Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/11/28 18:26:48.603 GMT+1

Spamak

Oraingo honetan, Aritz Gorrotxategik Diario Vascon idatzitako zutabe bat komentatuko dut.

Gaur egun, interneten bidez, ezinezkoak diruditen gauzak lortu daitezke. Ez zait batere arraroa iruditu zuk eman gabe, norbaitek zure helbide elektronikoa lortzeak. Aritzen kasuan Baketik izena duen erakunde batek. Beharbada, erakunde honek publizitatea lortzea du helburu eta mezu bat jasotzen duzunean agertzen zaizkizun helbide lista amaigabe batetik aterako zuen. Korreoetan geroz eta zabor gehiago aurkitzen delako.

 Hori, azalpen sinpleena izango litzateke, baina ez dut uste horrela izango denik komentatzen dituen koinzidentziengatik. Hala ere, esatea dago interneten bidez egin daitezkeen gauzak mugarik ez dutela.

Nik ere jasan izan ditut internet orri batzuetako horrelako bonbardeaketak beraien webetan sartu zaitez. Hasieran "anekdota" bat izatetik, benetako arazoa izatera pasatzen dute, korreoa betetzen baitizute eta askotan dokumentu garrantzitsuak aurki ezinean ibiltzen zarelako. Kasu txarrenetan, beharrezkoa nuen zerbait nahi barik ezabatzera heldu naiz.

 

Nork: ima182.2006/11/28 18:26:48.603 GMT+1
Etiketak: spam | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.