Fenomeno berri hau Estatu Batuetan zabaltzen ari da eta Curriculum 2.0 izena jarri zaio Web 2.0 generazio berriaren ohorean.
Oraindik ez da seriotasun osoz hartzen kasu askotan. Kasurik ezagunena Aleksey Vaynerrena da. Gazte honek, UBS inbertsio bankuan lan egitea zuen helburu. Horretarako enpresa bat kontratau zuen. Gezurra barirudi ere, honetara dedikatzen diren enpresak daude eta laster diru asko aterako dute.
Grabazioa emen jarriko dizuet ikusi ahal ezazuen:
Ba, hau egin ondoren, enpresara bidali zuen. Bertako pertsonala kontratatzen duten pertsonei grazia handia egin zien eta interneten zabaldu zuten. Begirada bat bota dut youtubetik eta bideo horretako parodiak eta guzti aurkitu daitezke. Hala ere, oso ideia erabilgarria iruditzen zait, baina nahi duzun lanari buruzko gauzak grabatzen badituzu.
Interneteko erabiltzaile izatetik sortzaile eta egile izatera pasa gara denbora gutxian. Informazioa jasotzeaz aparte, kontrolatu egiten dugu.
Youtube, Flicker, MySpace….. besteak beste dira Web 2.0ko fenomenoaren webgunerik garrantzitsuenak. Gaur egun internetek hartu duen garrantzia ikusita, normala da interneten arrakasta duten programegatik enpresa haundiak norgehiagokan aritzea.
Guri ez zaigu axola zein den erabiltzen ditugun enpresen jabea, baina egia da enpresa gutxi batzuk ari direla denaren jabe egiten. Gaur egungo metodorik azkarrena dirua lortzeko, interneteko programa bat asmatzea da. Jendeari gustatzen bazaio, enpresa handiek ofertak egingo dizkizute bere jabetza lortzeko. Hala ere, oso mundu zaila da hau, enpresa gehienek pertsonak baitituzte egun osoan ideia berrietan pentsatzen.
Enpresek boterea izango dute gauzak erosteko, baina azken batean gu gara zein programa erabiltzen dugun aukeratzen dugunak
Gabonak baino lehen Luistxo FernandezEibartarra izan genuen Huhezin.
Luistxok Eibarko enpresa batea egiten du lan, Codesyntaxen. Enpresa horretan softwarea eta interneteko estrategiak lantzen dituzte, erabiltzaileei ordenagailu bidezko lana ahalbidetzeko.
Berak hainbeste erabiltzen ditugun webguneak sortu ditu. Adibidez blogak.com. bera. Baina ez da berak sortzen lagundu duen produktu bakarra. Bera sustatu.com-eko sortzailea da eta baita aurki.comekoa ere.
Baina berak batez ere sortu berri duten webguneari buruz aritu zitzaigun, tagzaniariburuz. Tagzania google mapsak erabiltzen dituen google earthen antzeko webgune bat da. Hale ere, bere berezitasuna, mapetako tokietan etiketak jartzeko aukera izatea da.
Horrez gain, Tagzaniako mapak gure blogetara ere ekar ditzakegu arazo barik.
Hemen ikusi dezakezue "La boMba batistaren" bideo bat. Musika Rise againsten esku dago. Benetako show a da estatubatuar honek egiten duena bere fikziozko borrokatan.
Internat-erabiltzaileen zerrenda amaigabe bat egin daiteke. Okerra da internet explorer bakarrik existitzen dela pentsatzea. Erabiltzaileen guzti hauen artean aurkitu dezakegi Firefoxa.
Egia esan ez dut oraindik erabili, baina Joxek azaldu zizkigun joan zen ostiraleko klasean, erabiltzaile honek dituen habaintailak. Benetan interesgarriak eta erabilgarriak. Hona hemen hauen zerrendatxo bat:
1.- Euskerazko hiztegiak erabiltzeko barra bat du, horrela asko arintzen du.
2.-Arazo bat egoten bada, lehengo jakinarazi egiten dizute eta ondoren azkartasun handiz konpontzen dute.
3.- Erlaitz asko zabalduta izateko aukera ematen dizu.
4.- Argia joaten bada, erabiltzen ari zinen orriak berreskuratzeko aukera eskaintzen dizu.
Benetan erabilgarria. Merezi du ordenagailuaren memorian lekutxo bat egitea erabiltzaile honi.
Oraingo honetan, Aritz Gorrotxategik Diario Vascon idatzitako zutabe bat komentatuko dut.
Gaur egun, interneten bidez, ezinezkoak diruditen gauzak lortu daitezke. Ez zait batere arraroa iruditu zuk eman gabe, norbaitek zure helbide elektronikoa lortzeak. Aritzen kasuan Baketik izena duen erakunde batek. Beharbada, erakunde honek publizitatea lortzea du helburu eta mezu bat jasotzen duzunean agertzen zaizkizun helbide lista amaigabe batetik aterako zuen. Korreoetan geroz eta zabor gehiago aurkitzen delako.
Hori, azalpen sinpleena izango litzateke, baina ez dut uste horrela izango denik komentatzen dituen koinzidentziengatik. Hala ere, esatea dago interneten bidez egin daitezkeen gauzak mugarik ez dutela.
Nik ere jasan izan ditut internet orri batzuetako horrelako bonbardeaketak beraien webetan sartu zaitez. Hasieran "anekdota" bat izatetik, benetako arazoa izatera pasatzen dute, korreoa betetzen baitizute eta askotan dokumentu garrantzitsuak aurki ezinean ibiltzen zarelako. Kasu txarrenetan, beharrezkoa nuen zerbait nahi barik ezabatzera heldu naiz.
Barkatu Iban!! Zure hitzaldira joateko aukerarik ez nuen izan, anoetara joan bainitzen talde txuriurdina animatzera erregearen kopako norgeiagokan. Esan didatenez danbakako partaideengatik galdetu zenuen eta justu denak faltan.
Orain klaseko kideek pasatutako informazioarekin komentatuko dut hitzaldia. Iban Arantzabal elgetakoa da eta Goiena.net eta Sustatu.com webguneetan editore lanetan ibili zen. Orain berriz, arrasate irratian dago lanean.
Hitzaldiari hasiera emateko, editorearen lana zertan datza azaldu zuen. Gero internet munduko ate asko zabaltzen dizkigula azaldu zuen eta baita gure blogetan idaztera animatu gintuen.Hauen garrantzia azaldu zuen, edonork irakurri dezakeelako bertan idazten ditugun pentsamendu, artikulu, lan....
Beste aholku bat ere eman zigun. Internet explorer erabili beharrean Firefox a erabiltzera bultzatu gintuen.
Joan den ostiralean, hitzaldi bat izan genuen Huezin, Berria egunkariak atera duen estilo liburuari buruz. Berria, lehen Egunkarian lana egiten zuten pertsona batzuek atera zuten egunkari bat da, azken hau itxi egin zutenean. Irene Arrarats, proiektuaren koordinatzailea, izan zen liburu honi buruz hitzegin ziguna.
Berandu hasi zen hitzaldia, lehenengo Goitbkoekin elkarrizketa bat egin behar izan zuelako, baina barkamena eskatu eta azalpenari ekin zion.
Irenek, hitzaldiari hasiera emateko, egunkarien inguruko sarrera bat egin zigun. Aurrera egiteko, estilo liburu bat zer den azaldu zuen eta baita, liburu hauek subjetibitatetik eginak daudela aipatu zuen, ez baitago egunkari guztien pentsatzeko eta idazteko era bertan azaltzeko lekurik.
Beste gauza bat ere azpimarratu nahi izan zuen. Liburu hau ez dela apalean berri-berri urte askoz egoteko, idazterako orduan beti alboan izan behar den horietakoa dela baizik.
Sarreraren ostean, liburuaren atal desberdinak azaldu zituen, bakoitzean egunero gertatzen zaizkigun adibideak emanez.
Nire blogean, klasean bidaltzen dizkiguten lanetatik aparte, musikari eta realari buruzko artikuluak aurkituko dituzue. Erantzuten baduzue askoz hobe!!!