Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/14 20:08:20.804 GMT+2

PISTA JOKOA

Kalean egiten den taldekako jolas bat da. Proba batzuk gainditu behar dira eta horren truke puntuak ematen dira. Puntu gehien lortzen duen taldeak irabaziko du.


  • EGUNA: Maiatzak 19, larunbata

  • TOKIA: Latxartegi parkean

  • ORDUA: 16:30etan

  • ADINA: L.H 3, 4, 5 eta 6eko ikasleak

  • IZEN EMATEA: Ikastetxeetako idazkaritzetan, datorren ostegunera arte, maiatzak 17.

ANIMA ZAITEZ!!

Nork: sorgintxulo.2007/05/14 20:08:20.804 GMT+2
Etiketak: ekintzak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/03/18 15:09:06.963 GMT+1

ZARAUTZERA IRTEERA


  • EGUNAK: Apirilaren 11tik 13ra.

  • KURTSOAK: D.B.H 1, 2, 3 eta 4.

  • PREZIOA:  Euro.

  • IZEN EMATEA: Martxoaren 18ra arte Gazte Txokoan.

  • IRTEERA ORDUA: Apirilak 11, 10:00etan Elizondon

  • ITZULERA ORDUA: Apirilak 13, 13:00etan Elizondon


OHARRAK: Ekintza 30 plazetara mugatua dago, beraz izen ematen duten lehen 30 pertsonak hartuko dute parte ekintzan. Eraman beharrekoen zerrenda izena ematerakoan banatuko da.

Nork: sorgintxulo.2007/03/18 15:09:06.963 GMT+1
Etiketak: ekintzak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/03/18 14:49:45.556 GMT+1

TXURI URDINERA IRTEERA

2007ko Martxoak 17


  • EGUNA: Martxoak 17.

  • KURTSOAK: 6. maila.

  • PREZIOA: 5 Euro.

  • IRTEERA: 15etan Elizondon

  • ITZULERA: 20:00ak aldera

  • ERAMAN BEHARREKOA: Aldatzeko erropa eta merienda.


Nork: sorgintxulo.2007/03/18 14:49:45.556 GMT+1
Etiketak: ekintzak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/23 20:33:33.688 GMT+1

JOKU KOOPERATIBOAK


  • EGUNA: Urtarrilak 27, larunbata.

  • KURTSOAK: L.H  3 eta 4.

  • IZEN EMATEA: Urtarrilak 26rarte Kultur Etxeko beheko solairuan.


OHARRAK: Ekintza 30 plazetara mugatua dago, beraz izen ematen duten lehen 30 pertsonak hartuko dute parte ekintzan.

Nork: sorgintxulo.2007/01/23 20:33:33.688 GMT+1
Etiketak: ekintzak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/12/13 01:31:38.288 GMT+1

ZORIONAK ZURI

2006/12/30

ZIRIKA ZIRKUS antzerki taldearen ZORIONAK ZURI haurrentzako antzezlana.


  • EGUNA: Abenduak 30, larunbata.

  • ORDUA: 12:00etan

  • TOKIA: Latxartegi Aretoan

  • SARRERA DOAIN


Nork: sorgintxulo.2006/12/13 01:31:38.288 GMT+1
Etiketak: ekintzak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/11/22 01:40:51.752 GMT+1

LAKIOLARA BI EGUN

2006ko Abenduaren 6tik 8ra

5 HAURREK BAKARRIK EMAN DUTENEZ IZENA, EZ DA EKINTZARIK IZANGO. ZE PENA!!!


  • EGUNAK: Abenduaren 6tik 8ra.

  • KURTSOAK: D.B.H 1, 2, 3 eta 4.

  • PREZIOA: 10 Euro.

  • IZEN EMATEA: Azaroaren 24, 25 eta 26an Gazte Txokoan.


OHARRAK: Ekintza 30 plazetara mugatua dago, beraz izen ematen duten lehen 30 pertsonak hartuko dute parte ekintzan. Eraman beharrekoen zerrenda izena ematerakoan banatuko da.

Nork: sorgintxulo.2006/11/22 01:40:51.752 GMT+1
Etiketak: ekintzak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/11/13 20:18:08.170 GMT+1

TXURI URDINERA IRTEERA

2006ko Azaroak 18


     Programatuta zegoen moduan, autobusa 15:00etam irten zen. Donostira iristean, 115 haurrak eta monitoreak taldeka banatu ginen dena errazagoa egiteko. Sartu bezain pronto denok patinatzen geunden. Bi orduz ibili ginen hizotzari aurre eginez eta ondo gainera, joandako 130 pertsonetatik batek bakarrik hartu bait zuen kolpea, belaunean hain zuzen. Zorionez ez zen ezer larria izan.

     Bai haur eta bai monitoreok primeran pasa genuen, guztien arteko erlazioa ezin hobea izanik, aberasgarria denontzat.


Nork: sorgintxulo.2006/11/13 20:18:08.170 GMT+1
Etiketak: ekintzak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/08/13 18:42:03.397 GMT+2

KAIXO SORGINTXULERO!!

   Ongi etorri gure webgune berrira. Ekintza eta kanpamentuan berri izango duzu hemen eta nola ez argazkiak ere ikusgai izango dira. Egiten den ekintza bakoitzeko zure iritzia eman ahal izango duzu gainera, eta horrela guri gauzak hobetzen lagundu.

Nork: sorgintxulo.2006/08/13 18:42:03.397 GMT+2
Etiketak: sarrera | Permalink

2006/08/13 18:18:10.153 GMT+2

SOBRON ABENTURA PARKERA IRTEERA

2006ko Irailak 30

     Autobusa 7:45 etan hartu genun, 16 haur ta 7 monitore. 10k aldea iritsi giñen hara . 10:30tan hasi ginen kanoaren ekintza. Lehenengo esplikazio batzuk eman zigun monitoreak eta ondoren binaka errekan sartu giñen. Kanoak "kontrolatu" eta gero, joku batzuk egiten hasi ginen taldeka. Honek lehenego txapuzoiak ekarri zitun. 12:30k aldea guztiz bustita eta hoztuta atera giñen errekatik, baña denok oso ondo pasa eta gero. Euria ere egin zigun, baina hala ere arazorik gabe egin zitekeen arraunean.

     Dutxau, aldatu eta bazkaltzera joan ginen. 14:30etan abentura-parkea egiten hasi giñen. Arnesak jarri eta probatu genitun, eta segidan ibilbidea hasi genuen. Ibilbide hau dorre, zubi, rokodromoen antzeko zerbait eta tirolinaz osatua zegoen, eta 2 ordu inguru egon ginen han, gune bakoitzan Sobroneko monitoreez lagunduta.

     17:00ak aldea autobusera itzuli ginen eta 19:00retako Legazpin geunden. Egun oso ona pasa genuen, berriro errepikatzeko asmoz.

KANOA ABENTURA PARKEA

Nork: sorgintxulo.2006/08/13 18:18:10.153 GMT+2
Etiketak: ekintzak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2006/08/13 18:13:08.202 GMT+2

VENTROSA 05

 

Nork: sorgintxulo.2006/08/13 18:13:08.202 GMT+2
Etiketak: kanpamentuak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)