"Firefox"-en ARRAKASTA!!!

sorginkerixek 1456152763751 Sorginkerixek | 2007-01-23 18:43

FIREFOX-en ARRAKASTA!

 

Web 2.0 ikasgaia ezagutu arte, ez dut “Firefox” nabigatzailea ezagutzeko aukerarik izan, baina badirudi izugarrizko arrakasta izaten ari dela bai gure artean eta baita mundu mailan ere... zergatik ote?

 

Ba, hona hemen “Firefox” software libreak eskaintzen dituen abantailak:

 

Ø      Fitxa bidezko nabigazioa

Ø      “Pop-up” leihoak kontrolatzen ditu eta norberaren eskutan gelditzen da bere kontrola.

Ø      Segurtasun arazo bat sortu eta oso egun gutxira (gehienez 4 edo 5) eguneraketa automatikoki deskargatzeko proposatzen dizu nabigatzaileak berak.

Ø      “Xuxen” euskarazko zuzentzailea lotzeko modua dago,eta baita Xuxenen aplikazioa nabigaziorako.

Ø      Software librea da. 

Ø      Euskaraz ere badago.

Ø      “Euskalbar”  tresnabarra erabil daiteke.

Ø      Abiadura eta pestainen (goiko tab-ak) aukera.

Ø      Hizkuntzen trataera egokiagoa.

Ø      Leihoak blokeatzeko aukera.

Ø      “appletak”  etabar instalatzeko orduan transparentzia handiagoa (kontrol gehiago).

Ø      Orriak erakusteko orduan estandarrak errespetatzen ditu, estandarretara egokituago dago.

Ø      “Bookmarkletak” (jendeak ikasi beharko lituzkeen aplikazio txiki interesgarriak) askoz errazago kudeatzen dira.

Ø      Azkarra.

Ø      Ziurra.

Ø      Inteligentea.

Ø      Erabilterreza.

Ø      ...

 

Eta abar luze batekin jarraitu nezake, baina hobe da bakoitzak bere ordenagailuan “Firefox”a instalatzea, eta norbere kabuz nabigatzaile honek dituen abantaila guztiak ezagutzea. Nik ere, oraindik “Explorer” erabiltzen jarraitzen dut, beti hau erabili izan dudalako, ez beste arrazoi batengatik. Ni bezala, asko daude salto hau ematen ausartzen ez direnak, baina poliki-poliki uste dut, jendea konturatuko dela benetan zer den kalitate oneko tresnekin ibiltzea.

 

 

     



 

 

 


 

 

 






Utzi iruzkina: