagerpena bezala.

Gauza bera esan daiteke gizonaren burmuinaz. Bihotza bezala, misteriotsua izan daiteke, asaldagarria, gogaikarria eta ulertezina guztiz. Gizon-gorputzaren kanpoaldeko ezaugarriak zehatz-mehatz aztertu eta gero, burmuinari ekin beharko diozu nahitaez. Ezin zara ibili luzatu eta luzatu.

Gizonaren burmuina, emakumearena bezala, ez dirudi gauza handia denik. Ore distiratsu eta uhintsua da; materia gris argia, arteria gorriz eta zain urdinez marratua. Burmuina hiru bider handiago egiten da jaiotzatik heldutasunerako tartean. Gizon ertainaren garuna ukabil biren neurrikoa da; kilo t’erdi eskas. Inoiz pisatutako burmuinik astunena hiru kilokoa zen, eta hogeita hamar urteko gizon batena zen. Arinena, kilo batekoa zen, eta hogeita hamaika urteko  emakume batena zen. Gizon batek datu hori azpimarratzen badizu, gogorarazi egiozu burmuinaren neurria eta adimena ez daudela loturik. Esaiozu, gizon-garunak %10 gehiago pisatzen duela bai, baina emakumearenak %11 neurona gehiago dituela. Pentsatzean, gizonaren burmuinak odol gutxiago hartzen du emakumearenak baino. Dena dela, gizon askok ez dute burmuinarekin pentsatzen.

Giza burmuinaren ahalmena adierazteko 1 zenbakia eta atzetik 6,5 milioi zero ipintzen da. Hain da zenbaki luzea, Lurraren eta Ilargiaren arteko distantzia hamahiru bider pasa beteko luke. Burmuinak nerbio-terminalik ez duenez, erre dezakezu, izoztu, astindu eta ebaki, hark ezer sumatu barik. Egunean 30.000-50.000 neurona hiltzen dira, eta ez dira birsortzen. Beste neuronek jan eta digeritzen dituzte. Adinarekin, gizonaren burmuina emakumearena baino bi-hiru bider azkarrago hondatzen da. Oraintsu jakin da hori, baina datuak ez du inor ezustean harrapatu.

Zoritxarrez, ezin da ezer jakin gizonaren burmuinaz haren gorputzari begiratuta. Gizonen gorputzei adi begiratzen diezunean, gogora ezazu ikusten duzunak ez duela zerikusirik daramazunarekin.

Burmuinak seinaleak igortzen ditu hil eta hogeita hamasei ordura ere. Burmuineko uhinak, hil ostekoak izan zein ez, haizearen modukoak dira: ez dituzu ikusten, haren eraginak baino ez dituzu nabaritzen. Pentsatu brisa bero batek garondoko ilea laztantzen dizula basa-lore usaintsuko zelai batean. Gero pentsatu tornado batek bihotz barruko guztia zurrupatzen dizula, txiki-txiki egin, eta zatikiak edonora barreiatu.

Burmuineko uhinak elektrizitate modu bat dira. Pentsatu gela eroso bat ilunkeran, lanpara baten argi-biribil horia, musika suabea airean. Eta gero pentsatu atzamarra sartzen duzula entxufean.

Berdin dio
Iaz atera zen Agota Kristofen Berdin dio euskaraz (jatorrizkoa, C’est égal). Eskarne Mujika Gallastegik itzulia da eta Alberdaniak argitaratua, lehenago Koaderno handia eta Atzo bezala.

Lagun batek opari egin berri dit (eskerrik asko, Jaione), eta berriz irakurtzen hasi naiz. Hona hemen ataltxo bat: liburuko 25 istorio laburretatik bigarrena.

Ohartxo batzuk, liburuaren azaletik: "Estilo xumea eta eraginkorra da Kristof-ena. Ez du dotoreziarik bilatzen hitzetan, ez da farfailik batere haren esaldietan. Ez zaizkio deskripzioak gustatzen, mamiak axola dio. Elkarrizketak zuzenak dira, biziak. Esaldiak laburrak, lauak, biluziak. Erritmoa arintzen du horrela, eta oso erraz irakurtzen da. Ia konturatu gabe."

Tren bat Ipar Alderako

Eskultura bat parke batean, geltoki abandonatu baten ondoan.

Eskulturak txakur bat eta gizon bat irudikatzen ditu.

Txakurra zutik dago; gizona, belauniko, besoak txakurraren lepoaren inguruan dituela, burua apur bat makurturik. Txakurraren begiak geltokiaren ezkerretan infiniturantz hedatzen den zabalgunera begira daude; gizonaren begiak aurre aldean zuzen finkaturik daude; txakurraren bizkar gainetik, belarrak azpiratu dituen eta aspaldian bertatik trenik igarotzen ez den errail horiei begira daude. Biztanleek abandonatu egin dute herria, zeinak hornitzen baitzuen bazterreraturik geratu den geltokia. Oraindik badira natura eta bakardadea maite duten banaka batzuk, eta bertan ematen dute uda partea, baina automobila dute denek.

Bada agure bat ere, parkean zehar hara-hona galduan ibiltzen dena, eta hark esaten du txakurraren irudia berak egin zuela eta, irudia besarkatzean —izugarri maitea baitzuen txakurra—, bera ere harri bihurtu zela.

Galdetzen diogunean nola litekeen, orduan, bera hantxe egotea, bizirik, hezur eta mami, apal-apal erantzuten du Ipar Aldera doan hurrengo trenaren zain dagoela.

Ez dugu adorerik hari esateko ez dela gehiago Ipar Alderako trenik izango, ez dela gehiago inorako trenik izango. Gurekin autoan joatea eskaini diogu, baina buruari eragiten dio:

—Ez, autoan ez. Geltokian baititut zain.

Geltokira eramatea eskaini diogu. Ipar Alderako edozein geltokitara. Buruari eragiten dio beste behin.

—Ez, mila esker. Trena hartu behar dut. Gutunak idatzi ditut. Amari. Emazteari ere bai. Iluntzeko zortzietako trenean iritsiko naizela idatzi diet. Emaztea geltokian zain dut haurrekin. Ama ere zain dut. Aita hil zenetik, hari lur emateko zain dut ama. Lur ematerako joango nintzela agindu nion. Espero dut, baita ere, emaztea eta haurrak ikustea, zeinak nik, zera… abandonatu egin nituen. Abandonatu egin nituen, bai. Artista handi bihurtzeko. Landu dut pintura, landu dut eskultura. Orain, etxera itzuli nahi nuke.

—Baina hori guztia, amari idatziriko gutuna, emazteari idatzirikoa, zure aitari lur ematea; alegia, hori guztia noizko kontua da?

—Hori da, bada… alde egiten utzi nahi ez zidalako nire txakurra pozoitu nuen garaikoa. Berokira katigatzen zitzaidan, praketara; uluka aritu zen trenera igo nahi izan nuenean. Beraz, pozoitu egin nuen, eta eskultura azpian lur eman nion.

—Eskultura hor zegoen orduan?

—Ez, hurrengo egunean egin nuen. Hementxe egin nuen nire txakurraren irudia, haren hilobiaren gainean. Eta Ipar Alderako trena iritsi zenean, azken besarkada eman nion, eta… harri bihurtu nintzen, haren lepoari helduta. Hilik ere, ez zuen nahi nik alde egiterik.

—Hala ere, hemen zaude, eta tren baten zain zaude.Agureak barre egiten du:

—Ez naiz zuk uste bezain eroa. Ondo asko dakit ez naizela existitzen, harrizkoa naizela, nire txakurraren bizkar gainean makurturik nagoela. Badakit baita ere trenak ez direla ja igarotzen hemendik. Badakit baita ere aitari aspaldi lur eman ziotela; nire ama, aita bezala hilik, ez dudala zain inongo geltokitan, ez dudala inortxo ere zain. Emaztea beste batekin ezkondu zen; haurrak helduak dira orain. Ni zaharra naiz, jauna, oso zaharra, zuk uste baino askoz ere zaharragoa. Estatua bat naiz; ez dut alde egingo. Hau guztia nire txakurraren eta bion arteko joko bat baino ez da, urtetan jokatu dugun joko bat, hura ezagutu nuen unean bertan irabazi zidan jokoa hain zuzen.

Iruzkin zenbait, Hiztegi Batuko azken hitzei
Hainbat eta hainbat iruzkin egin litezke, jakina, baina niri honako hauek sortu zaizkit laster batean. Berriki Euskaltzaindiak emandako 144. arauan ageri diren hitzei buruz ari naiz.

► besterena!, ez* e. ez bestena (eta ez bestea) ► Alegia, esaten digute ez dela idatzi behar Hago isilik, berritsua ez besterena!, baizik eta Hago isilik, berritsua ez bestena, edo Hago isilik, berritsua ez bestea —berritsu(a) alaena, berritsu(a) halakoa—.

► bideo-zinta* e. bideokasete ► Ni, behintzat, harritu nau pixka bat kontu honek. Egia da kasete hitza sarrera dela lehendik ere; baina uste nuen normalago zela bideo-zinta deitzea.

► bihotz-ukitu du ad.: zure hitzek bihotz-ukitu naute ► Ez al da polita?

► bilorruski* e. pergamino ► Non agertzen ote da, bada, bilorruski? Kasik politegia da orain, noizbait existitu dela jakin dugularik, baztertuta uzteko...

► bilutsik* e. biluzik eta biluztu* e. biluzi ► Erne, lagunok. Larrugorrian edo pikarrai esateko hitz honen forma arauzkoa biluzik da, eta aditza biluzi da, ez biluztu. (Hau idaztean jabetu naiz Hiztegi Batuan sartuta dagoen forma larrugorrian dela, eta ez larrugorritan).

► borraska* e. ekaitz eta depresio ► Alegia, eguraldi-iragarpenetan isobara-mapak seinalatuz aipatzen zizkiguten borraska haiei depresio esan beharko dietela Aizpuruk, Aristik eta gainerakoek. Hasiak dira?

► bilan 1* e. bila ► Hori bila arruntena da, baina esan nahi du badela beste bilan bat, ongi dagoena. Hau, hain zuzen: bilan 2 iz. Ipar. 'balantzea'. Frantsesetiko mailegu gehiago ere sartu dira, hala nola buxet (‘aurrekontu’).

► bik iz. Ipar. h. bolaluma ► Aurreraxeago, hau: boligrafo iz. Heg. h. bolaluma. Hori lehenagotik sartua zegoen Hiztegi Batuan.

► bilakari izond. Zub. g.er. 'borrokalaria'. Zuberera gutxi dakit nik, bistan da. “Gutxi erabilia” dela dio. Gaitz erdi!

► botigoa iz. Zub. 'elkartea'; botitu, boti(tu), botitzen. da ad. Zub. 'elkartu' ► Horiek ez dira “gutxi erabiliak”, itxuraz, eta hala ere ez nituen batere ezagutzen.

► beztimenda iz. Zah. 'jantzia' ► Bertsolari bati behintzat entzun diot berriki. Ekaitz Goikoetxeari, oker ez banago.

► bizar-peitu izond. Zah. 'bizargabea' ► Hiztegi batuan lehendik sarturik dagoen peitu honetara jo dezakegu: peitu Zah. edo Jas.: ur peituz zimeltzen den lorea;  peitu izan da ad. 'falta izan': gauza baten peitu naiz; peitutasun Ipar. Zah. 'urritasuna, gabezia'.

► buba iz. Ipar. Haur. 'loa' ► Hara! Haur-hizkeraren marka du, eta haur-kanta batean entzuna nuen, bai: Oskorrik eta Kukubiltxok ateratako Marijane, kanta zan bideoan da. “Bubaño” dio han, oker ez banago, baina ez dut gehiago gogoratzen. Zuetako inork badu eskura?

Euskaltzaindiaren 144. araua
Euskaltzaindiak hiru arau berri eman ditu oraintsu. Arau-karpeten harpidetza egina duzuenok, jasoak izango dituzue, eta bestela webgunean ikus daitezke: arauen orrian ezker aldean ageri den "azken arauak" sakatu, eta han dira:

143

-erri(a) osagaia gaurko toponimian

144

Hiztegi Batua: berrizale - buzuntz

145

Bizkaiko herri izendegia

Hiztegiari dagozkion arau guztiekin arazo txiki bat dago, ordea: han klik eginda, Hiztegi Batuko galde-orrira bidaltzen gaituzte, eta, orduan, hitzez hitz galdetu behar da edo ahal den bezala moldatu.

Lan pixka bat hartu dut 144. arauko zerrenda horrek zer berrikuntza dakarren jakiteko. Hiztegi Batuaren lehen itzuliarekin alderatuta, ber-buz tarte horretan, mila sarrera gehiago dira oraingo zerrendan. Horietatik, aukera bat egin dut, zenbait irizpideren arabera.

Lehenik, epai-markaren bat dutenak bereizi ditut: e. = erabil; h. = hobe. Gero, euskalki-marka dakartenak: Bizk., Lap. eta abar; bai eta Heg. eta Ipar. marka zabalagoak dakartzatenak ere. Azkenik, bestelako informazio-markaren bat dakartenak: Zah. = zaharra; g.g.er. = gaur gutxi erabilia...

Ez dut eskuz egin lan hau, jakina. Lehenik, Word-eko "dokumentuak alderatu" tresna erabili dut, sarrera berriak zein diren jakiteko, eta gero Access programa, sail jakin horiek ateratzeko. Ea balio dizuen.

(Marka bakoitzaren esanahiaz eta gainerako irizpideez, sarreran dago informazio gehiago).

A. Epai-markak (e. kasuan, batzuk aukeratu ditut; h. kasuan, guztiak daude).

e. (erabil letra lodiz dagoena)

h. (hobe bigarrena)

besezur* e. besahezur.
besterena!, ez* e. ez bestena (eta ez bestea).
bestiruditu* e. itxuraldatu.
bestorduz* e. beste orduz.
betarraba* e. beterraba.
betepen* e. betetze.
betidanikako* e. betidaniko.
bezanbat* e. bezainbat.
beztu* e. belztu.
bialdu* e. bidali.
bibalbo* e. bibalbio.
bibolin* e. biolin.
bibora* e. sugegorri.
bibrato* e. vibrato.
bidelapurkeria* e. bidelapurreta.
bideordain* e. bidesari.
bideo-zinta* e. bideokasete.
bidertu* e. biderkatu.
bidrio* e. beira.
bigilatu* e. zaindu, begiratu, jagon, etab.
biguin* e. bigun.
—bihotz-ukitu du ad.: zure hitzek bihotz-ukitu naute.
bihozdun* e. bihoztun.
bihozgogor* e. bihotz-gogor.
bihozkatu* e. bihozgabetu.
bihozpera* e. bihozbera
bijilatu* e. zaindu, begiratu, jagon, etab.
bilan 1* e. bila.
bilete* e. billete.
bilgu* e. bilgia.
bilorruski* e. pergamino.
bilutsik* e. biluzik.
biluztu* e. biluzi.
binario* e. bitar.
binbalet* e. ginbalet.
biratzaile* e. birakari.
biribilgu* e. biribilgune.
birjaiotza* e. pizkunde.
bisagra* e. gontz, (atearen) erro.
bisest* e. bisurte.
bisisturte* e. bisurte.
bitima* e. biktima.
bitsdun* e. bisdun.
bitxi, harri* e. harribitxi.
bizikai* e. bizigai.
bizipide* e. bizibide.
bizkar-hezur* e. bizkarrezur.
bizkar-zaku* e. bizkar-zorro.
bizkunde* e. pizkunde.
biztanlego* e. biztanleria.
bodegoi* e. natura hil.
boilo* e. opil.
bokadilo* e. ogitarteko.
boletin* e. buletin.
bolfram* e. wolfram.
bonbaketa* e. bonbardaketa, bonbardamendu, bonbardatze.
bonbardeo* e. bonbardaketa, bonbardamendu, bonbardatze.
bonbero* e. suhiltzaile.
bono* e. bonu.
bordatzaile* e. brodatzaile.
borradore* e. zirriborro (eta borragoma, ezabagailu).
borraia* e. borraja.
borraska* e. ekaitz eta depresio.
botiga iz. 1 'denda'. 2 'nahasmendua'. 3* e. botika.
budget* e. buxet.
bufada* e. bafada.
bufete iz. 1 (altzari-mota). 2* e. bulego.
bujes* e. puies.
bukagabe* e. bukatugabe.
bula* e. bulda.
bular-angina* e. bularreko angina.
buldog* e. bulldog.
bulla* e. buila.
burdinaje* e. burdineria.
burdinbarra* e. burdin barra.
burdinhaga* e. burdinaga.
burdinhari* e. burdin hari.
burin* e. budin.
burjeseria* e. burgesia.
burni* e. burdina.
burrunbada* e. burrunba eta burrundara.
burrunda* e. burrunba eta burrundara.
burtzora* e. burtzoro.
buruhausgarri* e. buru(-)hausgarri.
buruhezur* e. burezur.
buruka* e. buruxka.
buruko argi(tasun)* e. buruargi(tasun).
butxet* e. buxet.
buxer* e. harakin.
buxeria* e. harategi.
buzeatzaile* e. murgilari.

besada iz. h. besakada.
besterenganatu, besterengana(tu), besterenganatzen. da/du ad. h. besterendu.
—betitik adlag. h. betidanik.
biera iz. Ipar. h. garagardo.
bik iz. Ipar. h. bolaluma.
bilateral izond. h. aldebiko.
—bira eman g.er. h. bira egin.
bisio iz. h. ikuskari, ikuspen.
bitikultura iz. h. mahastizaintza.
bolo-bolo adlag. h. bala-bala, barra-barra.
borzgarren ord. Ipar. h. bosgarren.
borzna banatz. Ipar. h. bosna.
—buru(-)hezur h. burezur.
buruko iz. 1 'burua estaltzekoa'. 2 'buruan hartzen den kolpea'. 3 h. burko.
buruzpide iz. Gip. h. burubide

Oharra: hitzaren aurretik — daramatenak beste hitz baten azpi-sarrerak dira.

B. Euskalkiak (hemen daude hitz markadun guztiak).

Bizk.

Gip., Naf., BNaf., Lap.

Zub.

—beste barik Bizk. 'beste gabe(rik)'
beste 2 Bizk. 'adina, bezainbat'.
bestera batez ere Bizk. 'bestela'.
—bigarren lehengusina Bizk. eta Naf.
bilasari iz. Bizk. g.er.
bilinbolaka adlag. batez ere Bizk. 'zabuka, balantzaka'.
biloba iz. 1 'seme edo alabaren haurra'. 2 Bizk. 'birbiloba'.
—binan adlag. Bizk. 'binaka'.
—binan-binan adlag. Bizk. 'binaka(-binaka)'.
—bira-biraka adlag. Bizk. 'biraka'.
biraoti izond. eta iz. batez ere Bizk. 'biraolaria'.
birloba iz. Bizk. 'biloba'.
birraitaita iz. Bizk. 'birraitona'.
birramama iz. Bizk. 'birramona'.
birresku iz. Bizk. g.er.
bitsu izond. Bizk. g.er. 'apartsua'.
bizio 2 iz. Bizk. 'hesteetako zizarea'.
—bizio-belar iz. Bizk. 'zizare-belarra' (Artemisia abrotanum).
bol-bol adlag. batez ere Bizk. 'bor-bor'.
bolbolka adlag. Bizk. 'borborka'.
bornu iz. 1 Bizk. 'ingurua'. 2 Ipar. 'itsasontzia, ontzi barrua'.
botikako iz. Bizk. Zah. 'sendagaia, botika'.
—burua bat egin Bizk. 'norbera inorekin alderatu'.
buruera iz. batez ere Bizk. 'burutapena'.
burutasun iz. Bizk. 'burutapena'.
buruzale izond. Bizk. 'berekoia'.

berrizkatura iz. Gip.: gaixo dagoen bat gaitzaren berrizkaturak sarritan hartzen duenean, etsitzen dugu haren osasunaz.
—bestela bezala Gip.
bizimaina iz. Gip.: mendeetan artoak hornitu izan du gure sukaldeko bizimaina.
bulardetsu izond. Gip. g.g.er. 'bulartsua'.
buruzpide iz. Gip. h. burubide

besaka 1 iz. Naf. 'besanga'.
—bigarren lehengusina Bizk. eta Naf.
bilotsu izond. Ipar. eta Naf. 'iletsua'.

—boz batez Lap. eta BNaf. 'aho batez'.

bidar iz. Zub. 'kokotsa'.
bihoztoi izond. batez ere Zub.
bilakaide iz. Zub. Zah. 'liskar-kidea, etsaia'.
bilakari izond. Zub. g.er. 'borrokalaria'.
bilaxka iz. batez ere Zub. 'borroka'.
bilaxkatu, bilaxka(tu), bilaxkatzen. da ad. batez ere Zub. 'borrokatu'.
bortazain iz. Zub. 'atezaina'.
botigoa iz. Zub. 'elkartea'.
botilatu, botila(tu), botilatzen. du ad. 1 Zub. 'botilako edaria zerbitzatu'. 2 Heg. 'botilan ezarri'.
botitu, boti(tu), botitzen. da ad. Zub. 'elkartu'.
botxu iz. Zub. 'harkaitza'.
boztario iz. Zub. 'bozkarioa'.
buhader iz. Zub. g.er. 'hauspoa'.
burata iz. Zub. 'talka'.
buruzagitu, buruzagi(tu), buruzagitzen. da ad. batez ere Zub. 'nagusitu'.
buxi iz. Zub. 'poxia'.

C. Ipar eta Hego (markadun guztiak).

Ipar.

Heg.

berrogeira banatz. Ipar. 'berrogeina'.
berrotsu izond. Ipar. g.er. 'sasitsua': oihan berrotsua.
bertsoka adlag. Ipar. 'bertsotan'.
bertutos izond. Ipar. Zah. 'bertutezkoa; bertutetsua'.
beruinatu, beruina, beruinatzen. du ad. Ipar. g.er. 'mendematu, mahatsa bildu'.
besarkaldi iz. Ipar. 'besarkada'.
besataraka adlag. Ipar. 'besakadaka'.
betalde iz. Ipar. 'behi-taldea'.
betantsu adlag. Ipar. 'ia batean'.
betegailu iz. Ipar. g.er. 'betegarria'.
beteki adlag. Ipar. Zah. 'osoki'.
—beti eta... -ago Ipar. 'gero eta... -ago': joaki beti eta aitzinago.
—bezainbatean adlag. Ipar.: a) nitaz den(az) bezainbatean, ez dut deus loria ('niri dagokidanez'); jendeez bezainbatean ('jendeei dagokienez'); b) garbitu zuen, egin zitekeen bezainbatean.
biahore iz. Ipar. Zah. 'tarrapata, zalaparta'.
bianda iz. Ipar. Zah. 'janaria'.
biasa iz. Ipar. g.er. 'alportxa'.
bidaiant iz. Ipar. 'bidaiaria'.
bidatzaile iz. Ipar. 'gidaria'.
biera iz. Ipar. h. garagardo.
bihurkunde iz. Ipar. Zah. 'ezagutza, esker ona'.
bik iz. Ipar. h. bolaluma.
bikariogo iz. Ipar. 'bikariotza'.
bilan 2 iz. Ipar. 'balantzea'.
bilgia iz. Ipar. 'biltokia'.
bilintzi-balantza adlag. Ipar. 'zabuka, balantzaka'.
bilotsu izond. Ipar. eta Naf. 'iletsua'.
bira 2 banatz. Ipar. 'bina'.
birazkatu, birazka(tu), birazkatzen. da/du ad. Ipar. g.er. 'binakatu'.
bizitzeko iz. Ipar. 'bizigaia, janaria'.
—bizkar-besta Ipar.
bizkartara iz. Ipar. 'bizkarkada'.
bizkaur iz. Ipar. g.er. 'prostata'.
bizpalau Ipar.
bokata iz. Ipar. 'lixiba'.
bokater iz. Ipar. g.er. 'bokata egiteko ontzia'.
bonur iz. Ipar. Beh. g.er. 'zoriona'.
bornu iz. 1 Bizk. 'ingurua'. 2 Ipar. 'itsasontzia, ontzi barrua'.
bortako iz. Ipar. 'urdea, txerria'.
borzgarren ord. Ipar. h. bosgarren.
borzna banatz. Ipar. h. bosna.
—bostetan Ipar. 1 'bost aldiz'. 2 'askotan'.
bota 3 iz. Ipar. 'sakea'.
boteretsuki adlag. Ipar. Zah. 'ahaltsuki'.
boz 2 iz. Ipar. 1 'botoa, autarkia'. 2 'bozketa, hauteskundea'.
bozka iz. Ipar.: bozka-eguna.
bozkalentzia iz. Ipar. 'poz handia'.
bozkariagarri izond. Ipar.
bozkariotsu izond. Ipar.
buba iz. Ipar. Haur. 'loa'.
buhatzaile izond. Ipar.
buhunba iz. Ipar. Zah. g.er.
bultatu, bulta(tu), bultatzen. du ad. Ipar. g.er. 'bulkatu, bultzatu'.
bur-bur adlag. Ipar. 'bor-bor'.
burbutzi iz. Ipar. g.er.
burho iz. Ipar. Zah. 'biraoa'.
—buruari eman Ipar.: emaiozu buruari eguzkia argizko itsaso bat dela.
—burura eman Ipar. 'bururatu, burura ekarri'.
—burutik izan du ad. Ipar.: badu burutik; baduka burutik?
—buruz beheiti Ipar. 'buruz behera'.
burupetsu izond. Ipar. Zah. 'buruiritzia, harroa'.
buruzkin izond. Ipar. g.er. 'tematsua'.
burzuntz iz. Ipar. 'lertxuna'.
buxet iz. Ipar. 'aurrekontua'.
buzoka iz. Ipar. 1 'zapelatza'. 2 'saia'.

bestetzuk Heg.: batzuek hala diote, eta bestetzuek bestela.
biberoi iz. Heg.
bienabenturantza iz. Heg. Zah. 'zorionbidea, dohatsutasuna'.
—bigarrengo izlag. eta adlag. Heg.
bilatu, bila(tu), bilatzen. du ad.: 1 'bila ibili, xerkatu'. 2 Heg. gaur Beh. 'aurkitu'.
boda iz. Heg. Beh. 'ezteia'.
bodega iz. Heg. Beh. 'sotoa'.
bonboi iz. Heg. 'txokolatezko gozokia'.
botatu, bota(tu), botatzen. du ad. (nor kasurik gabea). Heg. Beh. 'botoa eman'.
botilatu, botila(tu), botilatzen. du ad. 1 Zub. 'botilako edaria zerbitzatu'. 2 Heg. 'botilan ezarri'.
bozina iz. Heg. Beh. 'tutua'.
buelo iz. Heg. Beh. (bolumena).
buelta iz. Heg. Lgart.
bueno interj. Heg. Beh. g.er.
bulto iz. 1 Zah. 'irudia'. 2 Heg. 'gauzaki eitegabea'.

D. Bestelako markak (Zah. = zaharra; g.g.er. = gaur gutxi erabilia).

Zah.

g.g.er.

bertutos izond. Ipar. Zah. 'bertutezkoa; bertutetsua'.
besapeko iz. Zah. 'makulua, beso-makila'.
besobakoitz izond. Zah. 'besobakarra; besomotza'.
betaz adlag. Zah. 'astiro'.
beteki adlag. Ipar. Zah. 'osoki'.
betero adlag. Zah. 'osoki'.
beztidura iz. Zah. 'jantzia'.
beztimenda iz. Zah. 'jantzia'.
biahore iz. Ipar. Zah. 'tarrapata, zalaparta'.
bianda iz. Ipar. Zah. 'janaria'.
biatiko iz. Zah. 'elizakoa'.
bidasti iz. Zah. 'bide-zatia, bi punturen arteko bitartea'.
bideazko iz. Zah. 'bidezkoa, bidaztia'.
bidegabeztatu, bidegabezta, bidegabeztatzen. du ad. Zah. g.er. 'iraindu'.
bienabenturantza iz. Heg. Zah. 'zorionbidea, dohatsutasuna'.
bihikor izond. Zah. g.er.
bihurkunde iz. Ipar. Zah. 'ezagutza, esker ona'.
bilakaide iz. Zub. Zah. 'liskar-kidea, etsaia'.
bilarrauzi iz. Zah. 'aratxea, txahala'.
bilkuia iz. Zah. 'bilkura'.
bilkuntza iz. Zah. 'bilera'.
biribilatu, biribila, biribilatzen. da/du ad. Zah. 'bildu, elkartu'.
birjinitate iz. Zah. 'birjintasuna'.
—bizar-peitu izond. Zah. 'bizargabea'.
bizioso izond. Zah. 'biziotsua; biziozkoa'.
bokantza iz. Zah. 'elokuentzia'.
bolatu, bola(tu), bolatzen. du ad. Zah. 'ehunak bolan jo'.
bolatzaile iz. Zah.
bolazain iz. Zah. 'bolatzailea'.
bonbazia iz. Zah.
bonetun iz. Zah. 'boneta daramana'.
bortizgarri izond. Zah. 'indargarria'.
boteretsuki adlag. Ipar. Zah. 'ahaltsuki'.
botikako iz. Bizk. Zah. 'sendagaia, botika'.
buhunba iz. Ipar. Zah. g.er.
buiraka iz. Zah. g.er.
bulto iz. 1 Zah. 'irudia'. 2 Heg. 'gauzaki eitegabea'.
burho iz. Ipar. Zah. 'biraoa'.
burlakeria iz. Zah. 'burla'.
burupetsu izond. Ipar. Zah. 'buruiritzia, harroa'.

—betikotzat adlag. g.g.er. 'betiko'.
bidante iz. g.g.er. 'bidaiaria'.
—bihotzetiko izlag. g.g.er. 'bihotzekoa'.
bistatu, bista(tu), bistatzen. du ad. 1 g.g.er. 'apaindu'. 2 'urrutian ikusi'.
bitore izond. g.g.er. 'trebea; bikaina'.
bulardetsu izond. Gip. g.g.er. 'bulartsua'.
bultzi iz. g.g.er. 'trena'.
burestun iz. g.g.er. 'koroa'.
buruntza iz. g.g.er. 'koroa'.
buruntzatu, buruntza(tu), buruntzatzen. du ad. g.g.er. 'koroatu'.
buruntzatze iz. g.g.er. 'koroatzea'.
buruñurdun izond. g.g.er. 'kaputxinoa'.

Zerupean eta zeropean
Ezaguna dugu –pe atzizkia, aski esanahi argia ematen diena izen batzuei: zuhaizpe, teilatupe, besape… Izen abstraktuago batzuetara ere hedatu da erabilera: diktadurapean bizi izan, halakoren agintepean… Gaur egun, zeropean eta zeropetik modukoak ere entzuten ditugu: “5 gradu zeropetik Gasteizen”, “zeropeko tenperaturak gaur goizean toki gehienetan”… Zalantzaren bat sortzen didate niri forma horiek, baina ez dut uste berez gaitzestekoak direnik. Zer diozue zuek, solasturiok?

Bide hori egokitzat joz gero, kirol-maila batzuk izendatzean izaten dugun (nolabaiteko) arazo bati beste irtenbide bat ere eman dakioke: “18 urtez azpikoak”, “23 urtez azpikoak” eta halakoak erabiltzen ditugu gehienbat (erdaraz “sub-18”, “sub-23” eta abar). Bada, beharbada, zerbait laburrago behar izanez gero 18pekoak, 23pekoak eta abar esan liteke. Gustura jakinen nuke zer deritzezuen aipatutako bi forma hauei: “zeropetik” eta “18pekoak”.

Dena esatekotan, esan behar da pe ez dela atzizkia bakarrik: zenbaitetan (euskalki batzuetan, bereziki), posposizio gisa eta izen gisa ere erabiltzen da. Begira, bestela, zer dioen Hiztegi Batuak:

pe 1 "p" letraren izena
pe 2 Ipar. (leku-denborazko kasuetan): zuhaitz baten pera badoa etzatera.

Itxura batean, azpi izenaren sinonimo bete-betea da hor pe. Iparraldeko euskalkietakoa dela dio oharrak. Testu-bildumetara joz gero, erraz samar egiaztatuko dugu hori. Hona adibide batzuk, www.armiarma.com gunetik eta Ereduzko Prosa Gaurtik hartuak:

Jakitekoa da, aurtengo sasoia gaizki bukatu dela gure kirolarientzat eta helduden urtean peko mailarat jausten direla (Herria, 2003-05-08, 4. or.).

Baikor sentitzen zen eta eguzki laranjaren peko paisaje bat aukeratu zuen. (Pasaia blues, Harkaitz Cano, Susa, 1999)

Nantesen Carriek hil arazi zituen, batzuek diote hogoi eta bi mila, bertze batzuek hogoi eta hamar mila, zoinen artean baitziren bost ehun haur hamalau urthez pekoak. (Frantziako hirur errepubliken ixtorioa laburzki, Mixel Elizanburu).

Esapide jakin batzuetan, hondoratzea edo hondatzea adierazteko erabiltzen da, gehienbat peko zolara joan eta peko errekara joan esapideetan. Hona hemen Intza lokuzio bilduman ageri diren adibideak:

peko erreka jo
Azalpena: hondatu
Adibideak: Peko erreka joa zuen gure kolesioak. Munduko gorena, hogoita-hamar bat ixtudiant Eskual-Herri guzitik. ETCHEBERRY, J. B. Hazparneko misionestak, 1986.

(inor) peko errekara igorri
Azalpena: mesprezatu, hondatutzat eman
Adibideak: Hori izan da Zelandiarren nagusitasuna. Ez ditzagun, halere, frantses jokolariak peko errekara igor. Jokatu dira zituzten ahalekin, bainan ez Tolosan bezala ez baitzituzten behar ziren ahalak. Herria, 1995.

peko errekarat erori
Azalpena: hondatu
Adibideak: Betidanik izan dire mende guzietan Attilaren iduriko gizon oihes, barbaro, odol ixurleak. Bainan horientzat askotan gertatu gaineko mailetik peko-errekarat erortzea eta hondatzea. ETCHEBERRY, J. B. Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991.

“Azpi” arrunta adierazten dutenak ere badira, esapide interesgarri hauetan:

(inoren) peko zamaria urrez zelatu
Azalpena: aberatsa izan
Adibideak: Haren peko zamaria urhez da zelatzen
HERRI KANTUTEGIA Sallaberry, J. Chants populaires du Pays Basque, 1870 HERRI KANTUTEGIA Michel, F. / Irigaray, A. Poesías populares de los vascos, I. HERRI KANTUTEGIA Arratia, M. Cancionero popular del País Vasco I.
Kontzeptuak: ABERASTASUNA

pekoz gain
Azalpena: alderantziz edo nahaspilan
Adibideak: Hiri guzi pecoz gain itzuli zuen bere predicuen indarraz. LAPHITZ, F. Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Kontzeptuak: ALDERANTZIZ / NAHASPILA
Gazteleraz: patas arriba
Frantsesez: les quatre fers dans l'air

Toki-denborazko zentzu horretatik (‘azpi’, ‘behere’…), 'menpeko / mendeko' zentzura lerratu da erabilera. Adibide hauek, berriz ere, www.armiarma.com gunetik hartuak dira:

Beraz, hil zenean, haren peko ziren animalia orok biltzar egin zuten. (Goietxe, Leonce: Fableak edo alegiak).

Haietarik bat bederen, bertzearen botere eta nagusitasunetik kanpo liteke eta bertzea haren peko. (Lapeire, Etiene: Credo edo Sinhesten dut esplikatua).

Zuen iritzi zorrotzaren pean ezartzen dut hemen esandako guztia; batez ere, hasieran agertutako zalantzak. Erantzunen zain.