Sormen Txokoa
Oinarriak
- Idatziak argitaratu
- Astero idatzi/irudi
bat
- Magisteritzako
espezialitate guztiak talde bakar moduan hartuko dugu eta IKOkoak beste talde
bat izango dira. Era honetan aste bakoitzean talde baten idatziak aukeratuko
dira. Bi taldeen arteko proiektu komuna izango da.
- Idatziek bi
orrialdeko luzera izango dute gehienez eta edozein hizkuntzatan izan daitezke.
- Norbere irudi eta
idatziak izan beharko dute, argitaratuak edo argitaratu gabeak izan daitezke.
- Edozein generokoak
izan daitezke: poesia, narratiba, elkarrizketak e.a. Testua luzeegia bada
txandaka argitaratuko da (dagokion astean).
- Jatorrizkoa
izenarekin, izengoitiarekin edo anonimoki izenpetu daitezke sormen lanak.
- Blog hau ez da
eztabaida politikorik sortzeko egin, beraz elkartrukatuko diren iritziek ez
dute konnotazio politikorik izango. Gure sormenen inguruko iritziak jasotzea
eta ematea da blog honen helburua.
- Testuei irudiak zein
bideoak atxiki daitezke, eta irudi soila jarri nahi izanez gero testu txiki
batekin izan beharko da.
- Aste bakar batean bi
testu txiki jasotzen badira biak argitaratuko dira.
- Norbaitek lehiaketa
baten berri eman nahi baldin badu bere erantzun edo komentarioan jarri dezake
link baten bidez.
- Garazi (garaziaguirre@huhezi.edu) edo
Itziarri (itziarviana@huhezi.edu) sormen
lanak bidaltzerakoan gai moduan SORMEN TXOKOA jarri beharko duzue, bestelako
lanekin ez nahasteko.

Erantzunak
Nork: Gorka.2008/10/05 19:52:30.904 GMT+2
www.basqueinmoon.wordpress.com
Beno, gauza asko dauzkago ikasteko, beraz laguntza pixkat beharko dugu. Publizitateko mozkinak?... Ez dakit zeri deritzozun publizitateko mozkinak. Oraingoz norbaitek zerbaiti buruzko informazioa jarri nahi badu komentario moduan jar dezake (ez dakit hori edn esan nahi duzuna eh? :S)
Agur bero bat,
Garazi
Nork: garazi.2008/10/06 13:28:23.244 GMT+2
Nork: Gorka.2008/10/06 22:48:09.648 GMT+2
www.basqueinmoon.wordpress.com
Interneten zehar dauden webgune interesgarriak direla uste dut eta horregatik jarri genituen.
Nork: Itziar.2008/10/06 23:25:58.455 GMT+2
Ondo izan
Nork: Gorka.2008/10/07 09:27:53.320 GMT+2
www.basqueinmoon.wordpress.com