Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/12/19 00:47:27.528 GMT+1

Itxiera-ordutegia

Entzun berria dut, irratian, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren iragarki bat, tabernek "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa.

Itxiera hitza askotan ibili dut buruan Euskaldunon Egunkaria itxi zuten egun zorigaiztoko harez geroztik. "Egunkariaren itxiera bidegabekeria itzela izan zen" esaldia ez dakit, bada, oso naturala ote den. Nago "Egunkaria ixtea" edo "Egunkaria itxi izana" aditz-egiturak naturalagoak direla itxiera nominalizazioa baino.

Tabernen kasuan ere, senak ez dit oso ongi hartzen "itxiera-ordutegi" hori, eta zaindu behar dena "ixteko ordua" dela iruditzen zait (ordutegia baino gehiago, nire iritziz, ordua).

Horrekin ez dut esan nahi ezinezkoa edo alferrikakoa denik itxiera hitza. Badago Hiztegi Batuan, eta beharrezko ikusten dut "itxiera hermetikoa" eta halako gauzak esateko. Autoen ateek ere "itxiera bateratua" dute gaur egun. Orain ez zait bururatzen adibide gehiago.

Berandu da jada, eta iritsi zait... ixteko ordua. Aio.

Nork: Petrirena.2007/12/19 00:47:27.528 GMT+1
Etiketak: nominalizazioa itxiera ordutegia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.