Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/01/27 12:37:40.153 GMT+1

Hiria, uria, edo zer arraio?

Zer da Solasturi? Hiri bat, lehengo Salisbury bezala? Bizkaiko uri bat? Bada, ez: euskarazko hitz berezi samar bat da, ipar-ekialdeko euskalkietakoa, nik Nafarroan ikasia. Hiztegi Batuak hau dio:

solasturi Ipar. Jas. 'hiztuna'

Ni ez naiz oso hiztuna, baina proba egin behar dut ea idaztun izan naitekeen. Zuekin blogean solastatzeko.

Hona hemen Hiztegi Batuan solas erroarekin ditugun hitzak:

solas
   solasean
   solas egin
solasaldi
solasbide
solasgai
solaskide
solastatu, solasta, solastatzen. da ad.
solastoki
solasturi Ipar. Jas. 'hiztuna'

Nork: Petrirena.2006/01/27 12:37:40.153 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aditzaileak ez dituzu faltako, Patxi. Mila esker zure adiguri honengatik eta espero dezagun adigogor ez izatea, edo, ahal den neurrian, aditzaile baino solaskide.

Nork: Iñaki Ugarteburu Gastañares.2006/01/30 14:54:11.295 GMT+1

Eskerrik asko agurragatik, Iñaki. Eongo gatxik. Eta egonen gattun, jakina. 

Nork: Solasturi.2006/01/30 16:58:54.859 GMT+1
http://www.blogak.com/solasturi

Solastu eta jolastuko gara, bai horixe!

Nork: Katixa.2006/01/30 18:37:10.969 GMT+1
http://www.blogak.com/katixa

Aupa Patxi, aspaldi elkarren berr izan barik eta, hara, hi ere blogari! Tira, hire parrokiano bihurtuko nauk, seguru, egunero idazlari, solasturi edo berbaldun moduan izan ohi dizkiagun zalantza asko berton plazaratuko direlakoan nagok-eta.

Eta, noski, estimatzen diat nire argazki hori mantxetarako aukeratu izana.

Nork: Jabi.2006/01/31 14:44:43.860 GMT+1
http://www.sarean.com/

Aupa, Jabi. Bada, bai, aspaldian elkarren berri izan gabe. Nik segitzen nian, nolanahi ere, hire lorratzen bat edo beste. Sarean.com, adibidez, tarteka. Argazki ederrak ere bai. Eta orain, Luisen aukera bati esker, horietako bat hemen orriburu. Hi gustura bahago, ni are gusturago. Izan ongi!

Nork: Solasturi.2006/01/31 18:15:28.268 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.